27. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 427/2013

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut:

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, kaleratzeei / kargutik kentzeei buruzko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 427/2013 prozesuaren barrenean, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko. Erabaki da demandatuari zitazioa egitea adiskidetze-ekitaldia egiteko eta, beharrezkoa bada, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2014ko martxoaren 4an eginen da adiskidetze-ekitaldia, 09:55ean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan eta, beharrezkoa bada, 2014ko martxoaren 4an, 10:00etan, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa Justizia jauregiko 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Aipatu bulegoan dago ebazpenaren kopia, interesdunek haren berri izan dezaten.

Eta Desma Marketing, S.L.U.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela 3 eguneko epean.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1401496