26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 5789/2013 falta-judizioa

Alberto Pulido Igea jauna, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du: epaitegi honetan bideratu den 5789/2013 falta-judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da Badr Boudrari zitazioa egitea, 2014ko otsailaren 13ko goizeko 11:00etan ager dadin, 302. judizio-aretoan (3. solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan salatu gisa parte hartzeko.

Agertu ezean, zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela ohartarazten zaio.

Eta jasota gera dadin eta Badr Boudrari zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 21ean.–Idazkari judiziala, Alberto Pulido Igea.

Iragarkiaren kodea: J1400933