2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARI
2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Erronkariko Udalak, 2013ko abenduaren 17an egin bilkuran, aurrekontua hasiera batean onestearekin batean 2014. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. eta 271. artikuluei dagokienez, ezarritakoarekin bat.
Erronkarin, 2014ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Alfredo Cabodevilla Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L1401678