1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA TOKI ADMINISTRAZIOA. Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumen eraginaren adierazpenaren eskaera, Chatarras Marton, S.L.k egina.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.
Espedientea: 0001-0038-2014-000005. Titularra: Chatarras Marton S.L. Jarduera: txatarra, plastikoa, kartoia eta abar erosi eta saltzea. Tokia: errepide berria, 76. Udalerria: Arguedas.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 21ean.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1400958