26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 334/2013 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

156/2013 epaia.

Tuteran, 2013ko azaroaren 22an.

Octavio Tobajas Galvez jaunak, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 334/13 prozeduraren autoak aztertu ditu. Auzia Jesus Arranz Escudero jaunak sustatu du, Pedro Luis Arregui Salinas prokuradore jaunak ordezkatuta eta M Luisa Moneo Mateo legelari andreak lagunduta, Raul Abril Ramirez jaunaren aurka, Pedro Luis Arregui Salinas prokuradore jaunak ordezkatuta eta M. Luisa Moneo Mateo legelari andreak lagunduta, gai bat dela-eta.

Epaitza:

Baiesten dut Jesus Arranz Escudero jaunak Raul Abril Ramirez jaunaren aurka jarritako demanda, eta;

Alderdiek 2010eko azaroaren 29an sinatu zuten kontratua suntsiarazitzat jotzen dut.

Demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 12.960 euro ordaintzera, gehi 2013ko azaroaren 19tik aurrera sorrarazitako legezko interesak.

Demandatua kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adieraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal dela, epaitegi honi zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta ondoko hogei eguneko epean.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura.

Epai honen bidez hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza eginen da jarduketei eransteko.

Eta Raul Abril Ramirez jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2013ko abenduaren 19an.–Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1400889