2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUES
5. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2013ko abenduaren 23ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen aurrekontuan aldaketa egiteko erabakia, eta 2014ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu transferentziak: 212.950 euro.
Sarrigurenen, 2014ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1401836