30. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak abenduaren 30ean emandako 427/2013 Foru Aginduarena. Haren bidez, “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” izeneko F-65 eredua eta aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura onesten dituena eta irailaren 15eko 280/2006 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, balio erantsiaren gaineko zergaren hiruhileko aitorpen-likidazioa egiteko F-69 eredua onetsi zen eta haren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren, baita balio erantsiaren gaineko zergaren hileko aitorpen-likidazioa egiteko F-66 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ere; orobat, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dituen uztailaren 3ko 132/2009 Foru Agindua aldatzen du.

Akats bat atzemanda abenduaren 30eko 427/2013 Foru Aginduaren xedapen zatiaren idazketan, bidezkoa da hura zuzentzea foru agindu horren dagokion akats zuzenketa argitaratuz.

2014ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13koan, 468. orrialdean, eskuineko zutabean, 6. paragrafoan, honela dioen tokian: “Zergaren Erregelamenduko zortzigarren xedapen iragankor berriak...”; honela behar du: “Abenduaren 30eko 77/2013 Foru Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrak...”.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 28an.–Idazkari tekniko nagusia, Pedro Ugalde Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: F1401306