27. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Ultzama aldean “Larraintzarko Benta” gizarte etxeko aretoak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 7. artikuluan aldaketa egiteko espedientea. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2013ko abenduaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ultzama aldean “Larraintzarko Benta” gizarte-etxeko aretoak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 7. artikuluan aldaketa egiteko espedientea. Hasierako onespenaren erabaki hori argitara eman zen Herriko Etxeko iragarki oholean eta, abenduaren 26an, 2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta 30 egun naturaleko aginduzko epean inork ez dio erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu espedienteari. Horrenbertzez eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren 1. atalaren bukaeran edukiarekin bat, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da; inguruabar hori argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larraintzarren (Ultzama), 2014ko otsailaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Aldaketaren testua

7. artikulua. Ekitaldi mota hauengatik ez da ordaindu beharko:

a) Kultura, kirol edo bertzelako egintzak, sarrera doakoa dutenak, gizarte etxea kudeatzen duten udalek, hau da, Ultzama, Odieta, Lantz, Atetz eta Anueko udalek edo udal horiek osatzen dituzten mankomunitateek eta udal horien barreneko kontzejuek antolatuak. Orobat salbuetsirik egonen dira egintza mota horiek antolatzeko aitzinetik egiten diren bilerak.

b) Gizarte etxea kudeatzen duten udalerrien eremuan edo esparruan eratuta dauden elkarteen eta taldeen jarduerak.

c) Aralar Musika Eskola.

d) Gizarte etxea kudeatzen duten udalerrietako bizilagunendako ikastaro edo jarduerak, halako iraupen bat dutenak, haiengatik kobratzen ez bada, eta Cederna Garalur elkartea.

Iragarkiaren kodea: L1401596