2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARI
Ordenantza fiskalen 2014ko aldaketa. Hasierako onespena
Erronkariko Udalak, 2013ko abenduaren 17an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea ondoko ordenantza fiskal hauen tarifei buruzko artikuluen aldaketa:
17. ordenantza fiskala, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.
Halaber, erabaki zen aipatu ekitaldirako mantentzea gainerako ordenantza indardunen eta udal zergen tarifak eta karga tasak.
Aipatu ordenantza fiskaletako aldaketei buruzko espedienteak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
Erronkarin, 2014ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Alfredo Cabodevilla Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L1401677