30. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, Ablitasko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko C mailako 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko

Alkatetzaren abenduaren 31ko 58/2013 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi da zerbitzu anitzetako enplegatu izateko C mailako 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Haien oinarriak ere onetsi dira, eta horiek eransten.

Oposizio-lehiaketa hau eramanen da aitzina aplikatu beharreko araudian xedatuari eta ondoko oinarrietan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1. oinarria.–Baldintza orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da funtzionarioen arteko oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lau lanpostu betetzea. Lanpostu horietako batek berariazko eginkizunak eta koordinaziokoak izanen ditu eta beste batek berariazko eginkizunak, betiere Ablitasko Udalaren zerbitzura.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia Ablitasko Udaleko funtzionario kontratuduna bilakatuko da.

1.3. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko C mailari dagokiona izanen da urteko lansari gordina. Horretaz gain, Udalaren plantilla organikoan ezarritako osagarriak dagozkio.

1.4. Lan araubidea lanaldi osokoa izanen da eta zerbitzuko beharrei egokituko zaie. Araubide hori edozein unetan alda lezake Udalak.

1.5. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere kontuko dio.

1.6. Hauek dira eginkizunak:

Zerbitzu anitzetako enplegatua (berariazko eginkizunak eta koordinazio arlokoak dituena):

–Udal eraikinen mantentze-lanak eta udal ondasunak zaintzea.

–Obren ardura hartzea, bai eta argiteria publikoaz eta kanpoko sostengu brigadaz arduratzea ere.

–Iturgintza, elektrizitate, soldadura eta bestelako ofizioetako konponketa lanak.

–Laguntza ematea zerbitzu anitzetako beste langileei, beharrezkoa denean.

Zerbitzu anitzetako enplegatua (berariazko eginkizunak):

–Zaindari lanen eta zaintzako mantentze lanen arduradun izatea eta laguntza ematea mandataritza eta segurtasun eginkizunetan.

–Sostengua ematea zerbitzu anitzetako beste langileei, beharrezkoa denean.

Zerbitzu anitzetako enplegatuak, oro har:

–Elektrizitate, iturgintza eta bestelako ofizioetako arduradun izatea eta laguntza ematea mandataritza eta segurtasun eginkizunetan.

–Sostengua ematea zerbitzu anitzetako beste langileei, beharrezkoa denean.

2. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Ablitasko Udalaren zerbitzuko D mailako funtzionarioa izatea.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

c) Bost urteko antzinatasun onartua frogatzea.

d) Batxilergo, bigarren graduko Lanbide Heziketa edo haien balio bereko tituluaren jabe izatea, gutxienez.

Titulazioaren baldintzaren ordez, administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasuna izatea frogatu beharko da.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izana.

2.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak deialdi honen 9.3 oinarrian ezarritako epean eta moduan egiaztatu beharko ditu aipatu beharkizun guztiak. Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko ditu baldintza horiek, eta haien jabe izanen da hautapen prozeduran, izendapena bitarte.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Eskabideak Ablitasko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, 9:00etik 14:00ak arte; deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.3. Eskabideekin batean, 7. oinarrian ezartzen diren merezimenduen frogagiriak aurkeztuko dituzte, lehiaketaldian balora daitezen, eta gainera, Ablitasko Udalean egiazki egindako urteen frogagiriak eta Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia ere bai.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Ablitasko Udaleko alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, Ablitasko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko eta, probak hasteko datarekin eta tokiarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria.–Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Cecilio Antón Ruiz, Ablitasko Udaleko alkatea edo hark eskuordetutako pertsona.

1. mahaikidea: Angel Ullate Magaña, Murchanteko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.

Ordezkoa: Angel González González, Murchanteko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.

2. mahaikidea: Jose Angel Perez Nievas, Fontellasko Udaleko udaltzaina.

Ordezkoa: Antonio Escalona Vicente, Ribaforadako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

3. mahaikidea: Juan Antonio Ibáñez Remón, Buñuelgo Udaleko udaltzaina.

Ordezkoa: Angel M.ª Oiz Francés, Buñuelgo Udaleko udaltzaina.

Idazkaria: Sonia Mateo Ortega, Ablitasko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: María Teresa Perales, Cascanteko Udaleko idazkaria.

5.2. Hautaprobak hasi aitzin eratu beharko du epaimahaiak eta eratzea baliozkoa izateko, baita jarduteko ere, kideen gehiengo osoak bederen bildu beharko du.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu oinarri hauek ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.4. Epaimahaiak proba guztietan nahiz batzuetan aholkulari adituak ekar ditzake. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi, oposizioaldia ondoan.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratzearekin batera finkatuko da oposizioaldiko lehen ariketa egiteko eguna.

6.3. Ondotik, epaimahaiak erregelamenduaren ariora emanen ditu argitara gainerako proben egunak, Ablitasko Herriko Etxeko iragarki oholean.

7. oinarria.–Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak ondotik ematen den baremoari jarraikiz baloratuko ditu merezimenduak. Horiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurkeztearekin alegatu eta agiri bidez egiaztatu beharko dituzte izangaiek. Horretarako, jatorrizko agiriak edo behar bezala egiaztatuak aurkeztu beharko dira, bestela ez baitira kontuan hartuko.

7.2. Merezimenduak.

Lanpostuko esperientzia:

Edozein administrazio publikotan D mailako zerbitzu anitzetako menpeko gisa aritu izanagatik: 3 puntu, urte oso bakoitzeko; urtea baino txikiagoko denbora-tarteak hainbanatu eginen dira. Merezimendu hori frogatu ahal izateko, administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lan-kontratua edota haren fotokopia konpultsatua.

Lehiaketaldiko puntuazioa, guztira, 30 puntu izanen da, gehienez ere.

7.3. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak.

7.4. Lehiaketaldia akitutakoan, epaimahaiak Udaleko iragarki oholean paratuko du izangaien zerrenda, horietako bakoitzak lehiaketaldian erdietsi dituen puntuekin.

8. oinarria.–Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldia ondoko ariketek osatuko dute:

Ariketa honetan proba teoriko-praktikoa eginen da, proba berariazkoa deialdi honetako enplegu bakoitzerako (zerbitzu anitzetako enplegatuak, zerbitzu anitzetako enplegatua berariazko eta koordinazioko eginkizunekin eta zerbitzu anitzetako enplegatua berariazko eginkizunekin). Enplegu horien egitekoei eta eginbeharrei buruzkoa izanen da.

a) Lehen ariketa: Teorikoa: Test moduko 20 galdera eginen dira, zerbitzu anitzetako enplegatuen eginkizunen ingurukoak. Gehienez ere 35 puntu emanen dira.

b) Bigarren ariketa: Praktikoa: Kasu praktiko bat eginen da, lanaren alderdi desberdinei buruzkoa. Gehienez ere 35 puntu emanen dira.

Proba praktikoak egiteko, epaimahaiak eskatzen ahal dizkie izangaiei probak egiteko beharrezkoak diren tresnak eraman ditzatela azterketaren egunean.

Oposizioaldian gehienez ere 70 puntu lortu ahalko dira, eta baztertuta geratuko dira gutxienez 35 puntu eskuratzen ez dituzten oposiziogileak.

8.2. Ariketa burututa, epaimahaiak Ablitasko Udalaren iragarki oholean eta Udalaren web orrian emanen ditu argitara izangaien zerrenda eta bakoitzak lortutako kalifikazioak.

8.3. Deialdi bakarra izanen da probetarako, eta haietara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala daramatela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

9. oinarria.–Gainditzen dutenen zerrenda.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Herriko Etxeko iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberako ordenan.

9.2. Epaimahaiak Alkatetzari igorriko dio oposizio-lehiaketa murriztuan puntuazio altuena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egunean, proposatutako izangaiak deialdiaren 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, eta ondotik heldu direnak, aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

c) Zinpeko aitorpena, eta hartan adierazi ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide-gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

Aurkezten den dokumentazioa jatorrizkoa edo kopia konpultsatua izanen da.

9.4. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean eta zehaztutako moduan aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatua izanen eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna ukatu gabe.

9.5. Aurreko 9.4 atalean azaldutakoa gertatuz gero, azterketa gainditzen dutenen zerrendan, 9.1 atalekoan, hurrengo datorren izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

10. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautaketa prozesua bukatuta, proposatutako izangaia Ablitasko Udaleko funtzionario edo lan kontratudun izendatuko du alkateak, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko (berariazko eginkizunekin eta koordinaziokoekin) Udaleko ofizial buru izateko.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horren barrenean eta, ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, Ablitasko Udaleko laguntza zerbitzuetako D mailako funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu eta aurreko oinarrian esandakoari jarraituko zaio.

11. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta horiengatik eta hautapen organoen jarduketengatik etorritako egintza administratiboen kontra, errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki/ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Ablitasen, 2013ko abenduaren 31n.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

I. ERANSKINA

Izen-deiturak: ........................................................................................, adinez nagusia, NANa: ....................... Jaioteguna eta jaioterria: .................., .................. (........), helbidea: ................, zenbakia: ................, posta kodea: ..........., herria: ....................., telefonoa: .…………

Zure aitzinera azaldu eta adierazten dut:

Honako lanpostu hau betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala:

Zerbitzu anitzetako enplegatua, berariazko eginkizunak eta koordinazio arlokoak dituena

Zerbitzu anitzetako enplegatua, berariazko eginkizunekin

Zerbitzu anitzetako enplegatua.

Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunetarik batere.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua dudala.

Ablitasko Udalean jarduneko zerbitzuan nagoela, D mailako lanpostuan.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horiek horrela,

Eskabide hau onartu eta, ondorioz, zerbitzu anitzetako enplegatu (berariazko eginkizunekin eta koordinazio arlokoekin) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

(Eguna eta sinadura)

ABLITASKO UDALEKO ALKATEA.

Iragarkiaren kodea: L1400901