26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula.
Titulu judizialak betearazteko 177/2013 prozedura

Judit González Barriales, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Esteban Fernández Lorente eta Félix Sáenz Olloqui jaunek eskaturik Beltrán Valgañón Promociones, S.L. enpresaren aurka titulu judizialak betearazteko lan arloko epaitegi honetan bideratu den 177/2013 prozeduran, beharrezkoa den horretan eta Datuen Babesari buruzko Legea urratzen ez duten datuak dituela, hitzez hitz honela dioen 2013/10/11ko ebazpen hau eman da:

Erabaki dut: ETJ 185/13 betearazpena metatzea epaitegi honetan berean Beltrán Valgañón Promociones, S.L. zordun komunaren aurka tramitatzen ari den ETJ 177/13 betearazpenari; beraz, premiamendupekoari erreklamatzen zaion printzipala 28.483,03 euro dira, gehi 4.527 euro, behin-behinekoz kalkulatu direnak interes, gastu eta kostuetarako; hori guztia, hartzekodunek beren kredituak kobratzeko legez izan ditzaketen lehentasunak galarazi gabe.

Batu bekio betearazpen honi metatutako prozedura.

2013/09/10eko ebazpenaren bidez, premiamendupekoarena den ondoko ibilgailuaren gainean erabakitako enbargoa hobetzea erabaki da:

Matrikula: 9246-CHY. Bastidorea: 1A8HSH4988B183063. Marka: Chrysler, Modeloa: Grand Voyager. Mota: automobila.

Aditzera ematen da hobekuntza horiek zenbateko hauek dituztela: 6.421,28 euroko printzipala, gehi 1.027 euro, behin-behinekoz kalkulatua interes, gastu eta kostuetarako, Félix Sáenz Olloquik eskaturik Beltrán Valgañón Promociones, S.L. premiamendupeko enpresari erreklamatu baitzaizkio ETJ 175/13 bidez; horiek 177/13 betearazpenari metatu zaizkio, beraz, premiamendupekoari erreklamatzen zaion printzipala, adierazi den bezala, 28.483,03 euro dira, gehi 4.527 euro, behin-behinekoz kalkulatu dena interes eta kostuetarako.

Igor bekio manamendua Ondasun Higigarrien Erregistroari, erabakitako enbargo hobekuntza jaso dezan.

Erabaki da enbargoa hobetzea eta eguneratzea, hain zuzen ere prozedura honen betearazpenpekoak ordezkaritza honetan BEZaren, PFEZaren edo beste edozein zergaren edo itzulketaren bidez bere alde eta ordaintzeko zain izan ditzakeen itzulketei dagokienez; Gordailuko Kontuen eta Kontsignazio Judizialen Kudeaketarako aplikazio informatikoaren bidez.

Erabaki da 2013/09/10eko ebazpenaren bidez erabakitako enbargoa hobetzea, hain zuzen ere betearazpenpeko alderdiak aipatuko diren entitateetan irekita dituen kontu korronteetan, aipatzen diren zenbakietan ................. gertatzen diren diru-sarrerei dagokienez; orobat, kontu korronteetan, aurrezki-gordailuetan eta antzekoetan dauden edo gero batean sortzen diren edo saldo hartzekodunen enbargoa hobetzea, baita premiamendupekoaren izenean egon daitekeen beste edozein balio higigarriren enbargoa ere, aipatutako banku entitatea (edo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren enbargo zerbitzuaren aplikazio informatikoan ageri den beste edozein entitate) aritzen bada haien gordailuzain gisa edo bitartekari gisa, eta hori zor den printzipalaren guztirakoa gehi kalkulatzen diren interes eta kostuak berdindu arte. Gordailuko Kontuen eta Kontsignazio Judizialen Kudeaketarako aplikazio informatikoaren bidez eginen da enbargo eskaera edo, bestela, behar den komunikazioa eginen da aipatutako kopuruak atxikitzeko eta transferitzeko, baita betearazpenpekoak entitate gordailuzainarekin dituen harremanen ondorioz haren alde sorrarazten diren kopuruak ere, epaitegi honen kontsignazioen kontuan guztirako zenbatekoa berdindu arte.

Orobat, zein den kasua, eska bekie betearazpenpekoak data horretan duen kontu korrontearen, kartillaren edo antzeko beste batzuen laburpena aurkezteko.

Eta ohartaraz bedi:

A) Demandan ordainketa eginez gero, ez duela balioko (K.Z.ren 1.165. art.) eta, orobat, agindutako transferentziak erantzukizunik gabe utziko duela hartzekodunaren aurrean.

B) Epaitegi honek duela eskumena dekretatutako enbargoaz sortzen diren auziak aztertzeko (LJALaren 238., 240., 260. eta 275. artikuluak).

C) Baita enbargoaren eraginkortasuna luzatu, zaildu edo oztopatzen duten betebeharrak sortzen edo ondare arloko edozein egintza burutzen dutenek izan ditzaketen erantzukizun penalez ere (ZKren 257 -1.2 art).

Adieraz bedi errekerimendu honi bost egun balioduneko epean erantzun behar zaiola, jakinarazten denetik, LJALaren 75. eta 241. artikuluetan ezarritakoaren ondoriozko ohartarazpenak eginda.

Jakinaraz bekie ebazpen hau auto horietako alderdi guztiei.

LJLaren 53.2 artikuluko manamendua aplikaturik, organo judizialera bidaltzen den lehen idazkian edo egiten den lehen agerraldian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek, helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituzte, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duenari zuzendua, jakinarazpenaren ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean.

Idazkari judiziala.

Eta Beltrán Valgañón Promociones, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, edo, bidezkoa bada, ad cautelam, honako hau egiten dut, argitara eman dadin epaitegi honetako iragarki-oholean eta, bidezkoa bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean komunikazioak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Logroñon, 2013ko azaroaren 18an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1400845