4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. Enkanterako deialdia. 327/2013 prozedura
Iosune Ardanaz Domench andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkaria.
Enrique Castellano Vizcay prokuradore jaunak eskaturik, Ibercaja Banco, S.A.U.ren izenean eta hura ordezkatuz, Pablo Antonio Serrano Maciasen eta Nydia Nieto Acostaren aurka bideratzen ari den 327/2013 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondoko ondasuna enkante bidez besterentzea:
–Noain Elortzibarko mugapean (Nafarroan). Etxebizitza, Noain Elortzibarko 22-2 lurzatiko etxebizitzen eraikineko 1. atariko 1. solairuan, B letra duena. Lurzati hori B-3, B-4, C-2 unitateak eta B-2 unitatearen lurzoru publikoa birzatitzeko proiektuaren ondorioa izan zen. Gaur egun Merindad de Tudela kaleko 14a da. Proiektuaren “A” motakoa da eta hirurogeita eta hemeretzi metro koadro eta berrogeita bederatzi dezimetro koadroko azalera erabilgarria du. Atondoa, sukaldea, egongela-jangela, gelartea, hiru logela, bainugela, garbigela eta balkoia ditu. Aparkatzeko 6. lekua eta 7. trastelekua ditu erantsita, biak eraikinaren bigarren sotoan. Agoizko 2. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta, 3.018. liburukia, 174. liburua, 169. orria, 11.762. finka.
–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 264.560,00 euro.
–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko martxoaren 7an, goizeko 10:30ean, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian.
–Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.
–Higiezinaren edukitza egoera: ez da ageri.
Eta jasota geldi dadin, honako hau egin dut.
Agoitzen, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Idazkari judiziala, Iosune Ardanaz Domench.
Iragarkiaren kodea: J1401604