27. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Alkateordeen izendapena

2014ko otsailaren 3an, Murillo El Cuendeko Udaleko alkateak 3/2014 Ebazpena eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23.3 artikuluak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

1.–Jesús María Mar Itúrbide Udal honetako lehen alkateorde izendatzea, eta Itziar Malón Caspe, berriz, bigarren alkateorde.

2.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko osoko bilkuran.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ebazpenak sinatu eta hurrengo egunean indarra hartzea deusetan ukatu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arradan (Murillo el Cuende), 2014ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Jesús María Mar Itúrbide.

Iragarkiaren kodea: L1401654