4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 214/2013 prozedura
Rosa María Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut:
Titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 214/2013 prozesuan ebazpenak eman dira, eta interesdunek haien kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Intercontinental Europea de Petroleos, S.L. UNIri jakinarazpena eta legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 28an.–Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1401353