2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Birzatiketa. Behin betiko onespena
Anueko Udalak, 2014ko azaroaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Olagueko 2. sektorean, 11. poligonoko 93, 94 eta 95. lurzatietan Glopuy, S.L.k sustatu duen borondatezko birzatiketa proiektua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia 2013ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 12an, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Anueko Udalak, 2014ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Olagueko 2. sektorean borondatezko birzatiketa egiteko proiektuaren testu bategina, Glopuy, S.L.k sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz.
Anuen, 2014ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.
Iragarkiaren kodea: L1401628