Iragarkia
27. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 10a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Ordenantza fiskaletan tarifak 2014rako eguneratzearren aldaketa egiteko espedientea. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2013ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ordenantza fiskaletan.
Onespenaren erabakia 2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondotik, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsi da eta haren testu osoa argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.
Altsasun, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
1.–1. ORDENANTZA
UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Edateko uraren hornidura zerbitzua nahiz hondakin edo saneamendu uren hustuketakoa eskura izan edo benetan erabiltzea, horra zergapeko egintza.
Subjektu pasiboa
3. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta ordenantza honetan arautzen diren tasak ordaintzera beharturik daude ur hornidurako sareetarako loturen titularrak, eta ordaindu behar dutenen ordezkoak, berriz, higiezin horien jabeak.
Karga-oinarriak
4. artikulua. Honako hauek dira oinarriak:
a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanarengatik, kuota finkoa, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera. Neurgailuen alokairuaren kostua barne izanen da.
b) Ur horniduraren tarifa zehaztuko da lauhilekoan kontsumitutako m³-en gainean.
c) Udal hornitzaileak hornidurako eta saneamenduko harguneak egiteagatik: kuota finkoa eta behin bakarrik ordaintzekoa hargunearen diametroaren arabera, baldin eta hargune horiek hirigunearen barnean egiten badira eta gehienez ere 30 metroko luzera badute. 30 metroko luzera baino handiagoa duten edo hirigunetik kanpo egiten diren harguneetarako, kuota finkoa eta kopuru bat, hogeita hamarretik gorako metro linealen arabera.
Gainera, kopuru horri gehitzen ahal zaizkio ezustekoak, Udaleko langileek egindako lanak eta erabilitako materialak.
Tarifak
5. artikulua. Tarifak izanen dira urtero Udalak osoko bilkuran onesten dituenak. Hori hala ez bada, Nafarroako KPIa aplikatuz eguneratuko dira.
2014ko ekitaldirako, tarifak ordenantza honen eranskinean zehazten dira.
Tributu-kuota
6. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.
Tasen sorrarazpena
7. artikulua. Zerbitzua eskura izateko eta mantentze lana egiteko tasak eta hornidurarenak lau hilabetetik behin ordainaraziko dira, eta Udalak aldiro komenigarrien uste duen aldizkotasunez, aldez aurretik behar den erabakia hartuta. Gertatzen diren unetik izanen da tasen sorrarazpena. Eskura izateko tasa ez da inoiz murriztuko.
Hargune eskubideak hargunerako lizentzia ematen den unean ordainarazi eta sorraraziko dira.
Materialez hornitzeko eta beste zerbitzu batzuk egiteko tasak, zerbitzua egiten denean edo materialez hornitzen denean sorraraziko dira.
Kudeaketa arauak
8. artikulua. Eraikin batean, industria batean eta abarrean hargune orokorra paratu nahi duten sustatzaile, eraikitzaile, pertsona juridiko edo fisikoek honela jokatu beharko dute:
1. Hiriguneko hargune orokorrak baldin badira, honako hau aurkeztu beharko da:
–Udalari zuzendutako eskabidea, eraikinaren eta banaketa sarearen arteko lotura orokorra egitea eskatuz. Eskabidean honako hau aipatu behar da:
a) Etxebizitza kopurua.
b) Eraikinaren azalera erabilgarria, guztira.
c) Eraikinen hargune orokorraren diametroa.
2. Hirigunetik kanpoko hargune orokorrak badira, industriarako, baratzeetarako, aisia finketarako eta abar, honako hau aurkeztu beharko da:
–Udalari zuzendutako eskabidea, industriaren edo ustiategiaren lotura orokorra egitea eskatuz. Eskabidean honako hauek aipatu behar dira:
a) Industriaren edo ustiategiaren jarduera.
b) Zenbat metro lineal dauden industriatik edo ustiategitik sare orokorrean lotunea eginen den punturaino.
c) Eskatutako hargune orokorraren diametroa.
3. Halaber, behar den hargunea eskatu beharko da sareari aldi baterako lotzeko (atrakzioak, barrakak etab.), eta egindako kontsumoa ordaindu beharko da.
9. artikulua. Hori guztia ikusita, Udalak eskaeraren gaineko ebazpena emanen du. Egoki iritziz gero, informazio osagarria eskatzen ahalko du, eta Obren Lantaldeko arduradunaren edo Udaleko iturginaren aldeko txostena beharko da aldez aurretik. Baimendu ondoren, subjektu pasiboak ur hornidurako eta saneamenduko kontratua sinatu beharko du (ordenantza honen 2. eranskinean ageri da), zerbitzua eman aurreko baldintza baita.
10. artikulua. 8. artikuluaren b) idatz-zatian, Udalaren ebazpena izanen da bai hargune orokorra paratzeari buruzkoa bai hornidura eskaerari buruzkoa.
11. artikulua. Sare orokorrari lotzeko lanak hasi aurretik, lotune eskubideak ordaindu beharko dira Udalaren Diruzaintzan, ordenantza honen 4. eta 5. artikuluetan aurreikusiari jarraikiz. Loturarako baimen, kontzesio edo lizentziek ez dute eraginik izanen, ez baldin bada aurkezten, aldi berean, behar den tasa ordaindu dela frogatzen duen agiria.
Hornidurako baldintza orokorrak eta gisako zerbitzuak ematea
12. artikulua. Sareari edo hornidurari lotzeko eskaera egiten duenak ordaindu beharko ditu kontagailua eta hori instalatzeko beharrezkoak diren materialak eta eskulana eta hornidurari dagokiona, ordenantza honen 4. artikuluan ezarritakoarekin bat.
13. artikulua. Udalak ardura handiz zainduko du ur horniduraren zerbitzua, lanak eta antzeko zerbitzuak ahal diren baldintza hoberenetan emateko, baina horregatik ez da erantzule izanen erabiltzaileek jasan ditzaketen kalte edo galeretan, presio gutiegi, ur hornidura moztu edo zerbitzuan beste edozein gorabehera gertatuz gero.
14. artikulua. Ur hornidurarako hargune baten edozein titularri kentzen ahalko zaio ur hornidura, instalazio barrenean ur galerak sortzen dituen matxurarik badu. Horretarako, Udalak hamar eguneko epea emanen dio titularrari matxura konpontzeko, eta epe hori amaiturik konpondu ez badu, Udalak hornidura moztuko du. Eraikinaren banaketa sareak edo erabiltzailearen jabetza partikularraren barrenean dagoen edozein gailuk matxura izateagatik sortzen ahal diren kalteetan ere ez du Udalak inoiz erantzukizunik izanen.
15. artikulua. Erabiltzaileak ez du inondik ere beste inor urez hornitzen ahal, ez eta eskubidea ez duenari hartzen uzten ahal ere. Gainera, galarazi beharko du bere axolagabekeriaz edo kontrol ezagatik gertatzen ahal den iruzurra. Halakorik bada, erabiltzaile abonatua izanen da erantzule bakarra.
16. artikulua. Erabiltzaile zergadunek berehala jakinaraziko dizkiote Udaleko behar den zerbitzuari ura banatzeko sare orokorrean matxuraren bat gertatzetik datozen gorabehera guztiak.
17. artikulua. Erabiltzaile zergadunari dagokio kontagailua eta ixteko giltza dauden tokia baldintza onetan dagoela ziurtatzea, eta Udaleko behar den zerbitzuak ezartzen dituen jarraibideak betetzea, tramite hori beharrezkoa izanen baita kontagailuan edo ixteko giltzan esku-hartzeren bat egiteko, hala nola instalazioak ateratzea, tokiaren neurriak handitzea etab.
18. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren tasetakoren bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari edo bestelako udal langileei, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo gisako zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu behar badute.
19. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduaren ataleko 3. puntuko 273. artikuluan jasotakoari jarraikiz, ordenantza honetan aurreikusitako tasen aplikaziotik ateratzen diren tributu-zorrak, “jakinarazpen gabekoak” izanen dira.
20. artikulua. Aipatutako tasak lau hilabetetik behin ordainaraziko dira, eta haien jakinarazpena egintzat hartuko da behar den bandoa edo ediktua argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta egun horretatik hasiko da kontatzen 30 egun balioduneko epea, ordainketa borondatezko aldian eta errekargurik gabe egiteko. Hargune eskubideak, nola orokorrak hala partikularrak, hargune horiek egin aurretik ordaindu beharko dira.
21. artikulua. Borondatezko aldian beren tasak ordaintzen ez dituztenek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan luzapenagatik ezarritako errekarguak jasanen dituzte. Aipatu erregelamenduaren 275. artikuluan ezarritako epeak igarota, premiamendu bidez ordainaraziko da, dagozkion errekargu eta gastuekin batera.
22. artikulua. Nork bere borondatez ordaintzeko epeak amaitu ondoren, ordenantza honetan araututako zerbitzuen edo horniduren bi ordainagiri edo gehiago ordaintzeko dituzten zergadunen kasuan (zerbitzuak ordaintzeko tasak direnez), kontsideratuko da horiek bajak direla, eta, Udalak hori erabakiz gero, aurreko artikuluan xedatua ukatu gabe, hornidura moztuko da.
Zor dituzten tasak ordaindutakoan, zergadun horiek alta eskatzen badute, Udalak, baldintza gisa, egokia iruditzen zaion fidantza eskatzen ahalko die kasu bakoitzean erabakitzen duen eperako. Bidezko eskubideak ordaindu beharko dira, zerbitzuan alta lehen aldiz hartuko balitz bezala, non ez den frogatzen norberarekin zerikusia ez duten arrazoiek ekarri dutela atzerapena ordainketan.
Orobat, Udalak abonatuei eteten ahalko dizkie ur hornidura eta/edo saneamendu zerbitzuak, honako kasu hauetan eta prozedura honi segituz:
A.–Udalak edo, behar denean, enpresak edo Mankomunitateak ematen duen zerbitzuagatik, ordainagiriak zehaztutako zenbatekoa ordaindu behar den egunetik lau hilabete iragan eta diru kopuru hori abonatuak ordaindu ez duenean.
B.–Iruzurragatiko likidazio irmotik edo horren berrerorketa frogatutik sortzen diren zenbatekoak ordaindu ez direnean.
C.–Abonatuak, hornitu ura, kontratatutako polizan ezarritako modu eta xedeez kanpo erabiltzen duenean.
D.–Abonatuak bere ordainketa polizan agertzen ez diren etxebizitza edo lokalak hornitzeko edo hustuketa egiteko, bere instalaziotik adarrak paratzen edo paratzera uzten duenean.
E.–Abonatuak ez badie kontrataturiko zerbitzuak hartzen dituen lokalean sartzen uzten enpresak baimendutako langileei, beren dokumentazio eta nortasun agiri guztiak dituztela, instalazioak ikuskatu eta kontsumoa neurtzera joaten direnean. Kasu honetan beharrezkoa izanen da sarrera ukatzea bi lekukoren edo agintaritzaren agenteren baten aitzinean egitea.
F.–Abonatuaren utzikeriagatik, hornidura eta saneamendu sarean arazoren bat eragin eta ekipamendu zuzentzailerik ez paratzeagatik, eskumena duten erakundeek hura zuzentzeko emandako epea iragan eta gero.
G.–Abonatuak larriki hausten baditu ordenantza honetan aipatzen diren aginduak, edo betetzen ez baditu hornidura kontratuan finkatzen diren baldintzak.
Etenak nahiz lotura berriak sortzen dituzten gastuak abonatuaren kontura izanen dira.
22. bis. artikulua.
A.–Kontagailu kolektiboak dituzten eraikinen kasuan, giltza bat utzi beharko da Udalean, hark homologatua, kontagailuen koadroan sartzeko.
B.–Kontagailuen instalazio berrietan, etxebizitzatik kanpo jarri beharko dira, horien irakurketa errazteko.
C.–Kontagailu eskaerek etxebizitzako titularraren NANa jaso beharko dute beti, baita erabilgarri dagoen sakelako telefono baten zenbakia ere.
D.–Suteak itzaltzeko sarea duten saltoki eta industriek ur kontagailu bat jarri beharko dute nahitaez, kostua beren gain hartuta, udaleko langileek esaten duten tokian. Kontagailu horrek aipatu sareko ur erabilera kontrolatzeko balioko du, debekatuta baitago ur hori beste ezertarako erabiltzea, suteak itzaltzeko ez bada, horrelakoetan ez baita kobratuko sare horrek erabilitako ura, Udalak aldez aurretik egiaztatuta. Ur erabilera ikuskatzeko zerbitzuek kontagailu horien irakurketa egiazta dezakete, beharrezkoa iruditzen zaien orotan.
Udaleko zerbitzuek kontagailuak jarriko dituzte suteen sarean, halakorik ez duten saltoki edo enpresetan, gastua haien kontu, egoera hori erregularizatzeko.
Arau-hausteak
23. artikulua. Indarra duen legedian aurreikusitako arau-hausteez gain, honako hauek joko dira iruzurrezko arau-hausteak:
a) Kontagailuen irakurketa egiterakoan oztopoak jartzea Udaleko funtzionario edo langile behar bezala kreditatuek egiten dituzten ikuskapenei, edo Udalak baimendutako enpresako langileek egiten dituztenei.
b) Kontagailuak irakurtzen ez uztea.
c) Udalak jarritako zigilu, sarraila eta aparatuak aldatzea.
d) Udalak, neurketa edo kontsumo aparatuak aldatzeko edo berriak paratzeko, emandako jarraibideak ez betetzea, obrak zergadun erabiltzailearena den jabetzan egin behar badira.
e) Erabiltzen ez diren gailuak edo txertoak jartzea erabiltzeko, edo kontagailuan agertzen dena maltzurkeriaz aldatzea.
f) Saretik ur hornidura hartzea, Udalean hargune eta hustuketarako lizentzia eskatu gabe.
Zehapenak
24. artikulua. Indarra duen legedian aurreikusitako zehapenez gain, eta iruzur egitean erabilitako uraren kopurua zehaztearren, kontuan hartuko da aparatuetatik pasatu ahal izan den gehienekoa, hau da, Udaleko langileek edo Udalak baimendutako enpresako langileek kontagailuen irakurketarako egindako azken ikustalditik pasatutakoa, eta Udalak ezarriko du zein epetatik aurrerakoa jotzen den iruzurtzat.
Horrelakoetan, ez da alta emanen ur horniduran, harik eta iruzurtzat jotako ur kontsumoari dagokion zenbatekoa ordaindu arte.
AZKEN XEDAPENA
25. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legea eta Ordenantza Fiskal Orokorra aplikatuko dira.
TARIFAK
A epigrafea.–Kontagailua mantentzeko kuota (lauhilekokoa).
ERABILERA | 2014KO TASAK |
ETXEKOA | 1,56 |
MERKATARITZAKOA/OSTALARITZAKOA | 3,00 |
INDUSTRIAKOA | 4,52 |
Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira, etxebizitzarako erabilera dutela kontsideratuko da.
B epigrafea.–Ur kontsumoaren tasa (lauhilekoa):
TARIFA MOTA | m³-AREN PREZIOA, 2014 |
ETXEKOA: | |
–Kontsumoa, 55 m³ arte | 0,40 |
–Kontsumoa, 55 m³tik gora | 0,45 |
MERKATARITZAKOA/OSTALARITZAKOA | 0,50 |
INDUSTRIAKOA | 0,62 |
ABELTZAINAK | 0,62 |
Kontagailuen irakurketa Udalari errazten ez bazaio edo Udalean ematen ez bada, eta, horri dagozkion zehapenak galarazi gabe, tasa bat ezarriko da, hots, azkeneko hiru lauhilekoetako batez bestekoa.
C epigrafea.–Kontagailuak / Hargunea / Hustubideak.
C.1. Kontagailuak:
Kontagailuaren prezioa kalkulatzeko, erosketaren kostuari gehitu behar zaio hura paratzeko Udaleko langileek egin beharreko lanari dagokiona.
C.2. Hargunea:
KONTZEPTUA | 2014KO TASA |
ETXEKOA | 60,13 |
INDUSTRIAKOA | 100,86 |
C.3. Hustubideak:
KONTZEPTUA | 2014KO TASA |
ETXEKOA | 60,13 |
INDUSTRIAKOA | 100,86 |
Obretarako ur tasak, hargunekoak nahiz kontsumoari dagozkionak, ordenantza honetan industriakoentzat ezarrita daudenen araberakoak izanen dira.
2.–2. ORDENANTZA
ESTOLDERIA ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN
DITUEN ORDENANTZA
Tarifak
TASA (LAUHILEKOKOA) | 2014 |
ETXEKOA | 7,50 |
MERKATARITZAKOA-OSTALARITZAKOA | 11,27 |
INDUSTRIAKOA | 15,05 |
Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira: etxeko tarifa.
3.–3. ORDENANTZA
ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifak
KONTZEPTUA | 2014 |
Urteko ziurtagiriak | 1,00 |
Gainerako ziurtagiriak | 2,00 |
Lanordua/zatikia | 7,75 |
Fotokopiak: | |
–A4 | 0,10 |
–A3 | 0,40 |
Funtzionatzeko lizentzia. Behin-behineko instalazioa | 23,24 |
Hirigintzako txostenak | Kostuaren arabera |
Katastroko txostenak | Kostuaren arabera |
Hirigintzako zedulak | 1 |
Ordenagailuko zerrendak | 0,72 |
Udaltzaingoaren txostenak | 4,15 |
Minusbaliatuaren txartela | 30 |
Udaltzaingoaren txosten argazkiduna | 7,25 |
Atestatuak: 33,006 | 33,10 |
Sinometria eta txostena | 32,00 |
Udal Planaren kopiak CDan | 10,35 |
Lurzatien gaineko zedulak | 1 |
Ehiztarien txartela | 30 |
Animalia arriskutsuaren txartela | 38 |
Konpultsak | 0,10 euro/dokumentua* |
Gaztetxoko txartela (kopia) | 2,00 euro |
–Salbuetsia: 012 Infolocal zerbitzuaren bitartez eskatutako ziurtagiriak.
–Erroldaren ziurtagiriak, lanbidea dela-eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskatzen badituzte.
* Doako konpultsak, Udalarenak diren edo Udalera doazen agirienak.
* Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek jasandako pertsonendako doako ziurtagiriak.
4.–4. ORDENANTZA
ORDENANTZA, HERRI LARREEN APROBETXAMENDU ORDAINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifak
Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikuluarekin bat:
a) Urtebete baino gehiago irauten duten aprobetxamenduetarako, agirian zehaztutako KPIa gehitzea.
b) Nekazaritza, abeltzaintza edo baso aprobetxamenduetarako, nekazari edo abeltzainek hartzen dituzten prezioen aldaketaren arabera eguneratuko da saria.
Oharra.–Honela ulertzen dira:
–Nekazaritzarako erabilera: baratzeak, bazka etab.
–Aprobetxamendu intentsiboa: abeltzaintza intentsiboa, ehiza, erlezaintza etab.
–Aisialdia: zaldiak, zakur zaintza etab.
5.–5. ORDENANTZA
ORDENANTZA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK,
LANABESAK ETA BESTELAKOAK UZTEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Udalaren makineria eta lanabesak erabiltzeagatik.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Pertsona fisiko edo juridikoek Udalaren altzariak, tresnak eta lanabesak erabiltzea, baita Udalak baimendutako erakunde edo entitateek erabiltzea ere; halaber, Udaleko langileek egindako edozein lan, udal ordenantza hauetan aurreikusita ez dagoena. Eta, betiere, modu subsidiarioan emanen dira, ekimen pribatuari dagokionez.
Ordaindu beharra noiz sortzen den
3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean, eta ordaindu beharko da altzariak eskura izan baino bi egun lehenago gutxienez.
4. artikulua. Udalak aipatu altzariak eta lanabesak erabiltzeko baimena zein pertsona edo entitateri ematen dion, horiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.
5. artikulua. Baimena Udalaren altzariak eta lanabesak erabiltzeko Udalbatzak onetsitako arauen arabera emanen da.
Tasak materiala eraman baino lehenago ordaindu beharko dira.
Kalterik egiten bada, eskatzaileak bere gain hartuko beharko du, Udaleko teknikariek balorazioa egin ondotik.
Oinarriak, tasak eta tarifak
6. artikulua. Utzitako elementuak zenbat denboran erabili diren, horren araberakoa izanen da zerga-oinarria.
7. artikulua. Erabilera denbora egun eta ordutan zenbatuko da, tarifetan zehazten denaren arabera, materiala udal biltegietatik ateratzen denetik hasi eta itzultzen den arte. Zatikia beti egun edo ordu osotzat hartuko da.
8. artikulua. Altzariak eta lanabesak erabiltzeko tarifak eranskinean agertzen dira.
8.1. Erabilera berezia behar duten ibilgailuak eta makineria uzteko tarifei dagokienez, haien barnean daude ondasuna uztea eta hori maneiatzen duen pertsona. Horiek erabiltzeko pertsona gehiago behar direnean, ordaindu beharreko kuota izanen da elementu horiek uzteagatik aplikatu beharreko tarifei prestazioan parte hartu duten langileen kostua gehituz ateratzen dena, kategoriaren eta egindako orduen arabera.
8.2. Oholtzei buruzko tarifetan, ondasuna eta Udaleko langile bat sartzen dira, eta langile horrek oholtza muntatu eta desmuntatzeko jarraibideak emanen ditu. Muntatu eta desmuntatzeko langile gehiago behar direnean, ordaindu beharreko kuota izanen da elementu horiek uzteagatik aplikatu beharreko tarifei prestazioan parte hartu duten langileen kostua gehituz ateratzen dena, kategoriaren eta egindako orduen arabera.
8.3. Lagatako elementuak udal langileen bidez eta Udalaren bitartekoekin muntatu eta garraiatzen badira, kuota zehazterakoan elementu horiek erabiltzeko tarifari muntaiarengatik eta garraioarengatik dagokiona gehituko zaio, betiere kontuan harturik horretan aritzen diren langileak, kategoria, muntatu eta garraiatzeko erabili diren bitartekoak eta ordu kopurua.
8.4. Material suntsigarriak uzten direnean, tasari haien kostua gehituko zaio.
Kudeaketa arauak
9. artikulua. Material horiek eskuratzeko interesa duten partikularrek idatziz eskatuko dute, “Udalaren materiala eskatzea” izeneko eskabidean, beharrezkoa dutena eta erabiltzeko denbora argi azalduz.
10. artikulua. Araudi honetan ageri diren kasuetan fidantza bat eskatuko da, hausten edo hondatzen diren materialez erantzuteko.
11. artikulua. Utzitako elementuen erabilpen faseetan edozein motatako istripuak gertatuko balira, haien erantzukizuna ez legokioke inolaz ere Udalari.
12. artikulua. Eskatzaileak bere gain hartuko du utzitako materialak behar bezala ez erabiltzeagatik egiten diren hondamen edo kalteak konpondu edo ordaintzeko erantzukizuna, edozein izanagatik haien arrazoia edo zergatia. Horretarako, Udalak aurkeztuko dio likidazioa, non ez duen berak zuzenean egin behar diren konponketen ardura hartzen, Udalak hautatzen duen udal teknikariaren zuzendaritzapean, eta horren adostasunarekin.
13. artikulua. Materialak eta elementuak nahi erara emanen ditu Udalak, eta ukapenaren aurka ezin izanen da erreklamaziorik egin.
Salbuespenak
15. artikulua. Altsasuko kirol eta/edo gizarte eta kultur entitateek edo gazteriakoek antolatzen dituzten kultur edo kirol ekintzetan, Udala laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek uzten dizkienean, ez da prezio publikorik ordaindu beharko baldin eta muntaia eta desmuntaia egiteko behar diren langileak jartzen badituzte.
16. artikulua. Ezta entitate publikoei edo ikastetxeei egindako prestazioak ere, Udala laguntzaile denean eta elementu horiek uzten dizkienean.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Ibilgailuak, makineriak.
IBILGAILUAK ETA MAKINERIA | ORDUAREN 2014KO KOSTUA |
Kamioi baskulagarria | 52,00 euro |
Zapalgailua | 52,00 euro |
Konpresoreak | 83,00 euro |
Motor ureztatzailea | 20,00 euro |
Kolektoreetarako moto-bonba | 29,00 euro |
Pala | 44,00 euro |
Kaleak garbitzeko makina | 42,00 euro |
Sega-makina | 21,00 euro |
Suhiltzaile zerbitzuko mahuka | 4,50 euro |
Dumperra | 34,00 euro |
Areketako makina | 19,00 euro |
Garabia erabiliz ibilgailua kentzea | 71,00 euro |
Zepoak jartzea eta kentzea | 36,00 euro |
Urez garbitzeko makina | 42,23 euros |
Komun eramangarri unisexa (8 pertsona) | 100 euro/eguna 75 euro/eguna bigarren egunetik aurrera 50 euro/eguna hamabosgarren egunetik aurrera |
II. epigrafea.–Altzariak.
ALTZARIAK | 2014KO TASA | 2014KO BERMEA |
Agertoki estalia (8x7)/(8x5) | 315,00 euro | 150,00 |
Agertokia (8x7)/ (8x5)/(7x4) | 190,00 euro | 150,00 |
Agertoki txiki estalia (5x4) | 155,00 euro | 150,00 |
Agertokia (5x4) | 100,00 euro | 150,00 |
Oholtza modulua (2x1) | 5,00 euro/modulua egunean | 150,00 |
Jaima | 93,00 euro | 150,00 |
Soinu ekipamendu eramangarria | 100,00 euro | 150,00 |
Aulkiak (bakoitza) | 0,52 euro | 150,00 |
Obra hesiak (bakoitza) | 1,03 euro | 150,00 |
Olana | 210 euro | 150,00 |
Gazteguneko materiala (unitatea) | 5,00 euro | Kideak, doan Kide ez direnak, 2,00 euro/materiala |
Proiektagailua | 20,00 euro | 150,00 |
Elementuak garraiatu eta/edo muntatu behar badira, tarifek gora eginen dute, honela:
–Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 24.50 euro.
–Parte hartzen duen D mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 15.50 euro.
–Kamioia erabiliz gero, ordu edo zatiki bakoitzeko: 51 euro.
–Ibilgailua erabiliz gero eta hura kamioia ez bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: 50 euro.
III. epigrafea.–Materialak.
Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.
6.–6. ORDENANTZA
ORDENANTZA, ORDEZKO BETEARAZPENENETARAKO ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Kostuak: erabileraren arabera.
7.–7. ORDENANTZA
ORDENANTZA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN
ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN
EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifak
I. epigrafea.–Zangak irekitzea.
1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:
KONTZEPTUA | 2014 |
Harrizko zoladura den lekuetan | 13,98 |
Zoladura orokorra duten lekuetan | 11,22 |
Zola eman gabeko lekuetan | 6,72 |
1.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, metro karratu bakoitzak honenbesteko sortzapena du:
KONTZEPTUA | 2014 |
Harrizko zoladura den lekuetan | 11,54 |
Zoladura orokorra duten lekuetan | 11,27 |
Zola eman gabeko lekuetan | 7,86 |
1.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide batean edo bide nahiz zati nagusi batean, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 handituko dira.
II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egitea edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:
–Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 33,66 euro (2014. urtean).
8.–8. ORDENANTZA
ORDENANTZA, ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN
DITUZTEN ENPRESEK EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAN
EGITEN DITUZTEN APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifak
Hitzarmen bidez mantentzen dira.
Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresei tarifa mota hauek aplikatuko zaizkie: udal mugapearen barnean eskuratzen dituzten diru-sarrera gordinen gaineko tasa argindar enpresei (%1,5) eta Telefonicari (%1,9), eta okupatzen dituen metro linealen araberakoa Enagasi.
9.–9. ORDENANTZA
ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifak
I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.
A.–Merkatu txikiko tasak urtero ordainduko direla ezarri da.
KONTZEPTUA | 2014 |
Mahaiak, aulkiak eta beladoreak | Denboraldikoa: 20,60 euro/m² |
Urte osokoa: 41,2 euro/m² | |
Merkatuak eta txosnak etab. Denboraldiak: | urtekoa: 412 |
egunekoa: 6,18 euro/m/ | |
–Fidantza: 300,00 euro. | |
1.3. Bestelako aprobetxamenduak.
KONTZEPTUA | 2014 |
Aldamioak, garabiak, edukiontziak eta abar | 0,10 |
Olanak | 5,47 |
Kioskoak eta salmenta makinak | 41,2 |
Saltokia nekazaritzako elikagaien ferian | 20,6 |
Tabernetako barrak metro koadro/eguna | |
Taloen salmahaia | 51,50 |
Txosnak | 51,50 |
30,90 | |
Atrakzioak | 51,50 |
30,90 | |
–Minusbaliatuak salbuetsirik. –Fidantza: 150,00 euro | |
Txosnak paratzeko baimena duten entitateek 300 euroko fidantza utziko dute Udaletxean, ondasun publikoetan izaten ahal diren kalteei eta galerei aurre egiteko.
1.4. Instalazioak eremu publikora jotzen duten fatxadetan, unitate bakoitzeko urtean, 2014an.
–Banku entitateen kutxazainak: 103,00 euro.
–Saltzeko makinak, eta beste: 47,28 euro.
Lurzorua okupatzeko, Udaltzaingoaren jarraibideei segitu beharko zaie sarbideen arautzeaz eta pertsonen eremu publikoko trafikoaz den bezainbatean.
II. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.
KONTZEPTUA | 2014 |
Paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litroraino) | 53,37 |
Paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litrotik gora) | 108,06 |
Gasa banatzeko sare orokorrak paratu eta aprobetxatzea | 5,47 |
Gainerako aprobetxamendua | 0,10 |
Gasontziei dagokienez, aurreko tasak aplikatuko dira, metro kubikoak/litroak erlazioari dagokionaren arabera.
IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:
KONTZEPTUA | 2014 |
Aldamioak | 21,71 |
Hesiak | 21,71 |
Bestelako aprobetxamenduak | 14,51 |
V. epigrafea.–Gainerako aprobetxamendua.
Kuota: 52,95 (2014. urtea).
10.–10. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK BURUTU ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifak
I. epigrafea.–Saltokiak, bulegoak etab.
A.–Jarduera espedientea behar dutenak.
KONTZEPTUA | 2014 |
1. baremoa | 12,69 |
2. baremoa | 11,23 |
3. baremoa | 9,53 |
4. baremoa | 7,42 |
5. baremoa | 5,63 |
6. baremoa | 3,91 |
B.–Jarduera espedientea behar ez dutenak. Aurreko zenbatekoak %50 merkeago.
II. epigrafea.–Industriak, lantegiak, biltegiak.
KONTZEPTUA | 2014 |
Lehen 50 metroak | 6,51 |
50etik 100 metrora | 4,77 |
100dik 200 metrora | 3,19 |
200dik 300 metrora | 1,73 |
300dik aurrera | 0,75 |
III. epigrafea.
–Pertsonen arteko aldaketak, ordainduak diren kasuan. %50eko murrizketa.
–Hobariak ekonomia sozialeko enpresei: %50.
IV. epigrafea.
–Lehengo irekiera lizentzien egokitzapenak; egokitzapen aurrekontuaren %2,4.
Oharra: I-IV epigrafeetako tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie lizentzia emateko txostenak prestatzeagatik NAMAINSA enpresak fakturatzen dituen kostuak.
Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.
11.–11. ORDENANTZA
ORDENANTZA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifak
Plakaren prezioa: 52,00 euro (2014. urtean).
Prezioa aldatzen ahal da, baldin eta Udalari finkatutako zenbateko hori baino gehiago kostatzen bazaio.
C.–B kasua. Pasabideko lizentzia.
KONTZEPTUA | 2014 |
Ibilgailu bakoitzeko | 6 euro/urtea |
Metro lineal bakoitzeko | 12 euro/urtea |
D.–Gutxieneko kuotak.
KONTZEPTUA | 2014 |
Garaje pribatuendako gutxieneko kuota | 25,00 |
Tailerrendako gutxieneko kuota | 50,00 |
E.–Lekua erreserbatzea.
KONTZEPTUA | 2014 |
Euro/metro | 6 euro/metro lineala |
12.–12. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifak
I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.
Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:
KONTZEPTUA | 2014 |
5 hektarea bitarte | 0,05 |
5etik 10 hektarea bitarteko soberakoa: | 0,05 |
10etik 25 hektarea bitarteko soberakoa | 0,04 |
25etik 50 hektarea bitarteko soberakoa | 0,04 |
50etik 100 hektarea bitarteko soberakoa | 0,03 |
100 baino gehiagoko soberakoa | 0,03 |
II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.
–Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.
III. epigrafea.–Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa.
–Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %25 izanen dira.
IV. epigrafea.–Birzatiketen eta banantzeen tramitazioa.
III-A. Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren edo aprobetxamendu osotik ateratzen den bolumen eraikigarriaren heinean likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:
KONTZEPTUA | 2014 |
Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko | 0,10 |
IV-B. Birzatiketak aldatzeko tramitazioa.
Tarifak, IV-A) epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.
IV-C. Tasak, hirigintzako lurzatiketak, landa finken banantze eta zatiketa tramitatu eta ebazteagatik:
KONTZEPTUA | 2014 |
Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko | 0,05 |
V. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.
–Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa %1 izanen da.
VI. epigrafea.–Obra lizentziak eta finken itxiturak.
Obra lizentziaren tasa, honako tarifa hauen arabera likidatuko da:
–Obra txikiak (lizentzia laburtua).
KONTZEPTUA | 2014 |
6.010,12 euro bitarte | 10,30 |
6.010,12tik gora: %0,8, obraren aurrekontuaren arabera, gehieneko zenbatekoa izanik obra handietarako tarte bakoitzean finkatutakoa.
–Obra handiak (obraren kostu egiazko eta efektiboaren arabera).
KONTZEPTUA | 2014 |
120.202,42 euro bitarte | 95,68 |
120.202,42tik 240.404,84 euro bitarte | 160,62 |
240.44,84tik 601.012,10 euro bitarte | 222,05 |
601.012,11 eurotik gora | 287,04 |
–Finkak ixtearen eta 3. artikuluaren l), m), n) eta ñ) letretan ezarritako jarduketen tasa likidatuko da guztirako kostuaren arabera, haren %0,8 izanik karga-tasa.
–Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude zorupean egindako jarduketak eta lurren mugimenduei dagozkienak, hartarako lizentzia eskaturik egiten direnak.
VII. epigrafea.–Fuel-olio biltontziak edo antzekoak paratzeko lizentzia.
Obra bat egiterakoan, fuel-olio biltontzi bat edo antzeko zerbait paratzen bada, aurrekontuaren arabera likidatzen diren tasei gehitu beharko zaizkie kopuru hauek:
KONTZEPTUA | 2014 |
5.000 litro bitarteko biltontziak | 106,31 |
5.001 litrotik 10.000 litrora bitartekoak. | 159,03 |
10.001 litrotik 15.000 litrora bitartekoak. | 211,15 |
15.000 litrotik gora, soberako 1.000 litrotik | 10,14 |
VIII. epigrafea.–Arbolak botatzeko lizentziak.
Obra bat egiteko edo hirigintzako jarduketa bat garatzeko beharrezkoa bada arbolaren bat botatzea, tasei kopuru hauek gehitu beharko zaizkie:
KONTZEPTUA | 2014 |
Bota beharreko jabetza publikoko arbola bakoitzeko | 45,27 |
Bota beharreko jabetza pribatuko arbola bakoitzeko | 15,17 |
IX. epigrafea.–Behin-behineko lizentziak.
Ezarritako tarifa arrunten halako biko zenbatekoa sortuko dute.
X. epigrafea.–Obrak prestatzeko behin-behineko baimenak.
Baimen bakoitzak 16 euroko tasa sorraraziko du urtean. Jakinarazpena aurreratzeko baimenengatik ez da ordaindu beharko. Kasu horietan, eskatuko da aldez aurretik ordaintzeko likidatutako tasak.
XI. epigrafea.–Lehen aldiz okupatzeko lizentziak.
KONTZEPTUA | 2014 |
500 m² bitarte lehen aldiz okupatzeko | 0,27 |
500dik 3.000 m² bitarte | 0,12 |
3.000 m²-tik goiti | 0,10 |
XII. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:
KONTZEPTUA | 2014 |
Plan partzialak edo bereziak tramitatzea | 390,32 |
Plan Partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea | 195,86 |
Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak tramitatzea Antolamendu planak | 96,60 |
Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko) | 45,70 |
Birzatiketak | 390,37 |
Finketako itxiturak | 35,63 |
Banantzeak: ondoriozko lurzati bakoitzeko | 46,62 |
Oharra: I. epigrafetik XII.era bitarteko tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie NAMAINSA enpresak fakturatutako kostuak, lizentzia emateko txostenak prestatzen baititu enpresa horrek, bai eta hirigintzako aholkularitzaren kostuak ere.
Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.
13.–13. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA
9. artikulua ondoan zehazten den bezala geratu da idatzirik:
9. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikaturik ateratzen dena. Karga-tasa %3,98 izanen da (2014). Gutxieneko kuota ezartzen da, 79,60 eurokoa.
14.–14. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, HILERRIA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifak
1. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.
KONTZEPTUA | 2014 |
Horma-hilobiak alokatzeko eskubidea (10 urte) | 398,01 |
Panteoiak eta hilobiak | 40,00 |
Panteoiaren kontzesioa, 10 urte | 797,00 |
Errauts-kutxategiak | 76,00 |
Panteoian ehorzteko tasa | 120,00 |
Horma-hilobian ehorzteko tasa | 120,00 |
Lurpean ehorzteko tasa | 120,00 |
2. epigrafea.–Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden horma-hilobietan edo errauts-kutxategietan ehorztea. (Aplikazioa atzeraeragineko ondorioekin).
Hilotzak jada okupatuta dauden horma-hilobietan ehorzteko ematen diren lizentziak, edo gorpuzkiak jada beste gorpuzki batzuekin okupatutako errauts-kutxategietan ehorztekoak, kontzesio berritzat joko dira, eta honako murrizketa hauek aplikatuko dira 1. epigrafeetan aurreikusitako tarifetan.
Aurreko kontzesioa edo luzapena amaitzeko 5 urte edo gehiago falta badira, dagokion tarifaren %50 likidatuko da. Aurreko kontzesioa 5 urtetik beherako epean amaitzekoa bada, dagokion tarifaren %75 likidatuko da.
Prezio horiek behar den BEZa dute barnean.
15.–15. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, UDAL HAURTZAINDEGIKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Proposamena: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako hitzarmenetik ateratzen diren tarifak aplikatzea.
16.–16. ORDENANTZA
UDAL LUDOTEKA ZERBITZUA ERABILTZEKO TASAK
ARAUTZEN DITUENA
Tarifak
A.–Ludotekako laguntza.
Prezioa. Urte bakoitzean aplikatu beharreko tarifak honela xehatuko dira:
KONTZEPTUA | 2014 |
Izena ematea astean saio baterako | 25,00 |
Izena ematea astean bi saiotarako | 47,00 |
Tarifak 3 euro murriztuko dira bi seme-alaba baino gehiago dituzten familiendako:
–Kuota bereziak:
8tik 12 urtera bitarteko haurrendako, 5 euroko ordainketa ezarri da, baita txartel bat ere, sarbiderako.
18.–18. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, LURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA
2014. Urterako proposatutako tarifak
2013koak mantenduko dira, legeak aurreikusten dituen gehienekoak baitira tasak.
19.–19. ORDENANTZA
ARAUA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO
PUBLIKOEN GAINEKOA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira, Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek udal instalazioak erabiltzeagatik aplikatzeko.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek erabilera publikoko udal instalazioak erabiltzea da.
Subjektu pasiboa
3. artikulua. Aipatu instalazioak erabiltzeko Udalaren baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Ordaindu beharra noiz sortzen den
4. artikulua. Baimena ematen denean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra; hura gutxienez ere 48 ordu lehenago egin beharko da. Kasu hauetan salbu:
4.1. artikulua. Kirol instalazioak kirola egiteko erreserbatzeko, prezio publikoaren sorrarazpena hilabetea bukatutakoan eginen da.
4.2. artikulua. Iortia Kultur Etxeko 1. sala erreserbatzean ikuskizun eszenikoetarako, sarrera kobratzen bada prezio publikoaren ordainketa deskontatuko da sustatzaileak txarteldegian lortzen duen diru-bilketatik.
4.3. artikulua. Hitzarmenaren mendeko jarduerak hitzarmenaren arabera likidatuko dira.
5. artikulua. Baimena Udalbatzak erabilera publikoko udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.
6. artikulua. Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira arrazoiak modu sinesgarrian frogatzen badira; idatzita eginen da eskaria eta, betiere, ekitaldiaren data baino 15 egun lehenagotik, gutxienez; horrelakoetan, prezio publikoaren %50 itzuliko da.
Zerga-oinarria, tasa eta tarifak
7. artikulua. Zerga-oinarria egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza da.
8. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.
9. artikulua. Altzariak eta lanabesak erabiltzeko tarifak eranskinean agertzen dira.
Salbuespenak
10. artikulua. Ezartzen diren prezioak ordaintzetik salbu daude ondoko jarduera hauek:
1. Udalak, bere erakunde autonomoek edo bere enpresa publikoek antolatzen dituztenak.
2. Foru Komunitateko Administrazioak edo bere menpeko erakunde autonomoek antolatzen dituzten jarduerak. Ez dira inola ere salbuetsiak izanen Altsasuko Udalaz besteko administrazio publikoek sustaturiko laguntza edo kudeaketa kontratuen esleipena duten enpresek antolatutako jarduerak.
3. Altsasuko lehen hezkuntzako ikastetxe publikoek edo beren instalazioak udal jarduera gauzatzeko doan uzten dituzten ikastetxeek antolatzen dituzten jarduerak.
4. Mankomunitateek antolatzen dituzten jarduerak, Udala horien kide bada, salbu eta Iortia Kultur Etxeko 1. salan egiten diren ikuskizun eszenikoak eta salbu eta Udalak zuzenean kudeatzen ez dituen kirol instalazioak (futbol zelaia, atletismo pista, Zelandi kiroldegia, Zelandi pilotalekua eta Burunda pilotalekua).
11. artikulua. Altsasuko irabazi asmorik gabeko entitate bat denean, udalez gaindiko antolaketa egitura duen beste entitate baten parte bada, soilik salbuetsiko dira Altsasurako ekimen edo programazio berariazko bateko jarduerak, eta inola ere ez entitateak antolatzen dituen jarduerak, udalez gaindiko esparruetako programetakoak direnean.
12. artikulua. Ez da inoiz ere salbuetsitzat joko instalazioen erabilera, egiaztatzen bada eskatzailea ez dela benetan jardueraren sustatzaile eta antolatzailea.
Tarifa bereziak
1. Irabazi asmorik gabeko entitateek, enpresari elkarteek edo fundazioek antolatzen dituzten jarduerek %50eko hobaria izanen dute Altsasun helbideraturik badaude.
2. Mankomunitateek %50eko hobaria izanen dute, Udala haien kide bada, Iortiako 1. salan egiten diren ikuskizunetarako.
TARIFEN ERANSKINA
1.–Gure Etxeko tarifak.
GURE ETXEA | 2014KO TARIFAK | ||
2 h | 4 h | 8 h | |
Gela | 10,00 | 20,00 | 30,00 |
Gela (15 pertsona) | 15,00 | 25,00 | 40,00 |
Erakusketa aretoa | 20,00 | 30,00 | 60,00 |
Lagapena larunbat edo jaiegunetarako baimentzen denean, %30 igoko da prezioa. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.
Salbuespenak:
a) Ordenantza honen 10. artikuluan ezarritakoez gain, Altsasun helbideraturiko gizarte eta kultur entitateek antolatzen dituzten bilera, lantegi, jardunaldi edo giskao jarduerak.
Tarifa bereziak:
a) Ordenantza honen 13. artikuluan ezarritakoez gain, Altsasuko auzo elkarteek antolatzen dituzten bilerek %25eko hobaria izanen dute.
2.–Udaletxeko ekitaldi aretoa.
Ezkontza zibilak: 39 euro. Lagapena asteburu edo jaiegunetarako baimentzen denean. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.
Gainerako egunak: 30 euro.
3.–Iortia Kultur Etxeko tarifak.
2014KO IORTIA | 3 h | 5 h | 10 h |
1. aretoa (edukiera 299): | |||
–Agertokia | 100,00 | 150,00 | 280,00 |
–Ekitaldi aretoa | 150,00 | 220,00 | 420,00 |
2. aretoa (edukiera 99) | 80,00 | 130,00 | 260,00 |
3. aretoa (edukiera) | 60,00 | 100,00 | 180,00 |
Prezio horien barrenean honako hau sartzen da:
–1. aretoa-agertokia: alokatutako eremua erabiltzea, berokuntza edo girotzea, urte sasoiaren arabera, laneko argiztatzea, oinarrizko garbiketa eta zentroko langileen laguntza.
–1/2/3 aretoa: alokatutako eremua erabiltzea, berokuntza edo girotzea, urte sasoiaren arabera, ikus-entzunezko ekipamenduak erabiltzea, oinarrizko garbiketa eta zentroko langileen laguntza.
Lagapena asteburu edo jaiegunetarako baimentzen denean, %30 igoko da prezioa. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.
Agertokiko makineria (argia eta soinua) edo 35mm-ko proiektagailua erabiltzea beharrezkoa denean, tarifak %50 igoko dira, eta agertokiko teknikari baten laguntza izanen da.
Tarifa bereziak:
a) Ordenantza honen 13. artikuluan ezarri direnez gain, Altsasun finkaturiko gizarte eta kultur entitateek %50eko hobaria izanen dute berek antolatu eta sarrera kobratzen duten kultur jardueretan eta %30ekoa dohainik direnetan asteburu edo jaiegunetan. Era berean, %50eko hobaria izanen dute asteburu edo jaiegunetan antolatutako kultur jardueretarako.
Salbuespenak:
Ordenantza honen 10. artikuluan ezarri direnez gain, Altsasun finkaturiko kirol eta gizarte eta kultur entitateek antolatzen dituzten kultur jarduerek*, baldin eta astelehenetik ostiralera bitarte gauzatzen badira, ezta Olaztiko eta Urdiaingo udalek antolatzen dituztenek ere.
* Zabalkunderako kultur jarduerak, sarrera kobratzen ez dutenak (mintzaldiak, proiekzioak, jardunaldiak, ikastaroak…).
4.–Kirol instalazioak.
4.1. Kirol ekipamendua.
–Instalazioak alokatzeko tarifaren barruan ez dago kirol materiala uztea.
–Instalazioak aldagelak baditu, tarifaren barruan horiek erabiltzeko eskubidea egonen da.
–Megafonia edo markagailu elektronikoa erabili behar bada, 60 euroko fidantza kobratuko da megafoníia aparatuagatik eta 90 euro markagailu elektronikoa erabiltzeagatik.
Hobariak:
–Altsasun finkaturiko kirol (klub) eta kultur entitateei eta Udalarekin lankidetza hitzarmenak dituzten klubei %50eko beherapena eginen zaie beren entrenamendu eta ohiko jardueretan.
–Elkarren segidako egunetan egiten diren alokairuek %30eko hobaria izanen dute, instalazioa 20 ordu baino gehiago erabiltzen bada.
Salbuespenak:
Prezio publikoa ordaintzetik salbuetsirik egonen dira Altsasun helbideraturiko gizarte, kultur eta kirol entitateek eta Udalarekin hitzarmena duten klubek antolatzen dituzten kirol lehiaketa eta ikuskizunak, betiere egokitzen badira instalazioa erabiltzeko ordutegira.
4.2. Instalazioen erabilera kirolez kanpokoa edo berezia.
Erabileraren gaineko ordenantzan adierazten den bezala, atal honetan sartzen dira kultura, gizarte, politika edo kirol arloko jarduera ez ohiko guztiak, Altsasuko Udalak interesekotzat jotzen baditu.
Salbuespenak:
Prezio publikoa ordaintzetik salbuetsirik egonen dira Altsasun helbideraturiko gizarte, kultur eta kirol entitateek antolatzen dituzten jarduerak, betiere egokitzen badira instalazioa erabiltzeko ordutegira.
Otorduak badira, jarduera izan beharko da herriko festen edo bestelako jaien barrenean.
–Erabilera kirolez kanpoko edo berezietarako aipatu fidantza pausatu beharko da.
(Tarifen barnean BEZa dago).
5.–Intxostiapuntako gaztegunea.
INTXOSTIAPUNTA | TARIFA, ORDUKO |
Aretoak | 7,00 euro |
Erabilera anitzeko aretoa (bikoitza) pantaila duena | 15,00 euro |
Ziberra | 18,00 euro |
Sukaldea | 0,50 euro zerbitzua/adingabea eta/edo langabetua 1,00 euro zerbitzua/lana duen pertsona 3,00 euro, jaki bat prestatzea eramateko |
–Instalazioak alokatzeko tarifaren barnean ez da sartzen materiala lagatzea, salbu eta erabilera anitzeko aretoan (bikoitza), haren barnean pantaila finko baten erabilera baitago.
Salbuespenak:
12tik 30era urteko gazteek antolaturiko erabilera guztiak.
20.–20. ORDENANTZA
ARAUA, KAMIOENDAKO APARKALEKUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK FINKATZEKO ETA KONTZEPTU HORREN GAINEKO PREZIOAK EZARTZEKO
Plaza: 264 euro/urtea.
Aipatu prezioei dagokien BEZa gehituko zaie.
21.–21. ORDENANTZA
SARRERA, IZEN EMATE ETA/EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTUR, KIROL EDO GIZARTE ARLOKO PROGRAMA ETA JARDUERETAN
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.
Arau honen xedea da Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloko zerbitzuak edo jarduerak egitea.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak urtean antolatzen dituen gizarte eta kultur ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo antzeko beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arau batzuetan sartuta ez daudenean.
Subjektu pasiboa
3. artikulua. Zerbitzuen edo jardueren onura jasotzen duen pertsona fisiko edo juridikoa da prezio publikoaren subjektu pasiboa.
Prezio publikoaren sorrarazpena eta haren ordainketa
4. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.
5. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.
6. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
7. artikulua. Sarrerak ezin dira itzuli.
Tarifak
8. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.
I. epigrafea.–Kultur jarduerak.
ZINEMA ARETOA | AURRERATUA | TXARTELDEGIA |
Familiarendako zinema | 3,00 | 3,50 |
Gaurkotasuneko zinema-foruma | 4,50 | 5,00 |
Zuzeneko ikuskizunak | ||
Familiarra | 3,00 | 3,50 |
Gazte eta helduena (ikuskizun profesionala) | 6,00-15,00 | 8,00-15,00 |
Ikuskizun amateurra | 3,00-6,00 | 4,00-7,00 |
Tarifa bereziak:
1.–Langabetuek eta/edo ikasleek %20 hobaria izanen dute zinema sarreretan.
2.–Abonamenduak:
2.1. Zinemako abonamendua:
a) Zinemako abonamendua, 8: 30 euro (2 hilabetez, gehienez ere 2 txartel saioko).
b) Zinemako abonamendua, 5: 20 euro (hilabetez, gehienez ere 2 txartel saioko).
c) Zinemako abonamendua, 3 film: 12 euro (hilabetez, ezin beste inori pasatu).
Funtzionamendua:
–Erosteko tokia: Kultur etxeko txarteldegia.
–Erabilera mugatua, 2 txartel saioko.
–Luzatu eta hilabetera iraungiko da. (Mugaeguna iraganik ez da erabili gabeko txartelen dirua itzuliko).
–Iruzurrez erabiltzeak txartela berehala kentzea ekarriko du.
2.2. Antzerkiko abonamenduak: Hiruhilekoko programazioko helduendako 3 ikuskizun erosteagatik, 20 euro+zinemako sarrera.
2.3. Familiako abonamendua: hilabeteko programazioko 4 filme/antzerki erosteagatik, 9 euro+ zinemako sarrera.
22.–22. ORDENANTZA
ALTSASUKO MENDIKO PISTEN ETA BIDEEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
Tarifen eranskina
1. epigrafea.–Ibilgailuen joan-etorria, jostetarako, turismorako edo ehiza aprobetxamenduetarako.
1.1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturiko ibilgailuak, Altsasun erroldaturiko titular batenak direnak: 10,00 euro/urtea.
1.2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturiko ibilgailuak, Altsasun erroldaturik ez dagoen titular batenak direnak: 20,00 euro/urtea.
1.3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak, Altsasun erroldaturiko titular batenak direnak: 20,00 euro/urtea.
1.4. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak, Altsasun erroldaturik ez dagoen titular batenak direnak: 50,00 euro/urtea.
2. epigrafea.–Ibilgailuen joan-etorria, nekazaritzan, abeltzaintzan, oihangintzan edo oro har jarduera ekonomiko batean aritzeko, modu iraunkorrean, traktoreak barne.
2.1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturiko ibilgailuak, Altsasun erroldaturiko titular batenak direnak, haren jarduera ekonomikoa ere Altsasun kokatuta badago (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Erregistroa): 10,00 euro/urtea.
2.2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak: 20,00 euro/urtea.
3. epigrafea.–Ibilgailu astunak.
3.1. Oihangintzako ustiapenetatik heldu den egurra garraiatzeko ibilgailu astunak, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,00 euro/urtea.
3.2. Eraikuntzako material, makineria astun, ondasun eta ekipoak daramatzaten ibilgailuen joan-etorria, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,00 euro/urtea.
3.3. Abeltzaintzako ustiategietara edo bestelako jarduera ekonomiko batera produktuak garraiatzeko ibilgailu astunen joan-etorria, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,00 euro/urtea.
4. epigrafea.–Ibilgailu astunak, ustiapen edo jarduera ekonomikoei lotuak.
4.1. Ustiapenaren edo jardueraren titularraren arabera nekazaritza, abeltzaintza, oihangintza eta eraikuntzako ustiapen eta jardueren horniduran eta oro har haietarako garraioan erabiltzen diren ibilgailuak: 30,00 euro/urtea.
Iragarkiaren kodea: L1400579
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
