2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak, hutsik
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101 eta 102. artikuluetan eta Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarriari jarraikiz, deialdi hau iragarri da Cabanillasko udal mugapeko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen.
Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen Udalaren bulegoetan.
Cabanillasen, 2014ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Alberto Santos Alegría.
Iragarkiaren kodea: L1401853