4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 203/2013 prozedura
Rosa María Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 203/2013 prozesuan autoa eta dekretua eman dira, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Servicios Agrícolas y Ganaderos S.L.ri (Sagava, S.L.) legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta, autoaren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela, eta, dekretuaren aurka, berrikustekoa, biak ere hiru eguneko epean.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 13an.–Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1400840