26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak 2013ko abenduaren 30ean hartua, Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen gaurkotzea eta haien araubidea onesten dituena, 2014rako.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak 2013ko abenduaren 30ean egindako bilkuran erabaki zuen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zentro eta instalazioak erabiltzeko ordaindu beharko diren prezio eta tarifen araubidea onestea. Zenbatekoak honako hauek dira:

A.–Kirol instalazioak

1.–“Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroa.

1.1. Banakako abonamenduak (udako igerilekua).

Udako denboraldia (Ekainak 7-Irailak 7).

MOTAK

ABONAMENDUAK

BANAKAKO SARRERAK

Hiru hilabetekoa

15 egun.

Eguneko sarrerak

A

98,00 euro

63,00 euro

10,50 euro

M

74,00 euro

47,50 euro

8,00 euro

Tx

54,00 euro

35,00 euro

6,00 euro

OM

52,00 euro

33,00 euro

6,00 euro

–Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra bitarte, horiek barne), A motako eguneko sarreraren prezioa 12 eurokoa izanen da.

–Hamabost eguneko abonamenduak ematen diren egunetik hasita zenbatuko dira.

–Udaldiko igerilekurako hamabost eguneko abonamenduak 30 egun naturaleko epean erabili beharko dira.

1.2. Banakako abonamenduak (kiroletakoak).

MOTAK

BANAKAKO PREZIOAK HIRUHILEKORAKO

1-2 saio astean

3-5 saio astean

A

30,00 euro

45,00 euro

M

23,00 euro

33,00 euro

Tx

15,00 euro

25,00 euro

OM

14,00 euro

24,00 euro

Azalpena:

A: arrunta (18 urtetik gora).

M: murriztua. Udaldiaren luzapena; gazte-txartela dutenak; hitzartutako kirol taldeak; gorputz hezkuntzako programak; junior eta gazte kategoriak (16, 17 eta 18 urte).

Tx: txikia. 15 urtera bitarteko haurrak (15ekoak barne); erretiratuak; desgaitasun aitortua dutenak eta egiaztatutako pentsiodunak; kirola sustatzeko kanpainak.

OM: oso murriztua. Gizarteratze-errentaren hartzaileak, familia ugariaren txartela dutenak.

–Klubei deskontua eginen zaie (%30 gehienez), 18 urtez azpitik banakako abonamendua egina duten kirolari kopuruaren arabera:

–100 kirolaritik gora: %10eko deskontua.

–200 kirolaritik gora: %20ko deskontua.

–300 kirolaritik gora: %30ko deskontua.

Deskontu horiek tarifa murriztuan (M) eta Txikian (Tx) aplikatuko zaizkie 18 urtez azpiko kirolariei.

–Beste deskontu bat ere, %30ekoa, aplikatuko zaie atleta senior guztiei (18 urtetik gorakoei), azken denboraldi ofizialeko Ohorezko Mailako Ligako txapelketan parte hartu badute.

1.3. Taldean erabiltzeko tokiak orduka alokatzea.

ENTRENAMENDUAK

PARTIDAK/ALOKAIRUAK

Klubak/Elkarteak

Federazioak (Delegatu
gabeko
jarduera federatuak)

Aldagelak jende ororentzat

Aldagela
esklusiboarekin

Atletismoa (pista)

30,00

10,00

40,00

-

Atletismoa (pista) argiarekin

35,00

15,00

55,00

-

Atletismoa (zuzengune estalia)

6,00

3,00

15,00

-

Futbol zelaia (osoa)

15,00

5,00

-

35,00

Futbol zelai erdia

10,00

3,00

-

22,00

Futbol zelai osoa argiarekin

20,00

8,00

-

40,00

Futbol zelai erdia argiarekin

13,00

6,00

-

25,00

Pabilioi osoa ikuskizunetarako

150,00

50,00

200,00

-

Pabiloi osoa entrenamenduetarako

45,00

15,00

80,00

-

Pabilioi erdia

20,00

7,00

40,00

-

Pabilioiaren laurdena

15,00

5,00

20,00

-

Erabilera anitzeko aretoa

10,00

3,00

15,00

-

Muskulazio gela

10,00

3,00

15,00

-

Tatami osoa

25,00

8,00

40,00

-

Tatamiaren herena

10,00

3,00

15,00

-

Trinketa

15,00

5,00

20,00

-

Orduaren prezioetan kontzeptu guztiak daude sartuta eta eskatutako kirolgunea zenbat orduz eskatzen den, haiekin biderkatuko da.

1.4. Inguruko errepidea urte osoan erabiltzeko txartela, erretiratuentzat, desgaitasun aitortua dutenentzat eta egiaztatutako pentsiodunentzat: 10 euro.

“Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentrorako arau orokorrak.

–Klub edo talde hitzartuetako edo teknifikazioetako erabiltzaile guztiek, hau da, denboraldian instalazioa erabiltzen dutenek, norbanako egiaztagiria eduki beharko dute, baita.

dagokien abonamendua ordaindua izan ere. Instalazioaren erabilera eskatzen duen klubak/elkarteak baterako ordainketa eginen du.

–Lehenbiziko egiaztapen txartela doan emanen zaie instalazioko abonatuei eta erabiltzaileei; instalazioan sartzeko giltza da, erabilera pertsonala izanen du soilik, eta instalazioan ezin izanen da hura gabe sartu.

–Norbanako egiaztagiria behar ez bezala erabiliz gero, instalazioaren barne araubidea aplikatuz zehatuko da.

–Nafarroako Gobernuaren ikastetxeek, Nafarroako unibertsitateek eta erakunde ofizialek akordio edo hitzarmenak sinatzen ahalko dituzte instalazioak erabiltzeko, prezio horietatik kanpo.

–Abonatua izan gabe, edozein pertsonak edo taldek erabiltzen ahalko ditu instalazioak erreserbatutako ordutegietatik kanpo; astelehenetik ostegunera eskatu beharko da. Kirolgunea emandakoan, aldez aurretik ordaindu beharko da prezioa transferentzia bidez edo banku txartelaren bidez. Ordainketa burutu arte ez da erreserba gauzatuko.

–Erretiratuek, desgaitasun aitortua dutenek eta pentsiodunek inguruko errepidea erabiltzen ahalko dute esleitutako ordu tarteetan, doan, urte osoan, 10 euro soilik ordainduz txartel informatizatuaren kontzeptuagatik.

–Erabiltzaile bakoitzaren erantzukizuna da gauza baliotsuak gordetzeko prestatutako armairuak erabiltzea.

2.–Guelbenzu Jolaslekua.

2.1. Banakako abonamenduak:

Udako denboraldia (ekainaren 1etik irailaren 7a arte).

MOTAK

ABONAMENDUAK

BANAKAKO SARRERAK

Hiru hilabetekoa

15 egun

Eguneko sarrerak

A

98,00 euro

63,00 euro

9,00 euro

M

74,00 euro

47,50 euro

7,00 euro

Tx

54,00 euro

35,00 euro

5,00 euro

OM

52,00 euro

33,00 euro

6,00 euro

Azalpena:

A: arrunta (18 urtetik gora).

M: murriztua. Udaldiaren luzapena; gazte-txartela dutenak; hitzartutako kirol taldeak; gorputz hezkuntzako programak; junior eta gazte kategoriak (16, 17 eta 18 urte).

Tx: txikia. 15 urtera bitarteko haurrak (15ekoak barne); erretiratuak; desgaitasun aitortua dutenak eta egiaztatutako pentsiodunak; kirola sustatzeko kanpainak.

OM: oso murriztua. Gizarteratze-errentaren hartzaileak, familia ugariaren txartela dutenak.

Oharra:

–Udako denboraldia ekainaren 7an hasiko da. Higiene eta osasun arloko araudiak nahitaez bete behar direnez, geldialdi teknikoa eginen da irailean, mantentze-lanetarako.

–15 eguneko abonamenduak haiek eskuratu eta ondoko 30 egunean erabiltzen ahalko dira.

–Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra bitarte, horiek barne), A motako eguneko sarreraren prezioa 12 eurokoa izanen da.

2.2. Banakako abonamenduak:

Urteko gainerako egunak (urriaren 1etik maiatzaren 30era):

MOTAK

ABONAMENDUAK

SARRERAK

Osoa

Hiru hilabetekoa

Eguneko sarrerak

A

180,00 euro

62,00 euro

8,00 euro

M

135,00 euro

47,00 euro

6,00 euro

Tx

85,00 euro

31,00 euro

4,00 euro

OM

84,00 euro

29,00 euro

4,00 euro

Azalpena:

A: arrunta (18 urtetik gora).

M: murriztua. Udaldiaren luzapena; gazte-txartela dutenak; hitzartutako kirol taldeak; gorputz hezkuntzako programak; junior eta gazte kategoriak (16, 17 eta 18 urte).

Tx: txikia. 15 urtera bitarteko haurrak; erretiratuak; desgaitasun aitortua dutenak eta egiaztatutako pentsiodunak; kirola sustatzeko kanpainak.

OM: oso murriztua. Gizarteratze-errentaren hartzaileak, familia ugariaren txartela dutenak.

2.3. Urteko abonamendua (urriaren 1etik irailaren 15a arte):

–Arrunta: 242,00 euro. Matrikula: 60,00 euro.

–Murriztua: 180,00 euro. Matrikula: 45,00 euro.

–Txikia: 116,00 euro. Matrikula: 29,00 euro.

–Oso murriztua: 110,00 euro. Matrikula: 29,00 euro.

Urteko abonamendua hiru hilean behin ordaintzen ahalko da.

2.4. Familientzako urteko kuota:

Haurrak (4-14 urte), gurasoak (biak) urtebeterako abonatu badira: kuotarik gabe.

2.5. Taldean erabiltzeko tokiak orduka alokatzea (Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren beraren jarduerak izan ezik). Urte guztian.

–Igerileku handiko kale bat: 28,90 euro.

–Igerileku txikiko kale bat: 14,00 euro.

–Igerileku handia osorik: 141,00 euro.

–Igerileku txikia osorik: 73,10 euro.

–Pilotaleku estalia: 10,50 euro.

–Estali gabeko pilotalekua: 7,95 euro.

–Argia ordubete pizteko fitxa: 3,20 euro.

“Guelbenzu” Jolaslekurako arau orokorrak.

–Erabiltzaile guztiek banakako abonamendua eduki beharko dute, eta gainera ordaindua izan.

–Nafarroako Gobernuaren ikastetxeek eta Nafarroako unibertsitateek hitzarmen bat sinatzen ahalko dute instalazioak erabiltzeko.

“Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentrorako eta “Guelbenzu” Jolaslekurako arau orokor komunak.

–Tarifak kobratzeko kontuan hartuko den adina abonatuak aldian aldiko kanpainan duena edo beteko duena da.

–Galtzeagatik txartela berritu behar izanez gero, 5 euro ordaindu beharko dira.

–Lanik gabe daudenek, abonamendu oso murriztua (OM) izateko eskubidea badute, eskubide horretaz baliatzeko, hiruhileko ordainagiriak igorri baino lehen, beren egoera frogatu beharko dute INEMek emandako agiriaren bidez, hau da, enplegu eskariaren txartel behar bezala zigilatuaren bidez; hamabost eguneko abonamendua edo eguneko sarrera lortu nahi dutenean ere aurkeztu beharko dute txartel hori instalaziora etortzen direnean.

3.–Kirolaren Etxea.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak instalazio horretarako ezarritako ordutegitik kanpo irekitzea: 23,60 euro orduko. Kirolaren zuzendariorde nagusiak aldez aurretik baimenduta.

4.–Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa.

Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak, kirol teknikarien prestakuntzari begira esleituak dituen eginkizunak garatzeko, eremu hauek ditu eskura:

–Ekitaldi aretoa.

–Gelak (2).

–Mintegia.

Eremu horiek alokatu ahal izateko, prezio hauek ezarri dira:

EREMUAREN DESKRIBAPENA

(edukiera)

ALOKAIRUAREN PREZIOA

Ekitaldi aretoa

(84 pertsona)

200,00 euro (egun osoa)

100,00 euro (egun erdia)

70,00 euro (2 ordu)

Gelak

(24 pertsona)

100,00 euro (egun osoa)

50,00 euro (egun erdia)

25,00 euro (ordubete)

Mintegia

(16 pertsona)

75,00 euro (egun osoa)

35,00 euro (egun erdia)

15,00 euro (ordubete)

ARIKETAREN BIOMEKANIKA

1. kontsulta

90 euro

Berrikuspena

50 euro

Indarra-potentzia kurba

100 euro

Taldearen indarra-potentzia kurba (lagun bakoitzeko)

33 euro

Gorako jauziaren testa

30 euro

Taldearen gorako jauziaren testa (lagun bakoitzeko)

15 euro

Taldearen abiadura testa (lagun bakoitzeko)

15 euro

Norberaren abiadura testa

30 euro

Baloi medizinalen jaurtiketa

25 euro

Muskuluen erresistentzia dinamikoaren testa, elektromiografiaren bidez

150 euro

Entrenatze plana prestatzea

180 euro

FISIOLOGIA

1. kontsulta

90 euro

Berrikuspena

50 euro

EKG lasaiturik

20 euro

EKG ahaleginean

50 euro

Zeharkako ahalegin progresibo jarraituaren proba, laktatorik gabe

80 euro

Zuzeneko ahalegin progresibo jarraituaren proba, laktatorik gabe

120 euro

Zuzeneko ahalegin progresibo jarraituaren proba, laktatoarekin

150 euro

Zuzeneko ahalegin progresibo jarraigabearen proba, laktatoarekin

150 euro

Abiadura konstanteko atalase test anaerobikoa

100 euro

Lehiaketa simulatzen duen testa

130 euro

Entrenamendu saioa deskribatzen duen testa, desplazamendu gabe

150 euro

Asteko nutrizio dietaren ebaluazioa, inkesta

100 euro

Lehiaketarako nutrizioaren ebaluazioa, inkesta

200 euro

Asteko nutrizio dietaren ebaluazioa, pisua hartuz

200 euro

Nutrizioaren ebaluazio osoa, pisua hartuz

400 euro

Entrenamendu edo lehiaketarako laguntza teknikoa, desplazamendu gabe

150 euro

Entrenamendu edo lehiaketarako laguntza teknikoa (desplazamendu egun eta pertsona bakoitzeko)

300 euro

Txertoa

30 euro

Arterietako tentsioa hartzea

10 euro

Entrenatze plana prestatzea

180 euro

Pisua-garaiera-gantzaren %

24 euro

Odoleko laktatoaren analitika (tira erreaktibo bakoitzeko)

5 euro

Oinarrizko analitika

120 euro

Analitika espezializatua

200 euro

Amonio analisia (tira erreaktibo bakoitzeko)

10 euro

Errefl. analisia

20 euro

Norberaren eremu-testa

200 euro

Futbol taldearen eremu-testa (lagun bakoitzeko)

60 euro

Eskubaloi taldearen eremu-testa (lagun bakoitzeko)

60 euro

Pilota taldearen eremu-testa (lagun bakoitzeko)

60 euro

27 min. futbol taldearen eremu-testa (lagun bakoitzeko)

50 euro

Waterpolo taldearen eremu-testa (lagun bakoitzeko)

120 euro

Montrealgo Unibertsitateko eremu-testa, norbanakoa

80 euro

Montrealgo eremu-testa, taldekoa (lagun bakoitzeko)

15 euro

ERREHABILITAZIOA-FISIOTERAPIA

1. kontsulta

75 euro

Berrikuspena

40 euro

Ultrasoinuak

25 euro

Elektroterapia

25 euro

Masoterapia

40 euro

Laserra

50 euro

Masot. + ultras. + elektrot.

70 euro

Masot. + ultras.

50 euro

Masot. + elektrot.

50 euro

Artikulazio arteko infiltrazioa

50 euro

Mesoterapia

40 euro

Igeltsuz immobilizatzea

25 euro

Bendajea

20 euro

Zinesiterapia

40 euro

Krioterapia

25 euro

Ariketa dinamikoen saioa

40 euro

Test isozinetikoa

70 euro

Mugimendu mailaren testa

50 euro

Lesioei aurrea hartzeko protokoloa

150 euro

Taldeko lesioei aurrea hartzeko protokoloa (lagun bakoitzeko)

60 euro

OSASUN AZTERKETAK

Osasun azterketa esfortzu-probarekin eta EKGarekin

100 euro

KARDIOLOGIA

Kardiologia ekokardiografia

90 euro

B.–Gazteentzako instalazioak

1.–Gazteen aterpetxeak.

1.1. Altsasuko “Otadiko Santo Kristo” gazteen aterpetxea.

1.1.1. Banakakoak (aterpekide txartelarekin). Ostatua.

KOMUNIK GABEKO GELA

KOMUNA DUEN GELA

30 urtetik beherakoak

15,00 euro bakoitzak eguneko

16,00 euro bakoitzak eguneko

30 urtetik beherakoak, gazte txartela dutenak

13,50 euro bakoitzak eguneko

14,40 euro bakoitzak eguneko

30 urte edo gehiago

16,00 euro bakoitzak eguneko

17,00 euro bakoitzak eguneko

1.1.2. Banakakoak (aterpekide txartelarekin). Ostatua eta gosaria.

KOMUNIK GABEKO GELA

KOMUNA DUEN GELA

30 urtetik beherakoak

17,60 euro bakoitzak eguneko

18,60 euro bakoitzak eguneko

30 urtetik beherakoak, gazte txartela dutenak

15,80 euro bakoitzak eguneko

16,70 euro bakoitzak eguneko

30 urte edo gehiago

18,60 euro bakoitzak eguneko

19,60 euro bakoitzak eguneko

1.1.3. Banakakoak (aterpekide txartelarekin). Ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria.

KOMUNIK GABEKO GELA

KOMUNA DUEN GELA

30 urtetik beherakoak

28,00 euro bakoitzak eguneko

29,00 euro bakoitzak eguneko

30 urtetik beherakoak, gazte txartela dutenak

25,00 euro bakoitzak eguneko

26,00 euro bakoitzak eguneko

30 urte edo gehiago

29,00 euro bakoitzak eguneko

30,00 euro bakoitzak eguneko

1.1.4. Taldeko edo familiako aterpekide txartelarekin. Ostatua eta gosaria.

KOMUNIK GABEKO GELA

KOMUNA DUEN GELA

Taldeak (gutxienez 10 lagun)

16,00 euro bakoitzak eguneko

17,00 euro bakoitzak eguneko

1.1.5. Taldeko edo familiako aterpekide txartelarekin. Ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria.

KOMUNIK GABEKO GELA

KOMUNA DUEN GELA

Taldeak (gutxienez 10 lagun)

27,00 euro bakoitzak eguneko

28,00 euro bakoitzak eguneko

Oharra: hiru urtetik beherakoak, familiako aterpekide txartelarekin: ostatu hartzea doan.

1.1.6. Astelehenetik ostegunera bitarteko eskaintza (3 gau gutxienez), irailaren 1etik 2013ko ekainaren 15era arte.

–Banakakoak (aterpekide txartelarekin).

KOMUNIK GABEKO GELA

KOMUNA DUEN GELA

Ostatua

12,00 euro bakoitzak eguneko

13,00 euro bakoitzak eguneko

Ostatua eta gosaria

14,00 euro bakoitzak eguneko

15,00 euro bakoitzak eguneko

Ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria

27,00 euro bakoitzak eguneko

28,00 euro bakoitzak eguneko

–Taldeko edo familiako aterpekide txartelarekin.

KOMUNIK GABEKO GELA

KOMUNA DUEN GELA

Ostatua eta gosaria (gutxienez 20 lagun)

13,00 euro bakoitzak eguneko

14,00 euro bakoitzak eguneko

Ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria (gutxienez 20 lagun)

26,00 euro bakoitzak eguneko

27,00 euro bakoitzak eguneko

Ostatua eta gosaria (gutxienez 40 lagun)

12,00 euro bakoitzak eguneko

12,00 euro bakoitzak eguneko

Ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria (gutxienez 40 lagun)

21,00 euro bakoitzak eguneko

21,00 euro bakoitzak eguneko

Oharra: Hiru urtetik beherakoak, familiako aterpekide txartelarekin: ostatu hartzea doan.

1.1.7. Osagarriak.

–Gelan libre gelditzen den ohe bakoitzeko: 4,50 euro.

–Eskuoihalen sorta: 2,00 euro.

–Garbigailua: 2,00 euro.

–Lehorgailua: 1,00 euro.

1.1.8. Jantoki zerbitzurako gehieneko prezioak, BEZa barne.

–Gosaria: 2,61 euro.

–Bazkaria: 8,25 euro.

–Afaria: 7,18 euro.

–Mantenu osoa: 18,04 euro.

1.2. Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitza. Aterpekideak, egoiliarrak-ikasleak, egoiliarrak-kirolariak eta Sanferminak.

1.2.1. Banakakoak (aterpekide txartelarekin).

OSTATUA

KOMUNIK GABEKO GELA, LAGUN BAKOITZEKO EGUNEAN

OSTATUA ETA GOSARIA, LAGUN BAKOITZEKO EGUNEAN

OSTATUA,
GOSARIA,
BAZKARIA ETA AFARIA, LAGUN BAKOITZEKO EGUNEAN

30 urtetik beherakoak

15,00 euro

17,60 euro

28,00 euro

30 urtetik beherakoak, gazte txartela dutenak

13,50 euro

15,80 euro

25,00 euro

30 urte edo gehiago

16,00 euro

18,60 euro

29,00 euro

1.2.2. Taldeko edo familiako aterpekide txartelarekin.

OSTATUA ETA GOSARIA

KOMUNIK GABEKO GELA,
LAGUN BAKOITZEKO EGUNEAN

OSTATUA, GOSARIA,
BAZKARIA ETA AFARIA.

KOMUNIK GABEKO GELA,
LAGUN BAKOITZEKO EGUNEAN

Taldeak (gutxienez 10 lagun)

16,00 euro

27,00 euro

Oharra: hiru urtetik beherakoak, familiako aterpekide txartelarekin: ostatu hartzea doan.

1.2.3. Osagarriak.

–Komuna gelan berean: 4,50 euro.

–Gelan libre gelditzen den ohe bakoitzeko: 4,50 euro.

–Eskuoihalen sorta: 2,00 euro.

–Garbigailua: 2,00 euro.

–Lehorgailua: 1,00 euro.

1.2.4. Jantoki zerbitzurako gehieneko prezioak, BEZa barne.

–Gosaria: 2,61 euro.

–Bazkaria: 8,25 euro.

–Afaria: 7,18 euro.

–Mantenu osoa: 18,04 euro.

1.2.5. Ikasle egoiliarrak. Ez dago gazte txartelaren deskonturik.

OSTATU HARTZEA IKASTURTEAN ZEHAR. 8 KUOTA, HILEKOAK, URRITIK HURRENGO URTEKO MAIATZA ARTE

IKASLE EGOILIARREI
OSTATU EMATEA EKAINETIK IRAILERA ARTE, ASTEKO

Birentzako logela komunarekin

298,00 euro hilabeteko

75,00 euro asteko

Birentzako logela, zerbitzu komunekin

198,00 euro hilabeteko

50,00 euro asteko

Lagun batentzako logela komunarekin

298,00 euro hilabeteko

75,00 euro asteko

Lagun batentzako logela, zerbitzu komunekin

250,00 euro hilabeteko

62,50 euro asteko

1.2.6. Kirolari egoiliarrak.

Kirolari egoiliarrak ostatu kuotak ordaintzetik salbuetsita egonen dira.

1.2.7. Sanferminak. Ez dago gazte txartelaren deskonturik.

OSTATUA

EGUNAK: 6an, 7an, 11n, 12an eta 13an, lagun bakoitzeko egunean

EGOILIARREI-KIROLARIEI OSTATU EMATEA EKAINETIK IRAILERA ARTE (ASTEKO)

Birentzako logela komunarekin

40,00 euro

22,00 euro

Birentzako logela zerbitzu komunekin

28,00 euro

30,00 euro

Lagun batentzako logela komunarekin

40,00 euro

Lagun batentzako logela zerbitzu komunekin

35,00 euro

28,00 euro

1.3. Lekarozko “Baztan” gazteen aterpetxea.

1.3.1. Banakakoak (aterpekide txartelarekin).

OSTATUA,
LAGUN
BAKOITZEKO EGUNEAN

OSTATUA ETA GOSARIA,
LAGUN BAKOITZEKO EGUNEAN

OSTATUA, GOSARIA,
BAZKARIA ETA AFARIA, LAGUN BAKOITZEKO EGUNEAN

3 urtetik 7 urtera bitarte

16,00 euro

16,50 euro

24,50 euro

7 urtetik gorakoak

17,50 euro

20,00 euro

30,00 euro

30 urtetik beherakoak, gazte txartela dutenak

16,00 euro

18,00 euro

28,00 euro

Oharra: 3 urtetik beherakoak: dohainik

1.3.2. Taldeko edo familiako aterpekide txartelarekin.

OSTATUA, LAGUN BAKOITZEKO EGUNEAN

OSTATUA ETA GOSARIA,
LAGUN BAKOITZEKO EGUNEAN

OSTATUA, GOSARIA,
BAZKARIA ETA AFARIA, LAGUN BAKOITZEKO EGUNEAN

Taldeak (gutxienez 10 lagun)

16,00 euro

18,00 euro

28,00 euro

1.3.3. Osagarriak.

–Komuna gelan berean: 4,50 euro.

–Gelan libre gelditzen den ohe bakoitzeko: 4,50 euro.

–Eskuoihalen sorta: 3,00 euro.

–Garbigailua: 2,00 euro.

–Lehorgailua: 2,00 euro.

1.3.4. Bilera gelak.

–20 lagun: 12,00 euro orduko.

–40 lagun: 15,00 euro orduko.

–Osoko bilkuren aretoa: 22,00 euro orduko.

–Ekitaldi aretoa: 26,00 euro orduko.

1.3.5. Jantoki zerbitzurako gehieneko prezioak, BEZa barne.

–Gosaria: 2,50 euro.

–Bazkaria: 8,00 euro.

–Afaria: 8,00 euro.

–Mantenu osoa: 18,50 euro.

Getadarko Gazteen Aterpea eta Doneztebeko “Belbieretxea” Gazteen Aterpea.

–Astelehenetik ostiralera: 123,00 euro eguneko, taldearentzat.

–Larunbata edo igandea: 211,00 euro eguneko, taldearentzat.

–Asteburua: 417,00 euro eguneko, taldearentzat.

Altsasuko “Otadiko Santo Kristo” gazteen aterpetxerako, Getadarko gazteen aterperako eta Doneztebeko “Belbieretxea” gazteen aterperako arau orokorrak.

Gazte elkarteek, NKGIk bere jardueretarako, ikastetxeek, ikasleen gurasoen elkarteek, kirol federazioek, kirol elkarteek eta abarrek erabiltzen ahalko dituzte instalazioak. “Otadiko Santo Kristo” gazteen aterpetxeak 81 lagun hartzeko tokia du eta Doneztebeko “Belbieretxea” gazteen aterpeak, 34 lagun. Aterpe hau erabiltzeko, gutxienez 15 laguneko talde batek gauzatu beharko du erreserba. Talde edo elkarte guztiek aterpekide txartela eguneratua izan beharko dute.

–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dauden gazte elkarteek dohainik izanen dute ostatua instalazio hauetan, hurrengo irizpideen arabera:

  • Lehentasuna emanen zaio erreserba eskatzeko ordenari.
  • Gazte elkarte bakoitzak bi erreserba egiten ahalko ditu urtean eskainitako bi instalazioak guztira hartuta: gehienez ere 4 gau izaten ahal dituzte dohainik txanda bakoitzean, haietarako eskubidea baitute. Txanda bakoitzean 4 gau baino gehiago eginez gero, gainerako gauak 2014. urterako onetsitako prezioen arabera ordainduko dira.
  • Taldeen erreserba gauzatzeko, 15 lagun izan beharko dituzte gutxienez.
  • Instalazioa okupatzen duten denboran zer jarduera programa burutuko duten aurkeztu beharko dute gazte elkarteek.

–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak badu eskumena egun bereziak, hala nola, Eguberriak, Aste Santua eta uda (ekainaren 15etik irailaren 15a arte) eta garrantzi bereziko beste batzuk bere jardueretarako edo kanpoko batzuetarako erreserbatzeko. Kasu horietan, Gazteriaren Etxeen eta Azpiegituren Bulegoak beste aukera batzuen berri emanen die elkarteei.

3.–Plaza erreserbatzea.

–Gazteen aterpetxe batean ostatu hartu nahi duen edozein pertsonak edo taldek zenbateko osoaren %25era bitarteko gordailua egin beharko du, eta konturako dirutzat hartuko da.

–Erreserbatutako plazen dirua deuseztatze epe eta portzentaje hauen arabera itzuliko da:

1. %100, erreserba gazteen aterpetxean sartu baino bi hilabete lehenago deuseztatzen bada.

2. %50, erreserba gazteen aterpetxean sartu baino hilabete lehenago deuseztatzen bada.

3. Erreserba ez da itzuliko gazteen aterpetxean sartu aurreko hamabost eguneko epearen barnean deuseztatzen bada.

4. Banako aterpekideen kasuan, erreserba ez da itzuliko gazteen aterpetxean sartu aurreko 48 orduko epearen barnean deuseztatzen bada.

–Hostelling Internationaleko Erreserba Zentralaren bidez hartzen diren ostatu erreserbek %5eko igoera izanen dute; igoera hori Hostelling Internationali ordainduko zaio zuzenean, erreserbako gastu gisa. Erreserba deuseztatuz gero, Hostelling Internationali egin beharko zaio itzultzeko erreklamazioa.

4.–Aretoak bilera eta ikastaroetarako erabiltzea, edozein instalaziotan.

–20 pertsona bitarte, prezioa orduko: 12,50 euro.

–40 pertsona bitarte, prezioa orduko: 15,50 euro.

–40 pertsonatik gora, egun osoa: 205,00 euro.

–40 pertsonatik gora, goiza edo arratsaldea: 130,00 euro.

Oharra: ostatu hartuta dauden taldeei ez zaie kobratuko aretoen erabilera.

Nafarroako Gobernuko departamentuek, Gizarte Politiketako Departamentuak izan ezik, ezarritako prezioen %50 ordainduko dute.

5.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko programak eta jarduerak(1).

JARDUERAK
NAFARROAN: 9 GAU

JARDUERAK AUTONOMIA ERKIDEGOETAN, GARRAIOAREKIN

AUZOLANDEGIAK
(garraioa kanpo geratzen da)

BEREZIAK(3):

AUTONOMIA ERKIDEGO GUZTIEK HARTU BEHARREKO ERABAKIAREN ZAIN

9 gau

14 gau

Prezioa

215,00 euro

235,00 euro

280,00 euro

90 euro*

Deialdiaren arabera

Prezio murriztua(2)

161,00 euro

175,00 euro

210,00 euro

-

Deialdiaren arabera

Oharra: Ez da dirurik itzuliko inolako jarduera edo programatan, ez bada ezinbesteko kasuetan, osasun ziurtagiri ofiziala tartean dela edo Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak jarduera bertan behera uzten duenean.

(1) Europako gazte txartelaren titularrei prezioaren %10eko deskontua eginen zaie. Deskontu hori ezin izanen da beste batzuekin bateratu.

(2) Jardueren prezioetan murrizketak eginen dira hurrengo hauetarako:

–Familia ugaria direla txartel bidez frogatzen duten familia unitateak. Bi seme-alaba baino gehiago direnean, hirugarrenak eta hurrengoek jarduera horietan doan izen emateko eskubidea izanen dute.

–Baterako errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren bi halakoa edo txikiagoa duten familia unitateak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egiaztagiri bidez frogatuta.

–Familiaburua langabea dela frogatzen duten familia unitateak.

(3) Prezioak zuzenean ordainduko zaizkio jarduera egin duen enpresari edo erakundeari. Autonomia erkidego guztiek hartu beharreko erabakiaren zain.

6.–Txartelen materiala.

Gazteen Aterpetxeen Sarearen (REAJ) Batzar Orokorraren eskumena dira txartelen eta gida nazionalaren prezioak, eta Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiaren menpeko gazte zentroetan eta haren egoitza nagusian egonen dira ikusgai.

–25 urtetik beherako aterpekide gaztearen txartela.

–Ikasle txartela.

–Aterpekide helduaren txartela.

–Familiako aterpekide txartela.

–Taldeko aterpekide txartela.

–Gida nazional berria.

–Aterpekide gaztearen txartela.

–Irakasle txartela.

–Go 25 txartela.

–Gazte txartela.

(*) Gida nazionala doan emanen zaio aterpekide txartela erosten duen bakoitzari. Salmenta prezioa Gazte Aterpetxeen Espainiako Sarearen aterpekide txartela erosten ez dutenentzat edo ale osagarriren bat nahi dutenentzat ezarri da bakar-bakarrik.

7.–Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskolaren ikastaroak.

–Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskolaren egoitzan: 10,00 euro.

–Ikastaroa eta ostatua, zentro berekietan, asteburuan: 40,00 euro.

Arau orokorrak zentro eta instalazio guztietarako.

–Prezio guztiek BEZa barne dute.

–Nafarroako kirol federazioek antolatutako jarduerek ez dituzte prezio horiek ordaindu beharko; aldez aurretik, zer jarduerak egin gogo dituzten adierazi beharko dute dagozkien inprimakietan. Beste entitate batzuen aldean kirol federazioek duten nortasun juridikoa da salbuespen horren arrazoia, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen eta Nafarroako kirol entitateak eta Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroa arautzen dituen apirilaren 14ko 80/2003 Foru Dekretuaren arabera.

–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak akordioak edo hitzarmenak egiten ahalko ditu kirolari federatuekin, kirol elkarteekin eta gazteen elkarteekin, baita pertsona fisiko edo juridikoekin eta irabazi-asmorik gabeko erakundeekin ere, instalazioak erabili ahal izateko. Halaber, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Instituturako kontraprestazioa ezarriko du (Gobernu Kontseiluak onetsitako gehieneko kopuruak errespetatuta). Garaiz eskatuko da instalazioen erabilera, eta zuzendari kudeatzaileak arrazoien gainean ebatziko du.

Gizarte Politiketako Departamentuak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko instalazioetan egiten dituen zerbitzuak bere gain hartuko ditu Institutuak, baldin eta ez badute zuzeneko gasturik sortzen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren aurrekontuan.

–Onetsitako prezio eta tarifek indarra izanen dute prezioen araubidea berritzen den arte.

Iruñean, 2013ko abenduaren 30ean.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluko idazkaria, Ricardo Ruano Enériz, Administrazio eta Kudeaketa Ataleko burua.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluko burua, Iñigo Alli Martínez, Gizarte Politiketako kontseilaria.

Iragarkiaren kodea: F1401379