27. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Diru-laguntzen deialdi publikoa, Barañaingo ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteek 2013/2014 ikasturtean jarduerak egiteko

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, deialdia onetsi zuen, Barañaingo ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteei 2013/2014 ikasturtean diru-laguntzak emateko.

–Deialdiaren xedea: Barañaingo ikasleen guraso elkarteei laguntza ekonomikoa ematea, programatzen eta antolatzen laguntzeko hezkuntza eta kultura arloko jarduerak, hain xedea baldin bada eskola dinamika indartzea eta elkarte horien partaidetza bulkatzea ikastetxeetako hezkuntza lanetan, baita ikasleen guraso elkarteek hezkuntza komunitateko kideendako antolatu eta zuzenduriko bertze edozein jarduera.

–Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 10.000 euro.

–Oinarriak non bildu:

  • Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte.
  • Barañaingo Udalaren web orrian (www.baranain.es).

–Eskaerak aurkezteko tokia eta epea:

  • Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideak erabiliz.

20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2014ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1401655