1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
AKATS ZUZENKETA, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak ekainaren 4an eman 133/2013 Foru Aginduarena. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta langile finkoen eta izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen diren behin-behineko langileen zerrenda argitaratzea xedatu zen. Plantilla eta zerrenda 2012ko abenduaren 31koak dira.
Akatsak atzeman dira Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak ekainaren 4an eman 133/2013 Foru Aginduaren eranskinetan. Hura 2013ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an, eta haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta langile finkoen eta izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen diren behin-behineko langileen zerrenda argitaratzea xedatu zen (plantilla eta zerrenda 2012ko abenduaren 31koak dira). Hori dela eta, bidezkoa da ondoko zuzenketak egitea:
–1. eranskina.
7295. orrialdean Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboan, honela dioen tokian: “Goi mailako tituluduna, lanpostuko osagarria: 21,88”, honela behar du: “Goi mailako tituluduna, lanpostuko osagarria: 19,88”.
7321., 7322., 7324., 7325., 7326. eta 7327. orrialdeetan, suhiltzaile peoi laguntzailearen eta suhiltzaileen gidari laguntzailearen kasuetan, plantilla organikoan “T” araubide juridikoa duten lanpostuek lanpostu huts bezala agertu behar dute.
–1. eta 3. eranskinetan.
Eranskin horietan “Etxezaina*” bezala agertzen diren lanpostuek “Etxezaina” bezala agertu behar dute.
–4. eranskinean.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan, “mediku ikuskatzailea*” bezala agertzen diren lanpostuek “mediku ikuskatzailea” bezala agertu behar dute.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 29an.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1401405