1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
87/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 18ko 1080/2013 Ebazpena ondoriorik gabe uzten duena. Haren bidez, diru-laguntzak emateko deialdia ezarri zen Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzeko, ekonomia sozialeko enpresa berriak sortzeko jarduketengatik, laguntza teknikoa, sustapena eta zabalkunde lanak egiteagatik eta proiektu pilotuak prestatzeagatik.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 18an eman zuen 1080/2013 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzak emateko deialdia ezarri zen Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzeko, ekonomia sozialeko enpresa berriak sortzeko jarduketengatik, laguntza teknikoa, sustapena eta zabalkunde lanak egiteagatik eta proiektu pilotuak prestatzeagatik.
Aldi honetan lortutako esperientzia dela-eta, beharrezkoa da deialdi honen oinarri arautzaileak berrikustea eta beste oinarri batzuk onestea, haien efizientzia hobetzeko eta ekonomia sozialeko enpresen eraketa suspertzeko.
Kontuan hartuta eskaerak aurkezteko epea urtero otsailaren 15ean hasi eta otsailaren 28an bukatzen dela eta gaur egun oinarri arautzaile berriak onetsi ez direla, bidezkoa da 1080/2013 Ebazpena ondoriorik gabe uztea, haren ordez oinarri arautzaile berriak onetsiko dituen ebazpen bat emanen baita.
Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuaren txostena ikusirik, zeinek ekainaren 18ko 1080/2013 Ebazpena ondoriorik gabe uztea proposatzen duen.
Adierazitakoarekin bat, irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 18ko 1080/2013 Ebazpena ondoriorik gabe uztea. Haren bidez, diru-laguntzak emateko deialdia ezarri zen Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzeko, ekonomia sozialeko enpresa berriak sortzeko jarduketengatik, laguntza teknikoa, sustapena eta zabalkunde lanak egiteagatik eta proiektu pilotuak prestatzeagatik.
2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
3. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzura eta Kontu-hartzailetza Delegatura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 31n.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Isabel García Malo.
Iragarkiaren kodea: F1401517