Iragarkia
27. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 10a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
3E/2014 FORU AGINDUA, urtarrilaren 31koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, arte talde eta entitateentzako diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi eta dagokion gastua baimentzen duena.
Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du, non proposatzen baita “Arte talde eta entitateentzako” diru-laguntzen deialdia eta bere oinarri arautzaileak onestea, 1.260.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, baita gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta kontuan harturik, halaber, kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.
AGINDU DUT:
1. “Arte talde eta entitateentzako” laguntzen deialdia onestea.
2. “Arte talde eta entitateentzako” laguntzen oinarri arautzaileak onestea.
3. Laguntzak emateko, 1.260.000 euroko gastua baimentzea 2014ko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren “Arte eta kultur entitateekiko hitzarmenak” izeneko A20002-A2520-4816-334102 kontu-sailaren edo beste kontu-sail baliokide baten kargura.
4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 31n.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.
ARTE TALDE ETA ENTITATEEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO 2014KO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.
1.1. Nafarroako Foru Komunitatean 2014an eginen diren arte eszenikoetako eta musikaren arloko proiektuetarako laguntzak arautzea du xede deialdiak, ikusleentzat interesa duen kalitatezko arte eskaintza anitzari laguntzeko, Nafarroako Foru Komunitateko arte entitate eta taldeekin elkarlanean arituz.
Aurkeztutako proiektuak honakoak izan daitezke: arte eszenikoetako eta musikaren arloko ekoizpen proiektuak; arte eszenikoetako eta musikaren arloko programazioak eta/edo arte talde eta entitateen sustapenari laguntzekoak.
1.2. Bi kategoria ezarri dira parte hartzeko:
a) 45.000 euro arteko aurrekontua duten proiektuak.
b) 45.000 eurotik gorako aurrekontua duten proiektuak.
Entitate edo talde bakoitzak bi kategorietako batean bakarrik hartzen ahalko du parte.
2.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.
2.1. Laguntzen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Irabazi-asmorik gabeko arte entitatea izatea.
b) 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako entitatea izatea.
c) Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.
2.2. Ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako inguruabarren bat duten entitateei.
2.3. Toki entitateak deialdi honetatik kanpo daude, berariaz, baita nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak ere.
2.4. Ez dira deialdi honen xede izanen zenbait herritan gertaera historiko eta/edo kulturalak gogora ekartzen dituzten proiektuak, gehienetan bertako bizilagunen parte-hartzearekin eta egun batean edo gehiagotan egiten diren herri antzezpenak, alegia.
3.–Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.
3.1. Diru-laguntza hauek Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2014ko aurrekontuko “Arte eta kultur entitateekiko hitzarmenak” izeneko A20002 A2520 4816 334102 kontu-sailari edo horren baliokideari egotziko zaizkio, 1.260.000 euroko zenbatekoarekin, betiere behar adinako kreditu egokia baldin badago.
Kreditu hori honela banatuko da:
a) 126.000 euroko zenbatekoa, gehienez eta guztira 45.000 euroko aurrekontua duten proiektuetarako.
b) 1.134.000 euroko zenbatekoa, 45.000 eurotik gorako aurrekontua duten proiektuetarako.
Diru-laguntzaren xedeko kategoria bakoitzeko proiektu guztiei laguntza eman ondoren kreditu soberakinik bada bi kategorietako batean, bestean erabiltzen ahalko da.
3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz aurrekontu onartuaren %65 baino handiagoa izanen, proiektuaren puntuazio maila 75 puntutik gorakoa denean, ezta %60 baino handiagoa ere lortutako puntuazioa 50 eta 75 puntu artekoa denean. Hau izanen da onartutako aurrekontua: entitateak aurkeztutako aurrekontua ken diru-laguntza jaso ezin duten gastuak, deialdi honen 6. oinarriarekin bat.
Bestalde, entitate eskatzaile bakoitzaren laguntzaren zenbatekoa ez da izanen deialdi honi esleitutako aurrekontu osoaren %20 baino gehiago.
3.3. Aurrekontu erabilgarria ekitaldian zehar handitzen bada, edo hasiera batean emandako kopuruak askatzen badira, gehigarri gisa, diru-laguntzarik eskuratu ez duten proiektuei ematen ahalko zaie, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.
3.4. Onuradunetakoren batek uko egiten badio laguntzari, puntuazioaren ordenan hurrengoa den eskatzaileari emanen zaio, horrek deialdian eskatutako gutxienekoa gainditzen badu, betiere.
4.–Laguntza izan dezaketen proiektuak.
4.1. Entitate bakoitzak hiru proiektu aurkezten ahalko ditu gehienez. Proiektu bakoitza argi identifikatu beharko da, bakoitzak bere azalpen txostena izanen du eta argi bereiziko da aurkeztutako gainerako proiektuetatik.
Aurkezten den proiektu bakoitza argi xehakatuko da osatzen duten jarduera nagusietan. Argi adieraziko dira zer jarduera dagozkion ekoizpenari, programazioari, sustapenari, ikuslegoaren prestakuntzari eta sostenguko beste jarduera batzuei. Proiektu bakoitzean ekoizpen jarduera bakarra sar daiteke. Produkzioaren jardueran obra sortzea eta estreinaldia sartuko dira.
Programazioaren kontzeptuan entitateak hirugarrenak kontratatuz egiten dituen jarduerak jasotzen dira. Beren ekoizpen bat programatzen duten entitateen kasuan, ulertuko da programazio bat dela baldin eta entitateak berak sustatzen badu/baditu emankizuna/emankizunak edo programazioa osatzen duen emankizun zikloa.
Proiektuen lehentasun hurrenkera adierazi beharko da, diru-laguntza banatzean entitate bakoitzaren lehendabiziko proiektua aintzat hartuko baita, eta hurrengoak, berriz, haietarako dirua dagoenean soilik.
5.–Eskabideen aurkezpena eta eskatzen den dokumentazioa.
5.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta bertan aipatzen den dokumentazioa erantsita, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39; 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.
5.2. Dokumentazioa paperean eta bertsio digitalean aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazteko.
5.3. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Entitatearen estatutuak.
b) 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako entitate bat dela frogatzen duen agiria.
c) Helbide sozial eta fiskala Nafarroan duela frogatzen duen agiria.
d) Proiektuaren azalpen txostena, II. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa. Proiektu bakoitzeko azalpen txosten bat aurkeztu beharko da. Proiektuaren datu ekonomikoak II-a eranskinean bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.
5.4. 2013ko deialdian diru-laguntza eskuratu duten arte talde eta entitateek ez dituzte aurreko puntuko a, b eta c ataletan aipatu agiriak aurkeztu beharko, non ez den agiri horietan aldaketaren bat izan.
5.5. Eskabide ereduak, azalpen txostena eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatu beharko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.
5.6. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5.7. Diru-laguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, hamar egun balioduneko epean okerra zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari, hark emandako posta elektronikoaren bidez, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.
6.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.
6.1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:
a) Zuzeneko kostuak:
–Proiektuan aurreikusitako ekintzak gauzatzeko beharrezkoak diren langileen eta artisten lansarien eta gizarte segurantzaren kostuak, barnean direla entitate onuradunaren zerbitzuan ari direnena eta horretarako kontratatzen direnenak. Lehenbiziko kasuan, proiektuan benetan emandako denboraren proportziozko zatiak egotziko zaizkio programari.
–Langile horien dieten eta joan-etorrien gastuak.
–Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola, espazioen, ekipoen eta bitarteko materialen alokairua, talde artistikoaren eta antzezlari taldearen ordainsariak, eszenografia, jantziak eta material kontsumigarri oro, baita proiektuko ekintzak gauzatzeko behar diren beste batzuk ere.
–Proiektuan sartutako jardueren zabalkunderako eta merkaturatzeko gastuak.
Diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera.
b) Zeharkako kostuak:
Zeharkako kostuen barrenean daude bai gastu orokorrak, onuradunak betetzen dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko.
Proiektu bakoitzean diruz laguntzen ahal diren zeharkako kostuek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira proiektuaren kostu osoaren %10etik gorakoak izanen.
6.2. Hauek ez dute diru-laguntzarik jasoko:
a) Ondasun higigarrien eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbu eta diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarrien erosketarako 6.1 puntuan ezarritakoa.
b) Proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.
c) Balio erantsiaren gaineko zerga, baita antzeko beste zerga batzuk ere, entitateak berreskura ditzaketenak.
d) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 4 baino gehiago badira.
6.3. Koprodukzioen kasuan, diru-laguntzaren onuradunak egindakoa bakarrik izanen da diru-laguntza jaso dezakeen gastua.
7.–Tramitazio eta ebaluazio organoak.
7.1. Eskaerak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.
7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak izendatutako lau batzordek osatuko duten Balorazio Batzordeak baloratuko ditu eskaerak.
Batzorde administratiboak kide hauek izanen ditu:
a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria edo, bera izan ezean, Liburutegien/Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria.
b) Batzordekideak: Artearen Hedapenaren Ataleko burua; Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko goi mailako teknikari bat.
c) Idazkaria: Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko burua, eta bera izan ezean, Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko goi mailako teknikari bat.
Batzorde artistikoko burua Artearen Hedapenaren Atalburua izanen da, eta kideak, berriz, musikaren, antzerkiaren eta dantzaren arloetan entzute handia duten hiru pertsona.
Batzorde ekonomikoko burua Sustapenaren, Azterlanen eta Garapen Estrategikoaren Atalburua izanen da, eta kideak, berriz, departamentuko ekonomia eta aurrekontu arloko teknikari bat eta kudeaketa ekonomikoaren arloko aditu bat.
Batzorde sozialeko burua Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen atalburua izanen da, eta kideak, berriz, esparru soziokulturaleko bi aditu.
7.3. Balorazio eta esleipen prozesua.
1. fasea. Batzorde administratiboak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, 5.7 puntuan zuzenketa egiteko adierazten dena eginen da.
2. fasea. Onartutako proiektuak jaso eta ezarritako lau multzoak baloratuko dituzte beste hiru batzordeetako kideek, zeinek bere aldetik eta banaka-banaka, hau da, batzorde artistikoko kide bakoitzak “entitate eskatzailearen ibilbideari, egiturari eta gaitasunari” eta “proiektuaren kalitate artistikoari eta interesari” dagokiena baloratuko du; batzorde ekonomikoko kide bakoitzak “proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa”, eta batzorde sozialeko kide bakoitzak “proiektuaren hartzaileei loturiko kudeaketa estrategiei” buruzkoa baloratuko du.
3. fasea. Pertsona bakoitzak bere balorazio proposamena igorri ondotik, ebaluazio batzorde bakoitza bilduko da puntuazioak batera aztertzeko, eta kasuan kasuko multzorako puntuazio proposamena eginen dute.
4. fasea. Ondoren, batzorde administratiboa bilduko da, eta azken puntuazioa ezarriko du hiru proposamenen batura eginda.
Behin onartutako aurrekontuak ezarririk eta proiektu guztien bideragarritasuna segurtaturik, administrazio batzordeak diru-laguntzak banatuko ditu balorazio handiena izan duten proiektuen artean.
Hasteko, proiektu bat baloratuko da entitate bakoitzeko -entitateak lehentasuna eman dion hura- eta aurkeztu diren gainerakoen artean kreditu erabilgarri guztia agortzen ez bada bakarrik baloratuko dira entitate bakoitzaren hurrengo proiektuak, bigarren itzulian.
Gerakinarekin, baldin eta ez badago diru nahikoa proiektu jakin baten zenbateko osorako, ukitutako eskatzaileari eskatzen ahalko zaio hasieran aurkeztutako proiektua alda dezala. Aldaketa eginda proiektu hori bideragarria ez bada, puntuazio ordenan ondoren dagoen proiektuaren txanda izanen da.
Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.
Azkenik, irizpen loteslea emanen du.
7.4. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak, batzorde administratiboak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.
8.–Proiektuen balorazioa.
8.1. Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:
8.1.1. Entitate eskatzailearen ibilbidea, egitura eta gaitasuna. (15 puntu arte).
a) Entitatearen ibilbidea: jarduera antolatzen emandako urte osoak. (3 puntu arte).
–15 urtetik gora: 3 puntu.
–11 eta 15 urte bitarte: 2 puntu.
–5 eta 10 urte bitarte: puntu bat.
b) Entitatearen egitura: Administrazioan eta kudeaketan laguntzeko kontratatutako pertsonak. (2 puntu arte).
–2 pertsona baino gehiago dituen entitatea: 2 puntu.
–Pertsona bat edo bi dituen entitatea: puntu bat.
c) Entitatearen jarduera: ekoizpen, antzezpen-ziklo edo antzezpen garrantzitsuen eta frogatuen kopurua azkeneko hiru urte naturalean. Puntu bat azken hiru urte naturalean ekoiztutako ikuskizun bakoitzeko, gutxienez ere 35 minutuko iraupena dutela. (5 puntu arte).
d) Entzute aitortua duten sariak, edo nazio edo nazioarteko mailako programetan edo beren sektorean erreferente diren programetan parte hartzeko hautatuak izatea. (puntu bat arte).
e) Azkeneko 3 urtean artisten araubidean izandako Gizarte Segurantzako kotizazioen batez bestekoa. (puntu bat arte).
–30.000 eurotik gora: puntu bat.
–30.000 euro arte: 0,5 puntu
f) Entitatearen tipologia eta bazkide kopurua. (3 puntu arte).
–Elkarteen federazioak: 3 puntu.
–Fundazioak: 3 puntu.
– 200 bazkidetik gorako elkarteak: 3 puntu.
–101etik 200 bazkidera bitarteko elkarteak: 2 puntu.
–100 bazkide arteko elkarteak: puntu bat.
8.1.2. Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa. (40 puntu arte).
8.1.2.1. Taldearen osaera eta gaitasuna (15 puntu arte).
a) Proiektuko arte zuzendaria, programatzailea edo koordinatzaile teknikoa (5 puntu arte).
–Produkzioaren kasuan, proiektuaren zuzendari artistikoa edo koordinatzaile teknikoa baloratuko da.
–Programazioaren kasuan, proiektua kudeatzen duen taldearen curriculuma eta antzerkiko programazioaren, banaketaren eta ekoizpenaren esparruko esperientzia baloratuko dira.
- 0,5 puntu, arte zuzendaritzari/programazioari edo koordinazioari emandako sari bakoitzeko.
- Arte eszenikoetako eta musikaren arloko muntaketa bakoitza: 0,5 puntu.
- Arte Dramatikoko titulazio ofiziala edo beste arte eszenikoetako eta musikaren arloko beste titulazio batzuk: puntu bat.
- Arte eszenikoekin eta musikaren arloarekin lotutako beste titulazio ofizial batzuengatik, 0,5 puntu.
Ikuskizunaren zuzendaritza partekatua denean, kontuan hartuko da puntuazio orokor handiena duen zuzendariaren puntuazioa.
b) Proiektuan parte hartzen duten eta ogibide artistikoen sailkapen nazionalean sarturik dauden profesionalen/artisten/teknikarien taldea. (10 puntu arte).
- Arte Dramatikoko titulazio ofiziala edo beste arte eszenikoetako eta musikaren arloko beste titulazio batzuk: puntu bat.
- Arte eszenikoekin eta musikaren arloarekin lotutako beste titulazio ofizial batzuengatik, 0,5 puntu.
- Banaka aurkeztutako sari bakoitzeko 0,5 puntu; gehienez ere 5 puntu.
- Arte eszenikoetako eta musikaren arloko muntaketa profesional bakoitza: 0,5 puntu.
Aktoreen, teknikarien, eszenako dantzarien eta musikarien, eta abarren puntuazio partzialak batuz kalkulatuko da puntuazio orokorra.
Curriculum bakoitza behin bakarrik puntuatuko da dagozkion ataletako batean.
8.1.2.2. Proiektua. (25 puntu arte).
a) Proiektuaren kalitate orokorra: Balorazio Batzordeak gehienez 20 puntu emanen ditu ondoko alderdiak kontuan hartuz: proiektuaren laburpena (10 lerro gehienez), zuzendaritzaren memoria, proiektuak duen interes artistikoa eta kulturala (helburuak, kalitatea, berrikuntza...), proiektuak arte eszenikoen testuinguruan duen garrantzia eta egokitasuna, proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia, jarduera osagarriak (sustapen ekintzak, publizitatea...), proiekzioa, esleitutako aurrekontuko kontu-sailen koherentzia, etab.
b) Nafarroako ondarearen zabalkundea eta gaur egungo sortzaile nafarren sustapena. (5 puntu arte).
8.1.3. Proiektuaren hartzaileei loturiko kudeaketa estrategiak. (20 puntu arte).
a) Marketin, komunikazio, merkaturatze eta salmenta ekintzak. (10 puntu arte).
b) Proiektuari erantsitako ekintza pedagogikoak. (5 puntu arte).
c) Zailtasun fisikoak edo psikosozialak dituen jendea hurbiltzen laguntzeko ekintzak. (5 puntu arte).
8.1.4. Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa. (25 puntu.).
8.1.4.1. Proiektu osoa kontuan harturik, eskatutako diru-laguntzaren gutxieneko portzentajea. (5 puntu arte).
–%55 arte: 5 puntu.
–%55etik %60 arte: 3 puntu.
–%60tik %65 arte: 2 puntu.
8.1.4.2. Proiektu osoaren gainean bermatu edo berretsitako finantzaketaren portzentajea (baliabide berekiak, maileguak, sinatutako kontratuak, berretsitako diru-laguntzak, diruz lagunduko duten entitateen ziurtagiriak K.Z.N.rekin hitzarmena sinatzeari baldintzaturik, eta abar). (10 puntu arte).
–%41etik %50 arte: 10 puntu.
–%31tik %41 arte: 8 puntu.
–%21etik %31 arte: 6 puntu.
–%11tik %21 arte: 4 puntu.
%11 baino gutxiago: 2 puntu.
8.1.4.3. Diru-sarreren eta gastuen egituraren koherentzia. (10 puntu arte).
8.2. Proiektuen balorazioa egin ahal izateko, entitate eskatzaileak eskabidea aurkeztu beharko du, deialdi honen II. eranskinean ageri den azalpen txosteneko ereduaren araberakoa; eranskin horretan jaso dira zehatz-mehatz irizpide bakoitzaren arabera baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa II-a eranskinean jasotako informazio ekonomikoari buruzko inprimakian beteko da.
8.3. Aurreko irizpide horiek aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari, eta ez dira aintzat hartuko gutxienez ere 50 puntura iristen ez diren proiektuak. “Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa” ataleko puntuazioaren erdia lortzen ez duten proiektuak ez dira kontuan hartuko.
8.4. Zehaztasunik gabe betetzen diren datuak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.
9.–Diru-laguntza emateko ebazpena.
9.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita gehienez ere sei hilabeteko epean. Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.
9.2. Diru-laguntza hau emateko prozedurako ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko dira (http://www.navarra.es/home_es/servicios/buscador-avanzado). Horretaz gainera, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eskabidean jartzen duen helbide elektronikoaren bidez. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko iragarki oholean ere jarriko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea, 39: Iruña).
9.3. Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.
9.4. Deialdi honi buruzko edozein jakinarazpen Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko da (Navarrería kalea, 39: 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.
10.–Onuradunen betebeharrak.
10.1. Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko da, erregistro telematikoaren bidez, diru-laguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena eta, zein den kasua, eskatzen zaien dokumentazioa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu.
Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.
Izan litezkeen zehapen ondorioak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.
10.2. Deialdi honen barnean diruz laguntzen den proiekturako soilik erabiltzea laguntza eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak betetzea.
10.3. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin den.
10.4. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo komunikazio zuzeneko ekintzetan. Ekintzen berri emateko ekitaldian pertsonen parte-hartzea baldin badago, gutxienez entitateko kide bat eta Nafarroako Gobernuko kide bat izanen dira bertan.
10.5. Egindako proiektua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak ezarritako datak eta baldintzak betez azaltzea.
10.6. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, hura gertatu eta berehala, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Proiektuan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da; zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, Ebaluazio Batzordearen ustean.
10.7. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso duela. Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta jasotako finantzaketa deskribatzen duen testu bat ezarri. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalean aurkeztu beharko dituzte zabalkunderako aurreikusitako zirriborroak, logotipoa modu egokian txertatzeko baimena jasotzeko. Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuan (Argitalpen Atala) kontsulta daitezke, helbide elektroniko honetan: publicaciones@navarra.es.
10.8. Noiznahi ere onartzea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.
10.9. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalari. Jakin bezain laster emanen da haien berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.
10.10. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, deialdietako oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistroak edukitzea.
10.11. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.
10.12. Entitateak ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko du proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, hasieran aurkeztutako azalpen txostenean jasotakoarekin alderatuta.
11.–Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.
11.1. Oro har, behin entitate onuradunak justifikazioa egin ondoren ordainduko dira laguntzak. Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo partzialki, %25, %50, %75 eta %100 egindakoan, hurrenez hurren. Entitateak ondoko dokumentazioa aurkeztuko du justifikazio partzialetan edo bukaerako justifikazioan:
–Diru-laguntza jasotzen duen proiektuari lotutako gastu eta diru-sarrera kontabilizatuen zerrenda, proiektuaren hasieratik kontabilizaturik, lehenbiziko ordainketaren kasuan, edo aurreko ordainketatik, gainerako ordainketetarako, eta horrekin batera egindako jardueren azalpen memoria labur bat.
Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.
11.2. Salbuespenez, aurrerakin gisa ordaintzen ahalko dira laguntzak, jarduera egin baino lehen. Horretarako, entitateak Kultur Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko dio, eta bidezko dokumentazioa aurkeztuta frogatu ez duela funts likidorik diruz laguntzen den jarduera gauzatzearen ondoriozko gastuen ordainketari aurre egiteko.
Lau alditan ordainduko da: %25eko aurrerakina laguntzak ematean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena eman ondoren eta lankidetza akordioa behin izenpetuta.
Diru-laguntzaren gainerakoa %25eko ordainketa izanen da, entitateak honako hauek aurkeztu ondoren:
–Aurreko aurrerakinean jasotako dirua diru-laguntzaren xederako erabili izana frogatzen duen ziurtagiria.
–Diruz laguntzen den proiektuari loturik kontabilizatutako gastu eta diru-sarreren zerrenda, proiektuaren hasieratik, bigarren aurrerakinaren kasuan, edo aurreko aurrerakinetik, hirugarren eta laugarren aurrerakinen kasuan.
–Egindako jarduketak azaltzen dituen memoria laburra.
11.3. Nolanahi ere, proiektua bukatzen den egunetik, hau da, beranduenez 2014ko abenduaren 31tik, bi hilabeteko epean, entitateek ziurtagiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Proiektuaren azken txostena eta proiektuan egindako jardueren ebaluazio txostena.
b) Inprimatutako elementuak eta publizitatekoak.
c) Onartutako proiektua gauzatzeko izan den gastuaren frogagiriak (jatorrizkoak edo, halakorik ez bada, fotokopia). Faktura horiek Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz egin beharko dira, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako luzatuak izan. Ez da onartuko ez ordainagiririk, ez aurrekonturik eta ez albaranik.
Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
d) Proiektuarekin lotutako diru-sarreren eta ordainketen bankuko frogagiriak.
e) 2014ko ekitaldiko urteko kontuak.
11.4. Ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.
11.5. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Ordainketen justifikazioen zenbatekoa emandako diru-laguntza adinakoa izanen da gutxienez.
11.6. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie onartutako gastuen frogagiriei, jarduera egin eta gero.
12.–Beste diru-laguntza batzuen pilaketa eta bateragarritasuna.
12.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Diru-laguntza horien zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.
12.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntzarik edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen badu.
12.3. Nafarroako 2013ko aurrekontu orokorretan kontu-sail izenduna duten arte talde eta entitateek ezin izanen dituzte laguntza hauek eskatu jarduera eszenikoak eta musikazkoak garatzeko.
13.–Itzulketa.
Onuradunak proiektua gauzatu duela behar bezala justifikatu ezik, pagaturiko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, baita diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.
14.–Hornitzaileak kontratatzea.
Diru-laguntza jaso dezakeen gastua, obraren bat egiten den kasuetan, 30.000 eurotik gorakoa bada edo, aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak emateko edo ekipamendu ondasunen horniketa egiteko kasuetan, 12.000 eurotik gorakoa, onuradunak frogatu beharko du laguntza ematen duen organoaren aurrean hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela.
Baldintza hori betetzen dela ulertuko da gutxienez hiru eskaintza eskatu, eta jasotako proposamenetatik onena hautatzen denean, salbu eta, diruz lagun daitezkeen gastuen ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hura hornitu edo ematen duten entitate kopuru nahikoa, edo gastua diru-laguntza eskatu aurretik egina bada.
15.–Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da. 14.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.
16.–Diru-laguntzen araubide orokorra.
Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.
17.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.
Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Izena: ............................................ NANa/IFZ
Helbidea: ..............................; Kalea
P.K. ............................ Telefonoa
Posta elektronikoko helbidea
Bere izenean edo ................... ordezkatuz (behar ez dena ezabatu)
Entitatea: ............................................... IFZ
Helbidea (herria): ..................... Kalea
P.K. ............................ Telefonoa
Posta elektronikoko helbidea
Arte talde eta entitateentzako 2014ko laguntzen deialdirako eskaera aurkezten du, honako foru agindu honen bidez onetsitako oinarrien arabera: ..../2014 Foru Agindua, ........................aren ......(e)koa (2014ko ..... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ........................aren ......(e)koa).
Nori zuzendua: Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atala.
AURKEZTUTAKO PROIEKTUAREN ZENBATEKOA, GUZTIRA | euro |
ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZA | euro |
FINANTZIAZIO BERMATUAREN % | % |
Eta, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:
1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:
a) Entitatearen estatutuak.
b) 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako entitate bat dela frogatzen duen agiria.
c) Helbide sozial eta fiskala Nafarroan duela frogatzeko agiria.
d) Proiektua azaltzen duen memoria, II. eranskineko ereduaren araberakoa. Proiektu bakoitzeko azalpen txosten bat aurkeztu beharko da. Proiektuaren datu ekonomikoak II.a eranskinean bete beharko dira.
2. Aitortzen du ez duela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik urratu.
3. Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, aitorpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.
4. Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den proiektuari dagokionez aitortzen du:
Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.
Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:
ZEIN ENTITATERI ESKATU ZION LAGUNTZA | ESKATUTAKO KOPURUA | DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA |
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.
Eskaerarekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuetan sartu, haiek zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan erabiliko dira, betiere aipatutako legeriari jarraikiz.
.................(e)n, 2014ko .............aren ..............(e)an.
(Sinadura)
Izen-deiturak
NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURAKO, TURISMOKO ETA ERAKUNDE HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA.
II. eranskina
Proiektua azaltzen duen txostena
.................... eskaera (Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbakia).
Erakundearen izen osoa | Izen laburtua |
Kalea eta zenbakia | Posta kodea |
Herria | Herrialdea |
Telefonoa | Faxa |
Helbide elektronikoa | Interneteko webgunea |
Legezko ordezkariaren, harremanetarako pertsonaren eta proiektuko zuzendariaren izena eta 1:
IZENA | |
Legezko ordezkaria | |
Harremanetarako pertsona | |
Proiektuko zuzendaria |
(1) Legezko ordezkaria entitatea ordezkatzeko ahalmen juridikoa duena da; harremanetarako pertsona, berriz, hautapen prozesuan zehar solaskide izan daitekeena da; proiektuko zuzendaria da, azkenik, proiektuaren koordinazio teknikoaz arduratuko dena.
1. Entitate eskatzailearen ibilbidea, egitura eta gaitasuna. (15 puntu arte).
a) Entitatearen ibilbidea: jarduera antolatzen emandako urte osoak. (3 puntu arte).
Eratu zen urtea: |
–Eraketa aktaren kopia edo estatutuen kopia erantsi, zer urtetan eratu zen adierazita.
b) Entitatearen egitura: osaera eta kudeaketa eta administrazio lanetan kontratatutako pertsonen kopurua (2 puntu arte).
–Erantsi lan kontratuen fotokopia
c) Entitatearen jarduera: ekoizpen, antzezpen-ziklo edo antzezpen garrantzitsuen eta frogatuen kopurua azkeneko hiru urte naturalean. Puntu bat azken hiru urte naturalean ekoiztutako ikuskizun bakoitzeko, gutxienez ere 35 minutuko iraupena dutela. 2011-20013 urteetan estreinatutako ekoizpenak/antzezpenak (5 puntu arte).
URTEA | EKOIZPENA | IKUSKIZUNAREN IRAUPENA |
–Produkzio/antzezpen bakoitza justifikatuko da, zabalkundearen ale bat aurkeztuz (publizitatea, liburuxka, etab.), edo txarteldegiko txostena, etab.
d) Entzute aitortua duten sariak, edo nazio edo nazioarteko mailako programetan edo beren sektorean erreferente diren programetan parte hartzeko hautatuak izatea. (Testu egiletzari, zuzendaritzari eta interpretazioari buruzkoak baztertzen dira). (puntu bat arte).
URTEA (AA) | SARIA EMATEN DUEN ENTITATEA | SARIA JASOTAKO IKUSKIZUNA |
–Frogagiriak erantsiko dira.
e) Azkeneko 3 urtean artisten araubidean izandako Gizarte Segurantzako kotizazioen batez bestekoa. (puntu bat arte).
URTEA | GIZARTE SEGURANTZARI EGINDAKO LIKIDAZIOA |
2011 | |
2012 | |
2013 | |
Batez bestekoa |
–Erantsi likidazioak eta ordainagiriak.
f) Entitatearen tipologia eta bazkide kopurua. (3 puntu arte).
Entitate mota: | |
Patroi, kide... kopurua 2013ko abenduaren 31n. |
–Erantsi estatutuen kopia eta kide kopurua frogatzen duen ziurtagiria.
2. Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa. (40 puntu arte).
2 1. Taldearen osaera eta gaitasuna (15 puntu arte).
a) Proiektuko arte zuzendaria, programatzailea edo koordinatzaile teknikoa (5 puntu arte).
Izen-deiturak:
Adierazi zuzendaritza artistikoa, programazioa edo koordinazioa den.
–Zuzendaritzan/programazioan/koordinazioan lortutako sariak:
SARIA | ENTITATEA | URTEA |
–Gauzatutako muntaketa profesionalak:
TITULUA | URTEA | KONPAINIA |
–Arte Dramatikoko titulazio ofizialak edo beste arte eszenikoetako edo musikaren arloko beste titulazio batzuk:
TITULAZIOA | URTEA | IKASTETXEA |
b) Proiektuan parte hartzen duten eta ogibide artistikoen sailkapen nazionalean sarturik dauden profesionalen/artisten/teknikarien taldea. (10 puntu arte).
Artista eta teknikarien zerrenda: bete fitxa bat pertsona bakoitzeko.
–Arte Dramatikoko titulazio ofizialak edo beste arte eszenikoetako edo musikaren arloko beste titulazio batzuk:
TITULAZIOA | URTEA | IKASTETXEA |
–Banaka lortutako sariak:
SARIA | URTEA | ENTITATEA |
–Gauzatutako muntaketa profesionalak:
TITULUA | URTEA | KONPAINIA |
2 2. Proiektua. (25 puntu arte).
a) Proiektuaren kalitate orokorra. (20 puntu arte).
–Proiektuaren laburpena. (10 lerro, gehienez).
–Zuzendaritza memoria.
–Proiektuaren interes artistikoa eta kulturala (helburua, kalitatea, berrikuntza...).
–Proiektuaren garrantzia eta egokitasuna, arte eszenikoen testuinguruan.
–Proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia.
–Jarduera osagarriak (sustapen ekintzak, publizitatea...).
–Proiekzioa.
–Esleitutako aurrekontuko kontu-sailen koherentzia, etab.
–Proiektuaren iraupena.
–Fitxa teknikoa.
b) Nafarroako ondarearen* zabalkundea eta gaur eguneko sortzaile nafarren sustapena. (5 puntu arte).
(*) Ondasun higiezin eta higigarriak (balio artistikoa, historikoa, arkitektonikoa, arkeologikoa, etnologikoa, dokumentala, bibliografikoa, industriala, zientifikoa, teknikoa dutenak), ondasun ez-materialak...
3. Proiektuaren hartzaileei loturiko kudeaketa estrategiak. (20 puntu arte).
a) Marketin, komunikazio, merkaturatze eta salmenta ekintzak (10 puntu arte).
Zehaztu proiektuaren hartzaileak (ikusleen sailkapena).
Zabalkunde eta merkaturatze plana (ekintzak, aurrekontua, baliabideak, teknologia berriak eta sare sozialak...).
Prezioen politika.
Ikusleak leial bihurtzea.
b) Proiektuari erantsitako ekintza pedagogikoak. (5 puntu arte).
Ikusleak prestatzeko aurreikusi diren jarduerak.
Ikusleak prestatzeko egin diren jarduerak (dokumentazioa edo kontsultarako web esteka ere sartu).
c) Zailtasun fisikoak edo psikosozialak dituen jendea hurbiltzen laguntzeko ekintzak. (5 puntu arte).
Proiektuaren zabalkundea egiteko eta kultura eskuratzeko zailtasuna duten ikusleengana iristeko burutuko diren ekintza berariazkoak (baliabideak egokitzea, irisgarritasuna, programazioa...).
Kultura eskuratzeko zailtasuna duten pertsonekin aritzen diren entitateak, edo horrelako ikusleekin aritzen diren eta proiektuari edo horren zabalkundeari laguntzen dioten entitate eta elkarteekin elkarlanak edo hitzarmenak dituztenak. (Sinatutako hitzarmenen dokumentuak agertu).
Eginda dauden ekintzak sartu.
4. Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa. (25 puntu arte).
4 1. Proiektu osoa kontuan harturik, eskatutako diru-laguntzaren gutxieneko portzentajea. (5 puntu arte).
–%55 arte: 5 puntu.
–%55etik %60 arte: 3 puntu.
–%60tik %65 arte: 2 puntu.
4 2. Proiektu osoaren gainean bermatu edo berretsitako finantzaketaren portzentajea (baliabide berekiak, maileguak, sinatutako kontratuak, berretsitako diru-laguntzak, diruz lagunduko duten entitateen ziurtagiriak K.Z.N.rekin hitzarmena sinatzeari baldintzaturik, eta abar). (10 puntu arte).
–%41etik %50 arte: 10 puntu;
–%31tik %41 arte: 8 puntu;
–%21etik %31 arte: 6 puntu;
–%11tik %21 arte: 4 puntu;
%11 baino gutxiago: 2 puntu;
–Justifikaziorako dokumentazioa: kontratuak, diru-laguntzak, kontularitza dokumentuak.
4 3. Diru-sarrera eta gastuen egituraren koherentzia. (10 puntu arte).
Proiektuaren datu ekonomikoak II-a eranskinean ere bete beharko dira.
VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIAREN ETA TOKI ENTITATEEN PROGRAMAZIOAN SARTZEA
–Adierazi ados zauden zure proiektua programazio orokorrean edo Nafarroako Gobernuaren beraren ondoko programetako batean sartzearekin: Escena, Erriberriko jaialdia, Cultur astea edo Antzinako Musikaren Astea, protokoloko ekitaldiak.
–Ados baldin bazaude, ondoko koadroan adierazi xeheago zer baldintza zehatz dauden zure jarduera Nafarroako Gobernuaren beraren programa batean sartzeko:
ESKAINITAKO JARDUERA | NAFARROAKO GOBERNUAREN PROGRAMA | IZAN DAITEZKEEN DATAK | TOKIAREN BALDINTZAK EDO BALDINTZA TEKNIKOAK | GASTU GEHIGARRIA |
–Adierazi ados zauden zure proiektua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak toki entitateei eginen dien eskaintzan sartzearekin, udalaren agertokietan eta bestelako tokietan programatuak izateko egokiak diren eta diru-laguntza jaso duten beste proiektu guztiekin batera.
Ados baldin bazaude, ondoko taulan adierazi xeheago zer baldintza zehatz dauden zure jarduera beste eszenagune eta udalgune batzuetan sartzeko:
ESKAINITAKO JARDUERA | EMANKIZUN KOP.* | IZAN DAITEZKEEN DATAK | TOKIAREN BALDINTZAK EDO BALDINTZA TEKNIKOAK | KOSTUA |
(*) Zehaztu zer kostu izanen duen jarduerak emankizun kopuruaren arabera.
Memoriarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
Bazkide kopurua egiaztatzen duen ziurtagiria.
Lan kontratuen fotokopia.
Produkzio, emankizun bakoitzaren justifikazioa (zabalkundearen erakuskaria, txarteldegiko txostena, etab.).
Jasotako sari eta aitortzen frogagiriak.
Azkeneko hiru urteetako Gizarte Segurantzako likidazioak eta ordainagiriak.
Proiektuaren laburpena (10 lerro gehienez).
Emanaldirako konpromisoak.
Finantziazio bermatuaren dokumentazioa.
Zabalkunde eta merkaturatze plana.
Kopia digitala.
I. eranskina.
II. eranskina.
II-a eranskina
II-a ERANSKINA (Excel artxibo baten bidez beteko da II-a eranskina; hura Nafarroako Gobernuaren web atariko zerbitzuen katalogotik deskargatzen ahal da eta deialdia adierazita izanen du; bestela, deialdiaren kudeatzaileek, SECREAR@navarra.es, emanen dute). 1.–Proiekturako kalkulatzen den aurrekontua. Entitatea: |
DIRU-SARRERAK | GASTUAK | ||
Zenbatekoa eurotan | Zenbatekoa eurotan | ||
1.–Baliabide berekiak | 1.–Langileak | ||
2.–Beste diru-laguntza publiko batzuk | 2.–Proiektuaren gastu berariazkoak | ||
3.–Noren babesa | 3.–Gastu orokorrak | ||
4.–Salmenta | 0,00 euro | ||
4.1. Salmentarako cachea | |||
4.2. Txarteldegian zuzenean | |||
4.3. Bestelakoak | |||
5.–VPE-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza | |||
Diru-sarrerak, guztira | 0,00 euro | 0,00 euro | Gastuak, guztira |
2.–Jardueren zerrenda. |
JARDUERAREN ZK. | JARDUERAREN IZENA |
1 | |
2 | |
3 | |
4 | |
5 | |
6 | |
7 | |
8 | |
9 | |
10 |
3.–Aurreikusitako gastuen xehetasunak, jardueren arabera zehazturik Entitatea: |
JARDUEREN EDO JARDUERA ARLOEN ZERRENDA | |||||||||||||
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | PROIEKTUA, GUZTIRA | ||||
ZUZENEKO GASTUAK | Langileak | Proiekturako kontratatuak: | 0 | ||||||||||
Entitateko langileen aurrekontua, hots, proiekturako proportzioan aritutakoena | 0 | ||||||||||||
Gastu berariazkoak | Produkzioa | Dramaturgia | 0 | ||||||||||
Gela, ekipoak eta jarduera egiteko bitarteko materialak alokatzeko gastuak | 0 | ||||||||||||
Eszenografia | 0 | ||||||||||||
Argiak | 0 | ||||||||||||
Jantziteria eta atrezzoa egitea | 0 | ||||||||||||
Zabalkunde eta merkaturatze gastuak | 0 | ||||||||||||
Talde artistikoaren eta antzezle taldearen ordainsariak | 0 | ||||||||||||
Dietak eta joan-etorriak | |||||||||||||
Programazioa/sustapena | Gela, ekipoak eta jarduera egiteko bitarteko materialak alokatzeko gastuak | 0 | |||||||||||
Zabalkunde eta merkaturatze gastuak | 0 | ||||||||||||
Talde artistikoaren eta antzezle taldearen ordainsariak | 0 | ||||||||||||
Dietak eta joan-etorriak | |||||||||||||
ZEHARKAKO GASTUAK | Gastu orokorrak (*) | 0 | |||||||||||
Bestelako gastuak (eskubideak kudeatzeko entitateak, SGAE...) | 0 | ||||||||||||
GASTUEN BATURA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | |||
(*) Gastu orokorretan sartuta daude bulegoko materiala, fotokopien, postaren, telefonoaren eta faxaren gastuak, datu prozesatzea, berokuntza, elektrizitatea eta proiektua egiteko beharrezkoak diren beste gastu batzuk. Azaldu “Oharrak” orrian sartutako gastu motak eta kalkulurako erabilitako metodoak. | |||||||||||||
4.–Oharrak. |
GASTU MOTA | KALKULATZEKO METODOAREN AZALPENA |
5.–Aurreikusitako diru-sarreren xehetasunak, jardueren arabera zehazturik Entitatea: |
JARDUEREN ZERRENDA | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | PROIEKTUA, GUZTIRA |
Baliabide berekiak | 0,00 | ||||||||||
Beste diru-laguntza publiko batzuk | 0,00 | ||||||||||
Babesa | 0,00 | ||||||||||
Salmentarako cachea | 0,00 | ||||||||||
Txarteldegian zuzenean | 0,00 | ||||||||||
VPE-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza | 0,00 | ||||||||||
Bestelakoak | 0,00 | ||||||||||
Diru-sarreren batura | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
6.–Txarteldegitik/cachetik aurreikusitako diru-sarreren xehetasunak. Entitatea: |
JARDUEREN ZERRENDA | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | ||
Sarreraren batez besteko prezioa (*) | ||||||||||||
Saldutako sarreren kopurua | ||||||||||||
Ikusle kop. (**) | ||||||||||||
Txarteldegia | Emanaldi bakoitzeko diru-sarrerak (***) | |||||||||||
Emanaldi kop. | ||||||||||||
Diru-sarrerak, guztira | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | ||
Cachea | Salneurria | |||||||||||
Emanaldi kop. | ||||||||||||
Diru-sarrerak, guztira | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | ||
GUZTIRA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | ||
(*) Sarreraren prezioa: kalkulatutako prezioa. Azken memorian prezioaren araberako salmenta zehaztuko da (esaterako: abonamendua, aretoa, palkoa, 18 urtetik beherakoak, gazte txartela...). (**) Ikusle kop.: gonbidapenak barne. (***) Diru-sarrerak emanaldi bakoitzeko: saldutako sarrera kopurua x sarreraren batez besteko prezioa. | ||||||||||||
7.–Proiektuaren kargura ordaindutako langileen zerrenda. |
IZEN-DEITURAK | KONTRATATUTAKO LANGILEAK: K LANGILE BEREKIAK: B | NOLAKO LANAK/LANPOSTUAREN IZENA | LANERAKO KALKULATZEN DEN EGUN/ORDU KOPURUA (*) | EGUNEKO/ORDUKO TARIFA (*) | GUZTIRA (euroak) |
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
0,00 | |||||
GUZTIRA | 0,00 | ||||
(*) Entitateari hobeki egokitzen zaiona hautatu. | |||||
8.–Jardueren araberako laburpena.
JARDUEREN ZERRENDA | GASTUAK | DIRU-SARRERAK | DIRU-SARRERAK KEN GASTUAK |
1.– | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
2.– | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
3.– | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
4.– | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
5.– | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
6.– | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
7.– | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
8.– | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
9.– | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
10.– | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Iragarkiaren kodea: F1401599
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
