26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 995/2013 prozedura arrunta

María Lourdes García andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 995/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Cocina Dos Artesanos de Navarra, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, 2014ko urtarrilaren 8ko 10:10ean ager dadin, 103. judizio-aretoan, adiskidetze ekitaldia eta/edo, hala badagokio, judizioa egitera, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko azaroaren 14an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1400709