1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
32E/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Noainen hondakin metaliko ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera ezartzeko proiektuari Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik ez egitea erabakitzen duena. Metales y Recuperaciones Ghuman, S.L. da sustatzailea.
2013ko abenduaren 24an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko laburpen memoria, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoarekin bat, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin.
Proiektuko jardueraren xedea da hondakinak jasotzea, sailkatzea eta hondakin ez-arriskutsuen handizkako saltzaileei –bereziki, metalena– ematea, eta horretarako, Noain/Elortzibarren, Imarkoaingo garraioaren hiriko 3. fasean kokatutako industria nabe bateko instalazioak erabiliko dira.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 4A eranskinean sartzen den proiektua azterturik, proiektuaren hedadura eta ezaugarriak, kokalekua eta izan dezakeen eragina (3C eranskinean ezarritakoari jarraikiz) kontuan harturik, txosten batean ezarri da ez dela beharrezkoa Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egitea, ez baitago neurri zuzentzaile handiak behar dituen ingurumen eragin garrantzizkorik.
Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokalekua eta izan dezakeen eragina azterturik, espedienteko txostenak ikusita, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak irailaren 13an emandako 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Noaingo udal-mugartean hondakin metaliko ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera ezartzeko proiektuak ez du behar ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa. Sustatzailea Metales y Recuperaciones Ghuman, S.L. da, eta proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik, 4.A eranskinean sartuta dago.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Noain-Elortzibarko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 21ean.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1401072