2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Herrilarreen zuzeneko esleipena herritarren artean
Artzibarko Udalak, 2014ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herrilurren aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Otsako eta Usozko herrilarreen aprobetxamenduen esleipena eska dezaten. Modua herritarren arteko zuzeneko esleipena izanen da eta Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da.
Artzibarren, 2014ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L1401593