27. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Enkante deialdiaren ediktua. 268/2013 prozedura

Josune Ardanaz Domench, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkaria.

Enrique Castellano Vizcay prokuradore jaunak eskaturik, Ibercaja Banco, S.A.U.ren izenean eta hura ordezkatuz, Innovaciones Bangor, S.L.ren aurka bideratzen ari den 268/2013 hipoteka-betearazpenean, ondoko ondasuna enkante bidez besterentzea erabaki da:

55.B lurzatia, “Alzuza 2” jarduketa unitatea birzatitzeko proiektuaren aldaketaren ondoriozkoa, unitatea Eguesibarko Altzuzako plan partzialaren aldaketa-espedientera egokitu behar izan baitu (3.614,50 m², familia bakarreko etxe multzokatuak egiteko). Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 3330. liburukia, 513. liburua, 70. orria, 37.711. finka Eguesibarko udal mugapean.

Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 3.399.987,45 euro.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko martxoaren 7an, goizeko 10:30ean, organo honen Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian.

Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.

Higiezinaren edukitza egoera: ez da ageri.

Eta jasota geldi dadin, honako hau egin dut.

Agoitzen, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Idazkari judiziala, Josune Ardanaz Domench.

Iragarkiaren kodea: J1401578