27. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Herri-kontsulta egiteko deialdia

Larragan herri-kontsulta egiteko deialdiari buruzko Alkatetzaren otsailaren 3ko 13/2014 Ebazpenaren bitartez eta beharrezko baimena jaso ondotik, ondoko herri-kontsultarako deialdia egin da, betiere Toki Entitateen Esparruko Herri Kontsultak arautzen dituen urriaren 28ko 27/2002 Foru Legea betez eta aipatutako Foru Legearen 9.3 artikuluan ezarritakoarekin bat. Hona hemen:

1. Herri-kontsultarako deialdia egitea 2014ko martxoaren 16rako (igandea), Larragako Udalaren herrilurren inguruan, Nafarroako Ubidearen Eremu Ureztagarrian eginen den lurzatien berrantolamendu prozesua dela eta (Nafarroako Ubidearen 1. fasearen handitzea).

2. Galdera hauek eginen dira:

Lehenbizikoa: Nahi al duzu Larragako Udalak eskatzea lehorreko herrilurretako ordezpen lurzatiak finka ureztagarri bilakatu daitezela, Nafarroako Ubidearen Eremu Ureztagarrian eginen den lurzatien berrantolamendu prozesuaren ondorioz (Nafarroako Ubidearen 1. fasearen handitzea)?

Erantzuna gurutze batez markatu:

BAI EZ

Bigarrena: Nahi al duzu Larragako Udalak eskatzea ureztatzeko herrilurretako ordezpen lurzatiak (El Soto alderdia) finka ureztagarri bilakatu daitezela, Nafarroako Ubidearen Eremu Ureztagarrian eginen den lurzatien berrantolamendu prozesuaren ondorioz (Nafarroako Ubidearen 1. fasearen handitzea)?

Erantzuna gurutze batez markatu:

BAI EZ

3. Informazio kanpainak 15 egun iraunen du: 2014ko otsailaren 28an hasiko da 00:00etan eta 2014ko martxoaren 14an bukatuko, 24:00etan.

4. Kontsulta honen ondorioetako haustes eremu bakarra ezarriko da udalerri osorako, eta hauteskunde mahai bakarra botoa emateko, honako tokian jarriko baita: LarragakoUdala (Foruen plaza, 1 - behea).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Toki Entitateen Esparruko Herri Kontsultak arautzen dituen urriaren 28ko 27/2002 Foru Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Larragan, 2014ko otsailaren 3an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1401580