27. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2014ko urtarrilaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen, aho batez, 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta haren betearazpen oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendabian, 2014ko urtarrilaren 31n.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L1401587