2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
2014ko lan egutegia. Onespena
Alkatetzak 2014ko urtarrilaren 3an eman ebazpenaren bidez, onetsirik gelditu zen Sartagudako Udaleko Administrazioaren zerbitzuko langileen lan egutegia, 2014ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri duena; haren ondorioz, ondotik ematen direnak jaiegunak izanen dira, eta haietan hetsirik egonen dira udal bulegoak:
Urtarrilaren 1a: Urteberri.
Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
Urtarrilaren 17a: San Anton.
Martxoaren 19a: San Jose.
Apirilaren 17a: Ortzegun Saindua.
Apirilaren 18a: Ortzirale Saindua.
Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Maiatzaren 2a: Langileen eguneko zubia.
Abuztuaren 6a, 7a eta 6a: herriko bestak, Arrosarioko Andre Mariarenak.
Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
Azaroaren 1a: Omiasaindu.
Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri.
Abenduaren 26a: Eguberri eguneko zubia.
Baliogabeak izanen dira, 2014an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.
Egun horietan, eta orobat urteko larunbat guztietan, hetsirik egonen dira udal bulegoak.
Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 12:00etatik 14:00ak arte izanen da.
Lanorduen urteko kopurua 1.592 egiazko lanordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:
a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
b) Abuztuaren 7an, Arrosarioko Andre Mariaren besten bezpera, eta abenduaren 31n, Urtezahar, lanaldia 12:00etan bukatuko da.
Sartagudan, 2014ko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, Carlos Ena Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1401590