30. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Aldaketa Udal Planeko egiturazko determinazioetan, UA 44 unitateari dagokionez. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2014ko otsailaren 5ean egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko egiturazko determinazioetan, UA 44 unitateari dagokionez, Mari José Ruiz Aguirrek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2, 70 eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Arellanon, 2014ko otsailaren 6an.–Alkatea, Pedro Luis González Castillo.

Iragarkiaren kodea: L1401871