1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
35E/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, erabakitzen duena Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik ez egitea Orkoienen Genaro Echeverría Jiménezek sustatu duen produktu metalikoen biltegiaren proiektuari.
2014ko urtarrilaren 16an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedientearen laburpen memoria, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin.
Proiektatutako jarduerak, bere jardunean, Ipertegi II industrialdeko 81. nabea erabiltzen du, kutsatu gabeko produktu metalikoak jaso, biltegiratu, saldu eta berreskuratzeko.
Proiektua azterturik, zeina abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 4A eranskinean sartzen baita (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua), kontuan harturik haren neurriak eta ezaugarriak, haren kokapena egun dagoen industrialde bateko nabe batean eta izan dezakeen eragina, aipatutako foru dekretuaren 3C eranskinean ezarri denaren arabera, erabaki da ez duela Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren beharrik, ez baitago ingurumen inpaktu nabarmenik.
Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokalekua eta izan dezakeen eragina azterturik, espedienteko txostenak ikusita, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak irailaren 13an emandako 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Orkoiengo Ipertegi II industrialdeko 81. nabean produktu metalikoen biltegiaren proiektuak ez du behar Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa. Proiektu hori Genaro Echeverría Jiménezek sustatu du eta, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik, 4A eranskinean sartuta dago.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 24an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1401238