2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Aldaketa, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Corellako Udalak, 2013ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Onespenaren erabakia 2013ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona hemen:
2. artikulua.
“Ordainarazpen honen xedea da alderdi batek eskaturik agiri hauek luzatzea:
a) Ziurtagiriak jaulkitzea.
b) Fotokopiak.
c) Planoen kopiak.
d) Konpultsak.
e) Lurzatien gaineko zedulak.
f) Ordenagailuen zerrendak.
g) Agiriak berriz luzatzea.
h) Faxak bidaltzea.
i) Nitxoen tituluen kopiak.
j) Istripuen gaineko atestatuen txostenak egitea, poliziak haietan parte hartzen badu edo bertan agertzen bada.
k) Kirol karnetaren kopiak.
l) Arma txartela luzatzea.
m) Animalia arriskutsuak edukitzeko txartela luzatzea.
n) Kolorezko fotokopiak.
o) Sinaduraren kautotzea.
p) Udal administrazioaren edo udal agintarien eskumenekoak diren edo izan behar duten beste edozein agiri.”
Corellan, 2014ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L1401057