30. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

8/2014 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Javier Hueto Pérez de Heredia jauna Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologia Zerbitzuko buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du ezen erakundeko zerbitzuetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Javier Hueto Pérez de Heredia jauna Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologia Zerbitzuko buru izendatzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1401417