30. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

Udalerriaren izenaren aldaketa jendaurrean

Eguesibarko Udalak, 2013ko abenduaren 12an egin osoko bilkura arruntean eta legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki zuen espedientea abiatzea udalerriaren egungo izen ofiziala aldatzeko, “Egüés” gabe, “Valle de Egüés” izan dadin; hilabetean jendaurrean egonen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aldi berean, erabaki zuen espedientea abiatzea udalerriaren euskarazko izen ofiziala aldatzeko, “Eguesibar” izan dadin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da, aipatutako ondorioak izan ditzan.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2014ko otsailaren 6an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1401855