Iragarkia
26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 13koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Autobideak, S.A. entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Nafarroako Autobideak, S.A. entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31000702011986) aztertu da, erregistro honetan 2013ko urriaren 31n sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkarien zati batek (UGT, ELA, CCOO eta LAB) 2013ko urriaren 14an izenpetua eta 2014ko urtarrilaren 10ean zuzendua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 13an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.
AUDENASAren 2013-2016ko HITZARMEN KOLEKTIBOA
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea.
2. artikulua. Langile eremua.
3. artikulua. Iraunaldia.
4. artikulua. Lurralde eremua.
5. artikulua. Konpentsazioa eta irenspena.
6. artikulua. Osotasunarekiko lotura.
7. artikulua. Interpretazioko batzorde mistoa.
8. artikulua. Bitartekotza.
II. KAPITULUA
Lan baldintzak
9. artikulua. Lanaldia eta lan ordutegia.
10. artikulua. Oporrak.
11. artikulua. Baimenak, lizentziak eta lanaldia murriztea.
12. artikulua. Eszedentziak.
13. artikulua. Sustapena eta maila igoerak.
14. artikulua. Lanpostu berriak, lanpostu hutsak nola bete eta behin-behineko ordezkapenak.
15. artikulua. Lanbide taldeak.
16. artikulua. Mugigarritasun funtzionala.
17. artikulua. Mugigarritasun geografikoa.
18. artikulua. Erretiroa.
III. KAPITULUA
Lanaren antolaketa
19. artikulua. Lan eremuak eta lantokiak.
20. artikulua. Laneko arropa.
21. artikulua. Garraiobideak eta zirkulazio arauak.
22. artikulua. Gidabaimena, puntuak galtzea eta baimena kentzea.
IV. KAPITULUA
Baldintza ekonomikoak
23. artikulua. Alderdi orokorrak.
24. artikulua. Ordainsari finkoak.
25. artikulua. Ordainsari aldagarriak.
26. artikulua. Behin-behineko ordainsariak.
27. artikulua. Produktibitatearen osagarria.
28. artikulua. Soldata igoera eta soldataren urteko berrikuspena.
29. artikulua. Soldata ordaintzeko baldintzak.
V. KAPITULUA
Laneko segurtasuna eta osasuna
30. artikulua. Segurtasun eta Osasun Batzordea.
31. artikulua. Segurtasun eta Osasun Batzordearen eginkizunak.
32. artikulua. Osasuna zaintzea.
33. artikulua. Norberaren babeserako ekipoak.
VI. KAPITULUA
Diziplina araubidea
34. artikulua. Hutsegiteak eta haien sailkapena.
35. artikulua. Zehapenak eta haien jakinarazpena.
36. artikulua. Hutsegiteen preskripzioa.
VII. KAPITULUA
Afera sindikalak
37. artikulua. Langileen ordezkaritza enpresa barrenean.
38. artikulua. Enpresa batzordearen eskumenak.
39. artikulua. Bermeak.
40. artikulua. Enpresa Batzordearen legezko gaitasuna eta isiltasun profesionala.
41. artikulua. Langileen batzarra.
42. artikulua. Lokalak eta iragarki-ohola.
43. artikulua. Garraio gastuak eta bestelakoak.
44. artikulua. Sindikatuko kuota.
VIII. KAPITULUA
Azken xedapenak
1. ERANSKINA. Oinarrizko soldaten taula.
2. ERANSKINA. Antzinatasuna aplikatzeko taula.
3. ERANSKINA. Aparteko orduen prezioa.
4. ERANSKINA. Laneko arropa.
5. ERANSKINA. Erretiro aurreratuagatiko konpentsazioa.
6. ERANSKINA. Soldaten agiriaren eredua.
Taxoaren, 2013ko urriaren 14an
Bildu dira:
Andrés Carrillo Mateo jauna, Jose Luis García Melendo jauna, Jesús Liroz Navarro jauna, Ana Isabel Goizueta Janices andrea, Jesús Arias Garcia jauna eta Jesús Ciria Basterra jauna, horiek guztiak Nafarroako Autobideak S.A.ko (AUDENASA) Enpresa Batzordeko kideak, eta José Astrain Calvo, Manuel Forcada Huguet jauna, Manuel Cespedosa Casado jauna eta Manuel Soria Molinero jauna, sozietatea ordezkatuz, eta jaso da ezen, hainbat hausnarketa egin ondoren, gaurko egunean akordioa lortu dela bi alderdien artean, 2013-2016ko hitzarmen kolektiboaren testuan bildu den bezala, Nafarroako Autobideak, S.A.ren (AUDENASA) eta haren eraginpeko langileen artean.
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea.
Nafarroako Autobideak, S.A.ren (AUDENASA aurrerantzean) eta bere zerbitzuko langileen arteko lan harremanak arautzea dute xede enpresaren hitzarmen kolektibo honetan ezarritako arauek.
Kontratu bat da eta, beraz, betebeharrak sortzen ditu bi aldeentzat.
2. artikulua. Langile eremua.
Hitzarmen kolektibo honek AUDENASAaren plantillako langile finkoengan du eragina, haren indarraldian lan-kontratu mugagabea badute.
Zerbitzua behin-behinekoz ematen duten langileek (bitartekoak, praktiketakoak, prestakuntzakoak, lan edo zerbitzu baterakoak etab.) hitzarmen honetako baldintza orokorrak beteko dituzte, haien banakako kontratuetan eta araudi berariazkoan kasu bakoitzerako ezarritako salbuespenekin.
3. artikulua. Iraunaldia.
Hitzarmenak indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, eta haren ondorio ekonomikoek eragina izanen dute 2013ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra bitarte.
4. artikulua. Lurralde eremua.
AUDENASAk egun dituen lan eremu edo toki guztietan izanen du indarra hitzarmen kolektibo honek; lantoki berririk ezarriz gero, tratamendu bera izanen dute.
5. artikulua. Konpentsazioa eta irenspena.
Hitzarmen honetan itundutako baldintzak urte osoan konpentsatzen ahal dira aldez aurretik itundutako edo enpresak emandako hobekuntzekin, edo legez agindutakoekin, edo edozein motatako itun edo hitzarmenetan lortutakoekin.
Langileren batek sailkapen bereko langileentzat hitzarmen honetan ezartzen diren baldintzak gaindituko balitu, errespetatu eginen litzaizkioke. Neurri hori egoera horretan dauden langileei baizik ez zaie aplikatuko.
Hitzarmenaren izaera kontuan hartuta, etorkizuneko legezko xedapenek, ordainsari-kontzeptu guztietan edo bakarren batean aldaketa ekonomikoa edo bestelakorik ekartzen badute, eraginkortasun praktikoa izanen dute baina bakarrik xedapen horien aurretik indarra zutenei batuta hitzarmen honen guztirako maila gainditzen badute urteko konputuan. Horrela izan ezik, hemen itundutako hobekuntzek irentsitzat joko dira.
6. artikulua. Osotasunarekiko lotura.
Langileen Estatutuaren 90. artikuluko 5. atalean aurreikusitako ahalmenez baliatuz, lan arloko agintaritzak ofizioz lan jurisdikziora jotzen badu hitzarmen honetako itunetako edozein aldatzeko asmoz, hitzarmena eraginkortasun praktikorik gabe geldituko da, eta berriz ere bere osotasunean aztertu beharko da, salbu eta kasu zehatz bakoitzean bi alderdiek espresuki kontrakorik erabakitzen ez badute jurisdikzio eskudunak legeak onartzen dion legezkotasunaren kontrola dela medio.
7. artikulua. Interpretazioko batzorde mistoa.
Hemen bilduriko arauak betetzen direla begiratzeko, eta arbitraje eta adiskidetze lana egitearren hitzarmenaren klausulen interpretazio eta aplikazio kontuetan, batzorde misto bat eratuko da, sei kidek osatua, langileen eta enpresaren hiruna ordezkarirekin. Kide horiek Negoziazio Batzordean egondakoen artean hautauko dira.
Batzorde honetan alde bakoitzak izendatutako 4 pertsonetatik 3 egonen dira:
Langileen ordezkariak:
–Carlos Blasco Ciaurriz jauna.
–Andrés Carrillo Mateo jauna.
–José Luis García Melendo jauna.
–Jesús Abad Basaburua jauna.
Enpresaren ordezkariak:
–José Astrain Calvo jauna.
–Manuel Forcada Huguet jauna.
–Manuel Soria Molinero jauna.
–Manuel Cespedosa Casado jauna.
Bertaratu ezin badira, izendatukoen ordez beste batzuk ariko dira. Langileen ordezkoak Enpresa Batzordeko beste kide batzuk izanen dira, eta enpresaren ordezkarien ordezkoak enpresak erabakitzen dituenak.
Batzorde horren esku-hartzea eskatuko da hitzarmen honen interpretazioari eta aplikazioari buruzko edozer ezagutu eta erabaki behar denean. Horregatik, baliorik gabea izanen da edozein gatazka edo aferaren plantemendua baldin eta ez bada bete prozesuaren aipatu tramitea, hots, aldez aurretik hitzarmenaren interpretaziorako batzorde paritario mistoak esku hartzea.
Beharrezkoa denean eta alderdietako edozeinek eskatzen duenean bilduko da batzordea.
Batzordeko kideei gutxienez 5 egun lehenago eginen zaie dei. Idatziz edo bide telematikoa erabiliz agertaraziko da, bilerarako deialdia egitearekin batera, zein diren eztabaidatu beharreko gaiak. Hartarako deitutako bileran proposatutako gaiak besterik ez da eztabaidatuko. Betebehar horietatik kanpo daude batzarrera deitu duen alderdiaren ustez premiazkoak diren kasuak.
Batzordeak erabakiak hartzeko, baliozkoak izan daitezen, aldeko botoen gehiengo soila beharko da. Akordiorik ezean, zuzendari nagusiaren bitarteko lana eskatuko da, eta hark, gehienez 10 eguneko epean, hartutako erabakiaren berri emanen du idatziz. Desadostasunak mantenduz gero, akta eginen da jarrera desberdinak jasotzeko, eta dauden desadostasunak hitzarmen honen 7. artikuluan arautzen den bitartekotzaren eta arbitrajearen sistemaren menpe uzteko.
Batzorde Mistoak enpresan duen helbidea ezarri da:
AP-15 autobidea, 83. km, hegoaldea, 31192 Taxoare (Nafarroa).
8. artikulua. Bitartekotza.
Laneko gatazka kolektiboak era baketsuan konpontzearen garrantzia dela eta, hitzarmen hau sinatzen duten alderdiek erabaki dute Bitartekotza eta Arbitrajerako Konfederazio arteko Estatuko Zerbitzuaren bitartekotzaren menpe jartzea (SIMA), edo, hala balegokio, haren probintziako zerbitzuaren menpe. SIMAren eskumenetik kanpoko gatazka guztietan, alderdiek erabaki dute lan gatazkak auzibidetik kanpo konpontzeko prozedurari buruzko akordioetako xedapenen menpe jartzea, hitzarmen honen indarraldian ezarrita badaude edo ezartzen badira, bai autonomia erkidearen esparruan bai Espainiako esparruan.
II. KAPITULUA
Lan baldintzak
9. artikulua. Lanaldia eta lan ordutegia.
Nafarroako Autobideak, S.A. enpresak egiten duen lanak bere berezitasunak ditu, Garraioaren Sektoreko enpresa baita eta aldi berean zerbitzu publikoa. Etenik gabeko lana egiten du, gau eta egun, urteko egun guzti-guztietan. Hori dela-eta, ezinbestekoa da autobidean berean lan egiten duten langileen lan ordutegi desberdinak izatea. Bestetik, zaila da lana guztizko zehaztasun eta metodoaz programatzea, beharrak desberdinak baitira, bai egun baten barrenean, bai urteko sasoietan, zenbait faktoreren ondorioz: egunean eguneko baldintzak meteorologikoa, trafikoaren irregulartasuna.
Arestian esandakoa gorabehera, departamentu bakoitzak behin-behineko egutegia prestatuko du, ekitaldi bakoitzeko azaroaren 15a baino lehenago langileei aurkeztuko zaiena. Egutegi hartan langile bakoitzak hurrengo urtean egin behar dituen txandak agertuko dira. Abenduaren 20a baino lehen behin betiko egutegia eginen da, eta langile bakoitzari bere txandak eta oporrak zehaztuko zaizkio. Egutegia hala errespetatu behar da. Salbuespenak bi dira: ezinbesteko kasuak edo zerbitzuaren larrialdiak.
Zerbitzua dela-eta beharrezkoa balitz, betiere legez behar diren konpentsazioekin, txanden errotazioa alda liteke, eta bi zatiko lanaldia jar liteke, edo kendu, Langileen Estatutuaren 41. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Langileek txanda eta egun aldaketak egiten ahal dituzte elkarrekin, beren departamentuari behar adina denborarekin eskatuz gero, betiere aldaketak enpresaren funtzionamendu egokia oztopatzen ez badu, bezeroaren edo beste batzuen kalterako ez bada, edo lanaldien arteko atsedenei buruz araudiak dioenaren kontrakoa ez bada.
Lanaldia, nolanahikoa izanik ere, honela kontatuko da: langileak, hala eguneko lanaldiaren hasieran nola bukaeran, lanpostuan lanerako moduan eta behar den tresneriarekin ematen duen denbora.
Lanaldiaren bukaeran ezin da lanpostua hutsik utzi erreleboa egin behar duen langilea bertan ez bada. Erreleboa egin behar duena iritsi ez bada, aurreko txandako langileak hantxe segitzeko obligazioa du, gehienez 2 orduz. Denbora hori behar den bezala konpentsatuko zaio.
2014ko egutegiak orain arte erabilitako irizpideei eutsiz prestatuko dira, baina kontuan hartuko da urteko lanaldi horren %3 (52 ordu 2014an) malgutasunekoak direla; horrek esan nahi du ezen, produkzioa dela eta (esate baterako, neguko kanpaina, irteteko operazioan trafikoan laguntzea, mantentze-lanak udan), enpresak ordu horiek birbanatzen ahal dituela emakida-hartzailearen zerbitzuen beharrak hobeki betetzeko.
Malgutasuneko orduen aurreabisua gutxienez 5 egun lehenago egin behar da, eta eskaera hori 24 ordu lehenago ken daiteke, orduak aldatzea ekarri zuten arrazoiak aldatu badira. Lanaldi malguetako 16 ordu, gehienez ere, lan poltsatzat hartuko dira, eta haien indarraldia ez da 2 hilabetetik gorakoa izanen urte naturala bukatzen denetik aurrera. 2015ean eta 2016an, malgutasuna urteko lanaldiaren %5era arte handitu daiteke, 2014an metodo horren erabilgarritasunaz hautemanen denaren arabera.
Lanaldi barreneko atsedenaldia hamabost minutukoa izanen da 6 ordutik goitiko lanaldi etengabea egiten duten langileentzat. Ahal dela, lantokitik kanpo eginen da atsedenaldia, betiere zerbitzua beteta gelditzen bada.
Langileak urtean 1.752 ordukoa izanen du gehienezko ordu kopurua, hitzarmen honen indarraldiko lau urteetan. Bertaratzeko lanaldien gehieneko kopurua 220koa izanen da urte bakoitzeko.
2015etik aurrera, urteko lanaldia 12 ordu handiagoa izanen da; horiek lanorduen poltsa bat eratuko dute, soil-soilik langileei prestakuntza emateko erabiliko direnak, taldeen trebetasun eta balioaniztasun mailak hobetzeko asmoz.
10. artikulua. Oporrak.
Langileak urtean 22 oporregun baliodun izanen ditu, diruz konpentsatu edo ordezkatu ezin daitezkeenak. Arau orokor gisa, denak segidan hartuko dira, salbu eta oporraldia, zerbitzuaren beharrengatik edo langilearen komenentzia dela-eta edo ezarritako egutegia dela medio, zatitan banatzen bada.
Errotazio sistema erabiliko da oporrak aukeratzeko, talde bakoitzeko langileen artean oreka eta konpentsazioa egon dadin datei dagokienez. Lehentasuna izanen dute betiere antzinatasun handiagoa dutenek.
Urteko oporren egutegia eginen da lan txanden egutegiarekin batera, azaroaren 15a baino lehen behin-behinekoa eta abenduaren 20a baino lehen behin betikoa, hitzarmen honen 9. artikuluan adierazten den bezala. Behin betiko egutegiak Enpresa Batzordeari bidaliko zaizkio.
Oporraldia hasi aurretik, gutxienez bost egun lehenago, oporretarako partea sinatu behar du departamentu bakoitzeko zuzendariak.
Enpresan urtea hasita sartu diren langileek dagokien proportzioaren oporraldia izanen dute, hasi zirenetik abenduaren 31ra bitarte kalkulatua.
Langileek opor egun bat gehiago eskuratzen ahal dute, zein den bakoitzaren absentismoa eta antzinatasuna, horren arabera. Opor egun osagarri horrek 8 orduko lanaldiaren balioa izanen du lanaldi osoko langileentzat. Oporraldi hasieran edo bukaeran hartuko da (egutegietan, esleitutako jai-oporraldietako bati gehituko zaio).
Hauek dira baldintzak:
2013an eta hurrengoetan.
–Ekitaldi hasieran 5 urtetik gorako antzinatasuna duen langileak opor egun bat gehiago izan dezake, baldin bere absentismoa %2tik beheitikoa (7 egun natural) bada bulegoko langileen kasuan, eta %2,7tik beheitikoa (10 egun natural) gainerako langileen kasuan.
–Ekitaldi hasieran 12 urtetik gorako antzinatasuna duten langileek egun bat gehiago izan dezakete (aurrekoari gehituta), aurreko paragrafoan absentismoari buruz adierazitako baldintza beretan.
–Ekitaldi hasieran 32 urtetik gorako antzinatasuna duten langileek beste bi egun gehiago izan ditzakete (aurrekoari gehituta); haietako bigarrenak aurreko paragrafoan absentismoari buruz adierazitako baldintza berak izanen ditu. Erretiro partziala duten enplegatuek oporren zati proportzionala izanen dute, haien lanaldiaren arabera.
Aurreko lau urteak izanen dira bakoitzaren absentismoa kalkulatzeko erreferentzia, ekitaldi bakoitzean lanaldi murrizketa aplikatzeko, eta langileari makurren heldu zaiona kenduko da. Beste hiru ekitaldietan bete beharko da absentismoaren indizea.
Bakoitzaren absentismoa kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko ordu sindikalak, laneko istripuak, ama edo aita izateagatiko bajak edo hitzarmen kolektiboan adierazitako gainerako baimen edo lizentziak.
Zerbitzua mantentzeko traba ez bada, langileek aukera izanen dute, nork bere egutegian, lanegunetatik “norberaren aferetarako” bi egun seinalatzeko. Norberaren aferetarako egunak gehienez ere pertsona batek har ditzake egun eta departamentu bakoitzean (ordainlekua, mantentze-lanak, mekanikariak, elektronikoak, koordinatzaileak eta bulegoak). Halaber, ondoko egun hauek norberaren aferetarako egunetatik kanpo gelditzen dira:
–Aste Santuari atxikitako asteazkena, osteguna, igandea eta astelehena.
–Sanferminetako asteburuak.
–Irteerak eta itzulerak uztaileko eta abuztuko oporraldietan.
–Irteerak eta itzulerak jaieguneko zubietan.
–Haien berezitasuna dela-eta plus berezi bat ezarrita duten txandak.
Departamentuetako buruek ahalmena izanen dute hemen ezarritako murriztapenak aldatzeko, hari posiblea irizten badiote, zerbitzuari kalterik ekarri gabe.
11. artikulua. Baimenak, lizentziak eta lanaldia murriztea.
Langileen Estatutuaren 37. artikuluan zehaztutako arrazoiengatik eta gehieneko denboran, ordainsarirako eskubidea dutela, lanean ez agertzea daukate hierarkiako arduradunaren adostasuna duten langileek, baldin eta behar bezain garaiz abisatu badute eta arrazoiak agiri fede-emaile bidez aiurtatzen badituzte.
Batzuk aipatzearren, eta betiere Langilearen Estatutuari jarraituta, hauek izan daitezke egunak hartzeko arrazoiak eta gehieneko denborak:
a) Hamabost (15) egun natural ezkontzaren kasuan.
b) Bi (2) egun honako kasuotan:
–Seme edo alabaren jaiotza.
–Heriotza, istripu edo gaixotasun larria, ospitaleratzea edo ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoa, etxean atsedenaldia behar badu, odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura bitarteko ahaideen kasuan (ezkontidea, seme-alaba naturalak zein adopziokoak, gurasoak, anai-arrebak, aiton-amonak, ilobak, aita-amaginarrebak, ezkontindearen anai-arrebak edo ezkontidearen aiton-amonak). Arrazoi hori dela-eta, langileak bidaia luzea egin behar badu (200 km-tik gora bere bizilekutik), baimena lau (4) egunekoa izanen da.
c) Egun bat (1) honako kasuotan:
–Ohiko bizilekuz aldatzeko.
Kasu guztietan, baimenaren edo lizentziaren lehendabiziko eguna izanen da baimena edo lizentzia ekarri duen egintzaren eguna. Nolanahi ere, dokumentuen tramitazioagatik, erregistro ofizialengatik edo bestelako kudeaketengatik beharrezkoa denean bat egitea lanegun baliodun batekin, baimenaren egun bat eraman ahalko da lehendabiziko egun baliodunera.
Ospitaleratzeko baimenaren egunak, printzipioz, sartzeko egunari eta hurrengoari dagozkie. Norberak hartzekoak izanen dira eskatzailearen lanaldiarekin bat egiten badute eta baimenaren arrazoiak irauten duen bitartean har daitezke. Ospitaleratzetzat hartzeko, bi baldintza bete beharko dira: gaixoak gaua ospitalean ematea eta otordu bat bertan egitea. Atal honetan ez dira aintzat hartuko haurdunaldiaren bukaeran umea izateko egiten den ospitalizazioa, edozein motatakoa izanik ere.
b) eta c) puntuetan deskribatutako baimenak aplikatzeko, legez eratutako izatezko bikoteak ezkonduen pareko izanen dira.
d) Ezinbesteko eginbehar bat betetzeko, publikoa nahiz pertsonala.
e) Sindikatuaren ordezkari lanak egiteko, legeriak ezarritako esparruan.
f) Behar-beharrezkoa den denbora, erditu aurreko azterketa medikoak egiteko eta erditzea prestatzeko tekniketan trebatzeko, lanorduetan egin behar badira.
g) Seme-alaba izan, adopzioan edo harreran hartuz gero, haurrari esnea emateko bederatzi hilabete egin arte, langileek eskubidea izanen dute ordubetez lanetik kanpo egoteko, nahi badute bi zatitan banatuta. Ume baten baino gehiagoren erditze, adopzio edo harrera kasuan, proportzioan gehituko da baimenaren denbora.
Eskubide hori baliatzen duenak, hala nahi badu, eskubide hori lanaldiaren ordu erdiko murrizketarekin ordezka dezake, helburu berbererako, edo denbora hori lanaldi osotan pilatzen ahal du, negoziazio kolektiboan ezarritako baldintzetan edo enpresarekin adostuta (betiere negoziazio kolektiboan ezarritakoa errespetatuz).
Baimen hau langileen eskubide indibiduala da, gizon nahiz emakume izan, baina gurasoetako batek bakarrik erabiliko du, biak lanean ari diren kasuetan.
Semea edo alaba bere garaia baino lehen jaio delako edo jaio ondoren beste edozein arrazoirengatik ospitalizaturik egon behar badu, aitak edo amak eskubidea izanen du lantokitik ordubetez lekutzeko. Orobat, lanaldia gehienez 2 ordu murriztu ahalko dute, eta lansaria ere proportzioan murriztuko zaie.
Legezko zaintza dela-eta, langile batek zortzi urtetik beherako haurren bat edo ordaindutako lanik egiten ez duen minusbaliatu fisiko, psikiko edo sentsorialen bat bere kargu izanez gero, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko, zortziren bat gutxienez eta erdia gehienez ere, soldata ere hein berean murriztuta.
Langileak eskubide bera izanen du, odol bereko nahiz ezkontza bidezko bigarren gradura arteko ahaidea zaintzeko, baldin eta ahaidea adinagatik edo istripu edo gaixotasun baten ondorioz bere kasa baliatzeko gauza ez denean eta lan ordaindurik egiten ez duenean.
Adopzioa, adoptatu aurreko harrera edo harrera iraunkorra egiten duen gurasoak eskubidea izanen du lanaldia murrizteko, gutxienez erdira, soldata hein berean murriztuta, minbiziak (tumore gaiztoak, melanomak eta kartzinomak) edo beste gaixotasun larri batek jota dagoen haren ardurapeko adingabea zaintzeko, gaixotasun horrek ospitaleratze luzea ekartzen badu eta, hortaz, umearen zaintzak zuzena, jarraitua eta iraunkorra izan behar badu, osasun zerbitzu publikoak edo kasuan kasuko autonomia erkidegoko osasun organo administratiboak egiaztaturik, gehienez ere adingabeak 18 urte bete arte.
Atal honetan ezartzen den lan murrizketa langile bakoitzaren eskubidea da, gizonezkoa izan edo emakumezkoa izan. Hala ere, pertsona bera zaintzeko eskubidea bi langilek edo gehiagok izaten badute, enpresak aukera izanen du aldi berean erabili nahi den eskubidea mugatzeko, funtzionamenduarekin lotutako bidezko arrazoirik baldin badago.
Haurrari esnea emateko baimenaren eta lanaldi murrizketaren orduak eta epealdia zehaztea (artikulu honetako aurreko ataletan zehaztuak) langileari dagokio. Langileak, ezinbesteko kasuan ez bada, aurreabisua eman beharko dio enpresaburuari hamabost egun lehenago, bularra emateko baimena edo lanaldi murriztua zein egunetan hasiko eta bukatuko duen zehaztuz.
Artikulu honetako ataletan zehaztutako baimenen epe eta orduen zehaztapena dela-eta enpresaren eta langilearen artean sortzen diren desadostasunak lan arloko jurisdikzioak ebatziko ditu, lan jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 139. artikuluan ezarritako prozeduraren bidez.
Genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktimatzat jota dauden langileek, egiaz babestuak izan daitezen eta gizarte laguntza integrala izan dezaten, eskubidea izanen dute lanaldia murrizteko (soldata hein berean murriztuko zaio), edo bere lan denbora berrantolatzeko, ordutegia egokituz, ordutegi malguaz baliatuz edo enpresak lan denbora antolatzeko dituen beste bide batzuk erabiliz.
h) Azterketetara joateko, lanbidearekin zerikusia eduki ala ez eduki, Langileen Estatutuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera jokatuko da. Langileak behar adina denborarekin jakinarazi eta egiaztatu beharko du zer ikasketa egiten ari den, eta azterketak eta eskolak zein egun eta ordutan diren.
i) Soldatarik gabeko baimenak. Arrazoi pertsonalengatik, langileak urtean zehar ordainsari gabeko baimen bakarra eskatzen ahal du, gehienez hilabetekoa (egun batetik hilabetera bitartekoa). Aukera hori hiru urtetik baizik ezin izanen da eskatu baimen luzeena eskatzen denean, hau da, hilabetekoa. Salbuespenak ere onar litezke, Batzorde Mistoak hala erabakiz gero.
12. artikulua. Eszedentziak.
Eszedentzia borondatezkoa edo nahitaezkoa izan daiteke.
1. Nahitaezkoa, lanpostua gorde eta antzinatasuna kontatzeko eskubidea ematen duena, lanera joatea galarazten duen kargu publikoren baterako izendatu edo hautatua izateagatik emanen da. Lanera itzultzea kargu publikoa utzi eta hurrengo hilabetearen barrenean eskatu beharko da.
2. Borondatezko eszedentziak:
a) Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen langileak eskubidea du borondatezko eszedentzia izateko, lau hilabeterako gutxienez eta bost urterako gehienez. Eszedentzia bat hartuz gero, amaitzen denetik lau urte igaro behar dira eskubide honetaz berriro baliatu ahal izateko.
Eszedentzia urte baterako baino gehiagorako eskatzen bada, langileak aukera bakarra izanen du lanera itzultzean lanpostua gordeta izateko, eszedentzia hasi eta sei hilabetera, baldin eta 30 egun lehenago eskatzen bada gutxienez.
Erantzukizun edo zailtasun handiko lanpostua duten langileen kasuan, enpresaren zuzendaritzak baimendu beharko du lanpostuaren erreserba duen eszedentzia.
b) Langileek eskubidea dute hiru urteko eszedentzia hartzeko, gehienez, seme-alaba bakoitza zaintzeko, norberak izandakoa edo adoptatua izan, edo etxean hartua, bai modu iraunkorrean bai adoptatu aurreko harrera-fasean. Hiru urte horiek haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira.
Bi urtebetera arteko eszedentziarako eskubidea izanen dute, halaber, adinagatik edo istripu, eritasun edo desgaitasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen ahaideren bat –odol bereko edo ezkontza bidezko bigarren mailara artekoa– zaindu behar duten langileek.
Atal honetan ezartzen den eszedentzia langile bakoitzaren eskubidea da, gizonezkoa izan edo emakumezkoa izan. Hala ere, pertsona bera zaintzeko eskubidea bi langilek edo gehiagok izaten badute, enpresak aukera izanen du aldi berean erabili nahi den eskubidea mugatzeko, funtzionamenduarekin lotutako bidezko arrazoirik baldin badago.
Beste subjektu eragile batek beste eszedentzialdi bat izateko eskubidea sortzen duenean, hori hastearekin bukatuko da ordura artekoa, halakorik izanez gero.
Langileak artikulu honetan ezarritakoaren arabera eszedentzian ematen duen denbora antzinatasunerako kontuan hartuko da. Lehenbiziko urtean lanpostua gordetzeko eskubidea izanen du. Epe hori bukatuta, gordeko zaion lanpostua lanbide talde bereko bat izanen da.
Aurrekoa hala izanik ere, langilea ofizialki aitortutako familia ugarikoa baldin bada, lanpostua 15 hilabetez gordeko zaio, gehienez ere, kategoria arrunteko familia ugaria denean, eta 18 hilabetez, luzeenera jota, kategoria berezikoa denean.
c) Bestetik, probintzia barneko edo esparru handiagoko sindikatu eginkizunetan aritzen diren langileek ere eska dezakete eszedentzia enpresan, beren karguak irauten duen denborarako.
d) Eszedentzian dagoen langileak ez du beste eskubiderik enpresan hutsik dauden eta bere kategoriakoak edo antzekoak diren lanpostuetara itzuli ahal izateko lehentasuna baizik.
e) Lanpostuaren erreserba duen borondatezko eszedentzia mota bat ezarri da, 3 hilabetetik 6 hilabetera bitartekoa. Eszedentzia mota honetan langileek oso-osorik bete beharko du eskatutako eszedentzialdia. Sei hilabeteak pasatuta, bere lehengo lanpostura itzuliko da langilea, betiere 30 egun lehenago idatziz eskatu eta gero. Eszedentzia horretan lanpostua gordeta izateko epea 2 urtera bitarte luzatzen zaie ordainlekuko langileei. Beste lanbide talde batzuetako langileentzat, eskaera bakoitza aztertuko du batzorde paritario batek; dena dela, azken erabakia enpresak dauka.
Erantzukizun edo zailtasun handiko lanpostua duten langileen kasuan, enpresaren zuzendaritzak baimendu beharko du lanpostuaren erreserba duen eszedentzia.
Espezialisten eta langile ez kualifikatuen taldeetan ezin izanen dira aldi berean 2 langile baino gehiago egon eszedentziaren ondoriozko erreserba aldian. Halaber, langile bakar bat egoten ahalko da egoera horretan administrarien eta teknikarien taldeetan.
Eszedentzian egondako langilea lanpostura itzultzen denean, antzinatasunaren ondorioetarako, eszedentzialdia besterik ez du galduko. Baina ez da galduko b) letran zehaztutako eszedentzietan.
13. artikulua. Sustapena eta maila igoerak.
Lanbide talde batetik besterako igoerak faktore hauek kontuan hartuta eginen dira: prestakuntza, merezimenduak, esperientzia, antzinatasuna, langileak bere mailako eginkizunak nola bete dituen, eta enpresaren ahalmena antolamenduari dagokionez.
Enpresa Batzordeari maila igoera guztien berri emanen zaio.
14. artikulua. Lanpostu berriak, lanpostu hutsak nola bete eta behin-behineko ordezkapenak.
Lanposturen bat betetzeko premia dagoenean, ahal dela, beste lanpostu batean dagoen langile batekin beteko da hutsunea.
Enpresak, egokia iruditzen zaionean, hautaprobak egiten ahal ditu kasu bakoitzerako, inguruabarren arabera. Dena dela, aldez aurretik horren berri eman beharko dio Enpresa Batzordeari.
15. artikulua. Lanbide taldeak.
Langileak sailkatzeko sistemak Langileen Estatutuaren 22. artikuluan xedatuari heltzen dio. Hartara, langileak lanbide talde hauetan sailkatuko dira, norberaren eginkizunen arabera:
1. Lanbide taldea: zuzendaritzako kideak eta goi mailako agintariak.
2. Lanbide taldea: zerbitzuko arduradunak eta tarteko agintariak.
3. Lanbide taldea: bulegoko, administrazioko eta zerbitzu orokorretako langileak.
4. Lanbide taldea: ustiapeneko zerbitzuetako langileak.
Irizpideak ezartzeko norberaren lanbide taldea:
Lanbide taldeen araberako sailkapena zehazteko, enpresak, bere eskudantziak erabiliz, ondoko irizpide hauek ezartzen ditu bakoitza lanbide talde batean ezartzeko; irizpide horiek, zorrotz-zorrotzak edo baldintzatzaileak izan gabe, I. eranskineko zerrendetan jasotzen diren taldeak ezartzeko balio dute, eta ondoko faktore hauek kontuan izanik zehaztu dira.
A) Prestakuntza akademikoa, ezagutzak eta esperientzia: ezagutzaren maila ezartzen da norberaren lanbide taldeko eginkizunak behar bezala betetzeko beharrezkoa den oinarrizko prestakuntzaren arabera. Faktore horren oinarrirako, neurriz hartuko dira kontuan prestakuntza teoriko-praktikoa, ezagutzak eta laneko esperientzia.
B) Autonomia: faktore horren arabera, norberaren eginkizunean menpekotasun maila hartzen da kontuan, betiere ondokoa aintzat hartuta: problemak atzemateko gaitasuna, bere kasa soluzioak hartzekoa, lanpostuak antolaketaren aldetik dituen mugak arauei, protokoloei edo hierarkiako hurrenkerari dagokienez, eta haren jardunak berezko duen betebehar maila kasuan-kasuan egokienak diren soluzioak zehaztu eta hartzeko.
C) Ekimena: hori baloratzeko, kontuan hartu beharko da egintzei, emaitzak hobetzeari edo aukerak sortzeari ekiteko joera, baita etorkizunean beharrezko mailatik gora edo norberaren lanpostutik espero daitekeenetik gora gerta daitekeena aurreikusteko gaitasuna ere.
D) Konplexutasuna: faktore hori baloratzen da honen arabera: lanpostuaren zailtasun maila, beharrezko trebetasun espezifikoen edo berezien maila (fisikoak, intelektualak, eskuzkoak, teknikoak, etab.), eta lanpostuaren berezko lan baldintzei buruzko ingurumeneko inguruabarrak (kanpokoa, barrenekoa, arrisku maila, etab.) eta horretan jarduteko modua (egunekoa, gauekoa, lanaldi jarraitua, txandaka, zatitua, etab.).
E) Kalitatea bere eginkizunak betetzeko: hori baloratzeko, kontuan hartu beharko da esleitutako eginkizunak garatzean izandako kalitatea, eta ea ahal den modurik onenean egiten diren, ezarritako irizpideei jarraituz.
F) Erantzukizuna: bakoitzak kudeaketan nolako esku-hartzea duen neurtzen duen faktorea. Enpresan langilearen jardunaren independentziaren arabera sortutako emaitza ekonomiko edo teknikoen gainean eragina izateko ahalmena baloratzen du.
G) Agintzeko eta langileak zuzendari izateko gaitasuna: horiek baloratzeko, kontuan hartu beharko da ingurunean eragiteko gaitasuna, kasuan kasuko helburuak identifikatuz eta horiek besteei helaraziz, lankideak eta menpekoak zuzentzen ahaleginka eraginkortasuna lortzeko eta helburuak betetzeko. Sozietatearen borondatea kanpoko edo barneko ordezkaritzaren gaitasuna biltzen du.
Barneko igoerak kenduta, lanbide talde batean sartu berri diren enplegatu guztiek ikasteko bi aldi izanen dituzte, haietako bakoitza urtebetekoa gehienez. Haietako lehendabizikoan ezarritako soldataren %60 kobratuko dute, eta bigarrenean, berriz, %75.
Lanbide taldeen deskripzioa.
1. lanbide taldea: zuzendaritzako kideak eta goi mailako agintariak.
Talde horretan sartutako langileek graduko tituluaren pareko prestakuntza eduki behar dute, teorikoa izan edo praktikarekin lortua.
Administrazio Kontseiluaren edo, hala balegokio, enpresako zuzendaritzaren agindupean, betiere enpresaren politikaren ezarpenean parte hartuz, bere lanpostuko jarduerak zuzendu, antolatu, koordinatu eta bere gain hartzen ditu, eta langileak bere kargura izan ditzake.
Enplegatuak bere kabuz erabaki behar du azken emaitzaren prozesuaz, metodoez eta baliozkotasunaz, betiere enpresak zehaztutako helburuen barnean, praktikan sostengu hierarkikorik behar izan gabe. Jarraibideak modu orokorrean zehazten dira, eta interpretatu eta egokitu behar dira hein handi batean; horretarako, ildoak ezartzeko ahalmena dauka, eta, hori dela-eta, ekarpen pertsonal handia eskatzen zaio.
Haren erabaki, akats edo hutsengatik hartzen duen erantzukizunak erakundeari eragiten dio zuzenean edo zeharka, eta, ondorio ekonomiko larriak ekarri ahal izateaz gain, eragin nabariak izan ditzake enpresaren funtzionamenduaren gainean.
Talde horren barrenean, lanpostu hauek sartu dira:
Zuzendaritzako kideak.
Graduko tituludunak.
2. lanbide taldea: zerbitzuko arduradunak eta tarteko agintariak.
Ez da beharrezkoa izanen graduko titulurik izatea, baina norberak beharrezko prestakuntza eta esperientzia frogatu behar ditu esleituta duen lanposturako, departamentuko kudeaketa bere gain hartzeko. Enplegatuak izan ditzake bere kargura.
Enplegatuak bere kabuz erabaki dezake azken emaitzaren prozesuaz, metodoez eta baliozkotasunaz, betiere enpresak zehaztutako helburuen barnean, eta praktikan sostengu hierarkikoa izan dezake. Jarraibideak goragoko agintariek edo zuzendaritzakoek emanen dituzte. Erabakiak har ditzakete esleiturik duten departamentuari buruz.
Taldeburua.
Tailerreko burua.
Zerbitzuko burua.
Geltokiko burua.
Langilezaina.
Mantentze-lanetako taldeko arduraduna.
3. lanbide taldea: bulegoko, administrazioko eta zerbitzu orokorretako langileak.
Talde horretan sartutako langileek Batxilergoaren, BBBren, Erdiko Mailako Lanbide Heziketaren edo antzekoaren pareko prestakuntza teorikoa izan behar dute, edo horien gisako ezagutza profesionalak, lanpostuan denbora luzean aritu ondoren praktikaren poderioz eskuratuak.
Egin beharreko lanak norberaren jarduerarenak dira, eta haiek betetzeko, autonomia maila desberdina izanen dute norberak izandako esperientziaren arabera. Lanak estandarizaturik daude normalean eta jarraibide orokorrekin bat betetzen dira, 1. edo 2. lanbide taldeko langile baten ikuskapen hierarkikoaren azpian; nolanahi ere, beharrezkoa da nolabaiteko ekarpen pertsonala, lanaren arauak egoera berrietara egokitzeko.
Talde horren barrenean, lanpostu hauek sartu dira:
Analista-programatzailea.
Informatikaria.
Idazkaria.
Administrazioko 1. mailako ofiziala.
Administrazioko 2. mailako ofiziala.
Administrari laguntzailea.
Biltegizaina.
Mandataria.
Telefonozaina.
Zuzendaritzaren txoferra.
4. lanbide taldea: ustiapeneko langileak.
Talde horretan sartutako langileek Batxilergoaren, BBBren, Erdiko Mailako Lanbide Heziketaren edo antzekoaren pareko prestakuntza teorikoa izan behar dute, edo horien gisako ezagutza profesionalak, lanpostuan denbora luzean aritu ondoren praktikaren poderioz eskuratuak.
Autopista ustiatzearen zerbitzuekin ikusteko duten lanez arduratuko dira, ordainsaria kobratzearekin hasi eta mantentze-lanekin buka, autobidearen funtzionamendua, erabilera eta egoera egokiak izan daitezen.
Lan horiek autonomia maila desberdina daukate lanpostuaren ezaugarrien arabera eta norberak eskuratutako esperientziaren arabera. Lanak, oro har, estandarizaturik daude, eta jarraibide orokorrekin bat betetzen dira, 1. edo 2. lanbide taldeko langile baten ikuskapen hierarkikoaren azpian; nolanahi ere, beharrezkoa izan daiteke nolabaiteko ekarpen pertsonala, lanaren arauak egoera berrietara egokitzeko.
Talde horren barrenean, lanpostu hauek sartu dira:
Teknikari laguntzailea.
Delineatzailea-proiektugilea.
Koordinatzailea.
Elektronikaria.
Ordainlekuko txandako burua.
Ordainlekuko lang.
Ofizial espezialista.
Ofizial mekanikaria.
Mantentze-lanetako ofiziala.
Mantentze lanetako laguntzailea.
Lanpostu bakoitzaren zehaztapen partikularrak sozietatearen kalitate eta ingurumenaren planaren barnean daude bildurik.
16. artikulua. Mugigarritasun funtzionala.
Enpresako mugigarritasun funtzionalaren muga bakarrak hauek izanen dira: lan egiteko behar diren titulazio akademikoak edo lanbide titulazioak eta langile bakoitzaren lanbide taldea.
Enpresaren berariazko onespena edukita, langile bat maila goragoko lanbide talde batean aritzen bada sei hilabetetik gora urte batean edo zortzi hilabetetik gora bi urtean, igoera eska dezake, salbu eta ordezkapena egiten denean oporraldietan, gaixotasun batean, laneko istripu batean, lizentzia berezian edo antzeko arrazoiengatik, eta ez ditu izanen Langileen Estatutuaren 39. artikuluak denborarako ezartzen dituen mugak.
Enpresak, hala behar izatera, langileak koka ditzake beren lanpostuez bestelako eginkizunetan, edota lanpostua alda diezaieke aldi baterako, baldin eta norberaren lanbide taldearen barnean bada.
Mugigarritasun funtzionala gauzatuko da langilearen duintasuna urritu gabe eta beraren lanbide prestakuntza eta sustapena galarazi gabe; langileak zein eginkizun hartu, hari dagokion ordainsaria jasotzeko eskubidea izanen du, bere kategoria baino beheragoko eginkizunak ezartzen zaizkion kasuetan izan ezik, halakoetan bere kategoriako ordainsaria jasoko baitu. Aldaketa langileak eskatuta egiten bada, haren soldatak bat eginen du lanpostu berriaren soldatarekin.
17. artikulua. Mugigarritasun geografikoa.
Enpresak langile bat bere ohiko lantokitik beste batera bidaltzen ahal du hartarako arrazoi tekniko, antolamenduzko edo produktiborik baldin badago, nahiz eta lan kontratuan espresuki halakorik ez agertu.
Langilearen mugigarritasunaz ari garenean lau mota bereizten dira:
1.–Urtebetetik beheitiko lekualdatzea (1).
Langileak, soldataz gainera, bidaia gastuak eta dietak jasotzeko eskubidea izanen du.
Lekuz aldatzeko denbora gehigarria enpresaren kontura izanen da.
2.–Lantokiz behin betiko aldatzea, baina bizileku aldaketarik behar ez bada.
Langileak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izanen du. Lantoki berrira joateko zenbat kilometro gehiago egiten dituen, kopuru horri dagokion gastua jasoko du.
Denbora gehigarria, berriz, langileak jarri behar du.
3.–Lekualdaketak. Lantokiz behin betiko aldatuz gero eta horrek bizilekua aldatu beharra baldin badakar, langilea derrigortua egon bada lantokiz aldatzera, kalte-ordaina jasoko du bizileku aldaketa egin duela egiaztatzen duen unean. Kalte-ordainak kopuru hauek bilduko ditu: alde batetik, aldairaren gastuak; bestetik, langilearen urteko ordainsari finko gordinari portzentaje hauek aplikatzearen ondoriozko diru kopuru bat:
–%40, lehenbiziko 9.880 euroen gainean.
–%25, hurrengo 5.720 euroen gainean.
–%15, gainerakoaren gainean, 15.600 eurotik goiti.
Lekualdatzea borondatezkoa bada eta ez derrigortua, langileak ez du eskubiderik izanen inolako kalte-ordainik jasotzeko, ez eta lantokiz aldatu denarentzako garraio-gastuen konpentsazioa jasotzeko ere.
4.–Tadle bereko langileen artean adostutako truke edo aldaketak, antzeko eginkizunak betetzen badituzte.
Egin egin daitezke truke edo aldaketa horiek, betiere enpresak espresuki eta idatziz haren alde egiten badu, hirugarrenen batentzako kalterik ez badago, eta aldaketak ondorio txarrik ez badakar zerbitzuarentzat.
18. artikulua. Erretiroa.
Langileen erretiro partzialei dagokienez, enpresaren 2013ko martxoaren 27ko akordio kolektiboa hartuko da aintzat. Hura langileen ordezkariek eta enpresak prestatu zuten horretarako, eta haren testua Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko probintziako zuzendaritzan erregistratu zen 2013ko apirilaren 12an, martxoaren 15eko 5/2013 Errege Lege Dekretuan zehaztutako ondorioetarako.
Erretiro aurreratua, halaber, langileak eskatua izan daiteke. Kargu-uztea 63 urtetik aurrera eginen da, eta nahitaezkoa izanen da gutxienez unean-unean erretiroa hartzeko adin arrunta baino bi urte gutxiagokoa izatea eta 33 urteko benetako kotizazioa frogatzea, besteak beste (GSLOaren 161 bis.1 artikulua).
Diru-konpentsazioen taula osatu da, aldez aurreko erretiroetarako eta borondatezko erretiroetarako (5. eranskina).
III. KAPITULUA
Lanaren antolaketa
19. artikulua. Lan eremuak eta lantokiak.
Lanbideko sailkapena, desplazamenduak, joan-etorriak ohiko bizilekutik eta enpresak ustiapen eta kudeaketa aldetik dituen beharrak kontuan hartuta, langileak modu egokian banatzearren, hainbat departamentutan ariko dira hasiera batez lan-egoitza deitutako tokietan lan eginez.
Lan-egoitzak, lantoki bakar batean kokatuak, autobidearen lurralde-esparruan dauden instalazioak adina izanen dira.
20. artikulua. Laneko arropa.
Zenbait lantoki edo egoitzatan lanak dituen berezko ezaugarriak eta garatu beharreko eginkizunak direla-eta, beharrezkoa da langileek laneko arropa bereziak erabiltzea. Arropa horiek enpresak emanen ditu. Laneko arropa horiek 4. eranskinean daude zehaztuta.
Laneko arropa horiek jantzi behar dira lantokian, nahitaez, eta emandako azkenak erabili beharko dira beti.
Enpresak uda eta negu partea hasi baino lehen banatuko ditu arropak, maiatzaren 30ean eta urriaren 30ean beranduenez.
Laneko arropak beti garbi eta behar den bezala izan ditzala eskatuko zaio langileari; izan ere, irudi ona zor zaie autobideko erabiltzaileei.
Enpresa uzten duten langileek azkeneko emanaldian hartu zituzten laneko arropak-eta itzuli behar dituzte.
Segurtasun eta Osasun Batzordea arduratuko da artikulu hau modu egokian aplika dadin.
21. artikulua. Garraiobideak eta zirkulazio arauak.
Zerbitzuaren ezaugarri eta nolakotasunak direla-eta, enpresak garraiobideak eskainiko dizkie langileei, eginkizun dituzten lanetan erabil ditzaten. Langileek ardura hauek hartuko dituzte: garraiobide horietan ahalik gastu gutxiena izan dadin zaintzea, ibilgailuei aldian-aldian garbiketa eta mantentze-lana egin dakizkien eta egoera onean egon daitezen ziurtatzea.
Langileek ahalik arreta handienaz gorde eta beteko dituzte zirkulazio arauak enpresaren ibilgailuak gidatzen dituztenean. Enpresak ezarritako jarduketa-protokoloei segituz langile batek arau-hauste bat egin badu agintari eskudunen ustez, enpresak berak hartuko du bere gain delako zigor horren kostua.
22. artikulua. Gidabaimena, puntuak galtzea eta baimena kentzea.
Beren lana egiteko, gidabaimena indarrean izatea behar duten langileentzat.
Zirkulazioko arauak hausteagatik, langileren bati 4 puntu edo gehiago kentzen bazaizkio gidabaimenetik, horren berri eman beharko dio langileriaren departamentuari, eta behartua egonen da bide hezkuntzako ikastaro bat egitera puntu horiek berreskuratzeko DGTk emandako eperik txikienean. Ikastaro horietan sartutako denboraren %50 laneko denboratzat hartuko da, non ez den trafikoaren aurkako arau-hauste oso larria edo lanean ari zela egina izan. Kasu horietan, ikastaroan sartutako denbora ez da lanaldi gisa kontatuko, baina ikastaroa egin egin beharko da. Ikastaroaren kostu ekonomikoa langilearen kontura izanen da beti.
Langile bati gidabaimena kenduz gero, bi kasu gertatzen ahal dira:
a) Lanean ari dela egindako arau-hauste batengatik kendu badiote gidabaimena (ez da halakotzat hartzen “in itinere” ibilaldia), enpresak kategoria bereko edo txikiagoko beste lanpostu batean jartzen ahalko du, eta zehapenak irauten duen denboran dagoen kategoriari dagozkion dirusariak izanen ditu. Enpresaren iritziz hori posible ez balitz, enpresak ahaleginak eginen ditu langileak hartu behar dituen opor egunak zehapenaldian emateko, eta oraindik ere egun gehiago eman beharko balitu gidabaimenik gabe, soldatarik gabeko lizentzia emanen lioke langileari.
Zehapena mozkortuta gidatzeagatik, baimenduaz goitiko alkohol-tasagatik edo drogen eraginpean ibiltzeagatik jarri badiote langileari, ez da aplikatuko a) atalean ezarritakoa, b) letran esandakoa baizik. Horretaz aparte hitzarmenaren diziplina araubidearen araberako zehapenak ere jarriko litzaizkioke.
b) Lantokitik kanpo egindako arau-hauste batengatik kendu badiote gidabaimena, enpresak nahitaezko eszedentzia emanen dio langileari gidabaimenik gabe dagoen bitartean.
Gainerako kasuak banan-banan aztertuko dituzte enpresak eta Enpresa Batzordeak.
IV. KAPITULUA
Baldintza ekonomikoak
23. artikulua. alderdi orokorrak.
Ordainsariak arlo hartan unean-unean indarra duten legezko xedapenetara egokituko dira.
Langileak modu finkoan jasoko ditu lansariak, hamabi nomina arruntetan (12), urteko hamabi hilabeteei dagozkienak, gehi aparteko lau nomina, martxoan, ekainean, irailean eta abenduan. Lanaldi partzialeko kontratua duten langileek hilabetean egindako lanordu kopuruaren araberakoa izanen dute soldata, non ez den besterik adostu aldez aurretik.
Hitzarmen honetan ezarritako ordainsariak honela egituratzen dira:
a) Ordainsari finkoak.
b) Ordainsari aldagarriak.
c) Behin-behineko ordainsariak.
24. artikulua. Ordainsari finkoak.
Soldataren barrenean honako kontzeptu oinarrizko hauek daude:
a) Oinarrizko soldata: abiapuntuko soldata da. Haren gainean ezartzen eta kalkulatzen dira lan kontratuaren ondorioz zerbitzuan izaten diren osagarriak.
Oinarrizko soldata ez daiteke inola ere izan agintari eskudunek ofizialki erabakitako Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino txikiagoa.
Lanbide talde bakoitzaren eta lanpostu bakoitzaren 2013ko oinarrizko soldata 1. eranskinean dago jasota. Zenbateko horiek 1.752 orduko urteko lanaldiari dagozkio; lanaldi txikiagoko kontratuekin, zenbateko proportzionalak aplikatuko dira.
b) Antzinatasuna: hilabeteroko osagarri ekonomiko bat da, lan kontratuan onartutako zerbitzu-denborarekin batera handituz joanen dena. Biurteko tarteak kontatuko dira. Hamabost biurteko hartuko dira aintzat gehienez. Osagarria honela kalkulatuko da: kotizazio talde bakoitzean eta kontratuaren araberako urteko lanaldiaren arabera, oinarrizko soldatari aplikatzen zaion portzentajea. Portzentajeak eta 2013ko hileko oinarriaren prezioa 2. eranskineko taulan jaso dira. 2014rako eta hurrengoetarako, oinarrizko soldatek duten berrikuspen portzentaje bera aplikatuko zaie oinarri horiei (28. art.).
Langilea enpresan sartzen den egunetik hasiko da antzinatasuna kontatzen. Biurtekoen kalkulua egiteko, hilabetea osorik kontatuko da langilea hileko 1etik 15era bitartean sartu baldin bazen. Hileko 16tik aurrera sartu baldin bazen, hurrengo hilabetetik aurrera kontatuko da.
Langile batek aldi baterako zenbait kontratu izan baditu, kontratualdi horiek ez dira kontatuko antzinatasunaren ondorioetarako, baldin eta kontratu batetik besterako tartea hilabetetik goitikoa bada.
c) Osagarri pertsonala: enplegatu bakoitzaren zenbatekoa, hainbat arrazoi direla-eta eta aurreko hitzarmenak direla-eta sortutako diferentziak biltzen dituena.
d) Lanpostuaren osagarria: norberarentzako ordainsari bat da, lanpostuari lotutako erantzukizunaren, lanaren zailtasunaren edo langilearen esperientziaren araberakoa. 16 pagetan ordaintzen den diru kopurua da osagarri hau.
25. artikulua. Ordainsari aldagarriak.
a) Presentzia plusa: benetan egindako lanegun bakoitzeko diru kopuru bat ordainduko da, lantokira joategatik eta puntualitateagatik. Baimena izanagatik, langilea falta baldin bada lanaldiaren %40an, eguneko plusa galduko du, non ez duen nagusi hurrenak besterik esaten. Plus hori, lanaldiaren %50eko edo hortik beherako presentzia dagoenean, egindako lanordu kopuruaren arabera ordainduko da. 4 ordutik beherako lanaldirik badago, interpretazioko batzorde mistoak iritzia azaldu beharko du horren inguruan.
9,75 euroko plusa ezartzen da lanean emandako egun bakoitzeko, 2013. urterako.
b) Jaiegunetako plusa: lanean emandako igande edo jaiegun ofizial bakoitzeko, 9,49 euroko plusa ezartzen da 2013. urterako.
c) Gaueko lanaren plusa: zerbitzuaren beharrak direla-eta edo kontratuko klausulan txandakako lana izateagatik, gaueko 10etatik goizeko 6ak bitarte lan egiten dutenek ordainsari osagarri bat izanen dute gaueko. 2013. urtean plus hori 13,71 eurokoa da, gau bakoitzeko.
Langileen Estatutuaren 36. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, gauean (gaueko 10etatik goizeko 6ak bitarte) edo jaiegunean gutxienez lanaldiaren 3 ordu egiten dituenari gaueko edo jaieguneko plusa ordainduko zaio.
d) Osagarri berezi bat ezarri da abenduaren 24ko eta 31ko gauetarako, eta abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko goizeko eta arratsaldeko txandetarako, egun eta ordu horietan lanean aritzen diren langileentzat. Hauek dira osagarriak:
URTEA | ABENDUAREN 24KO | ABENDUAREN 25A |
2013 | 130,24 euro | 44,71 euro |
Hemen zehaztutako ordainsari osagarriak urtero berrikusiko dira 28. artikuluko tauletan soldata berrikusteko zehaztutako klausularekin.
e) Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina eta kontaketaren plusa: Kobratzaileentzat eta bide-sarietako langileentzat ezartzen da, likidazioetan egon litezkeen aldeen ordainez eta kontaketan eta postura joateko prestaketa-lanetan eta likidazioetan eta dokumentuak ordenatzen emandako denbora konpentsatzeko.
Hauek dira kontzeptu horietarako zenbatekoak:
e.1) Kontaketaren plusa: 2013. urtean plus hori 0,55 euro da egun bakoitzeko.
Hitzarmenaren gainerako urteetan 29. artikuluan ezarritakoaren arabera eguneratuko da.
Kontaketaren plusa egun bakoitzeko jasoko dute bide-sariaren kobratzaileek.
e.2) Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina: kopurua hauxe izanen da: kobratzaile bakoitzak urtean dirutan bildutako kopuruaren milako 1,50 gehi txartelaren bidez jasotakoaren milako 0,25. Banaketa honela eginen da:
%70, bildutako diru kopuruaren arabera.
%30, joan-etorrien kopuruaren arabera.
Hilero likidatuko da, ustekabekorik ezean.
Geltokiko buruei 165 euro ordainduko zaizkie urtean dirua erabili behar izateagatik, bide-sarien kanbioetan urtean zehar erabilitako diruagatik.
Kontaketetako aldeak dirua erabili behar izateagatik ematen den ordainetik deskontatuko zaizkio bide-sariaren kobratzaile bakoitzari. Kobratzaile bakoitzak, hilabetero, egon litezkeen aldeei buruzko informazio idatzia jasoko du, kalte-ordainaren kargura.
26. artikulua. Behin-behineko ordainsariak.
Aparteko orduak:
Ezinbesteko kasuetan eta egiturazko beharrengatik baizik ez da eginen aparteko ordurik.
1. Ezinbesteko kasuak: enpresaren beraren jardueraren ondoriozkoa ez den ohiz kanpoko gertakari batengatik, hala nola suteak, elurteak edo ustekabeko eta aldez aurretik ezin igarrizko bestelako larrialdiak.
2. Egiturazko aparteko orduak: produkzioaren edo ustiapenaren gainaldietan, txanda aldaketetan ustekabean norbait falta delako edo berandu joan delako edo enpresaren jardueraren ezagarriak direla-eta gertatzen ahal diren egiturazko beste gorabehera batzuetan.
Azpimarratzekoa da kapitulu honetan enpresak agindutako aparteko orduak, legeak aipatzen dituen gehieneko mugen barrenean, nahitaez egin behar direla. Muga horietan ez dira kontuan hartuko artikulu honetako 1. puntuan aipatutako inguruabarrak.
Aparteko orduak haiek adinako atsedenaldiarekin konpentsatzen ahal dira, langileak erabakitzen duen egunean, ondoko lau hilabeteko epean (Langileen Estatutuaren 35. artikulua). Atsedenaldi bikoitza dagokio lan egindako ordu bakoitzari, enpresak finkatzen baditu baldintzak. Diruz ere konpentsa litezke, indarra duen legeriari jarraikiz.
Kategoria bakoitzerako, aparteko orduaren prezioa %25eko igoerarekin ezarriko da ordu arruntaren prezioaren aldean (kategoriaren oinarrizko soldata hitzarmeneko orduekin zatiturik, norberaren aferetako egunak kenduta eta presentziaren plusaren zati proportzionala gehituta). Prezio horri erantsiko zaio, hala balegokio, gaueko lanaren plusaren eta jaieguneko plusaren zati proportzionala (horiek ere %25 handituta), gaueko edo jaieguneko kasuan kasuko aparteko orduaren prezioa ezartzeko.
Hala kalkulatutako aparteko orduen prezioak 2013ko urriaren 16tik aurrera egindako orduei aplikatuko zaizkie eta 3. eranskineko koadroan bildu dira.
Aparteko orduen tratamendua eta haien konpentsazioa modu berean aplikatuko zaizkie langile guztiei. Orobat, soldata berrikusteko klausula, 28. artikuluan adierazitakoa, aplikatuko zaie.
Araudi indardunaren arabera, langileen legezko ordezkariei hilabetero emanen zaie enpresan egin diren aparteko orduen berri, ongi zehaztuz aparteko ordu horiek nork egin dituen, zenbat, zergatik eta zer sailetan.
Ordu osagarriak:
Hauek hartuko dira ordu osagarritzat: lanaldi partzialeko kontratuan adostutakoaren arabera ohiko orduez gainera egin litezkeenak (Langileen Estatutuaren 12. artikulua).
Ordu osagarri horiek egiteko aukera Langileen Estatutuaren 12. artikuluan arautua dago. Kontratatutako ordu arrunten %60 artekoa izanen da, gehienez ere, ordu osagarrien portzentajea.
Hitzarmen kolektibo honen indarraldian, urtean eginen dituzten ordu kopurua aurreko urtean egindakoen %50 gutxienez izanen direla bermatzen die enpresak ordu osagarriak egiten dituzten langileei.
Lanaldi partzialeko kontratua eta ordu osagarriak egiteko akordioa dituzten enplegatuek %8ko ordainsari gehigarria izanen dute egindako ordu osagarriaren prezioan, haren aurreabisua 7 egunetik beheiti lehenago egiten bada eta lanaldia luzatzearen ondoriozkoa ez bada.
27. artikulua. Produktibitatearen osagarria.
Produktibitatearen urteko osagarriaren zenbatekoa, 2013-2016 hitzarmen kolektiborako, 270 euro da gehienez langile bakoitzeko eta urteko.
Ez da kontsolidatuko eta ekitaldi bukaeran ordainduko da (hurrengo urteko urtarrileko nominan). Langilea plantillan egon den denboraren eta kontratuko urteko lanaldiaren arabera ordainduko zaio langile bakoitzari. Lanaldi partzialeko kontratua duten enplegatuek produktibitate hori jasoko dute, bere lanaldian sartuta daudela urtean egindako ordu osagarriak.
Irizpide orokor gisa, 270 euro ordainduko dira, urteko lanaldiaren arabera eta urteko alta-egunen kopuruaren arabera (365 egun). Langileak ABE dela eta, bajarik hartzen badu, honako hau hartuko da kontuan:
–Aldi baterako ezintasua dela eta, baja bakar bat hartzen badu, berdin-berdin ordainduko zaizkio 270 euro (alta-egunen kopuruaren proportzioan betiere).
–ABE dela eta, bigarren edo hirugarren edo hurrengo bajak hartzen dituenean, produktibitate osagarritik 25 euro deskontatuko zaizkio egun bakoitzeko, eta gehienez hiru egun (75 euro), baja bakoitzean. 2., 3. eta hurrengo bajen ondoriozko deskontua, gehienez, 170 eurokoa da.
Aurreko paragrafoan ezarritako mugekin, 270 euroak ordainduko dira, edo bigarren edo hurrengo bajetan xahutu gabeko diru kopurua, betiere langileak urte naturalean izan dituen alta-egunen proportzioan. Bere horretan geldituko da 30 eguneko gabealdia.
Langilea berriz gaixotzen bada (baja ematen duen sendagileak gaixoberritzea izan dela esaten badu), eta istripuetako bajak lehenbiziko bajatzat hartuko dira. Lan istripuaren ondoriozko bajak ez dira bigarren edo hurrengo bajatzat hartuko. Lehenbiziko bajatzat hartuko dira, non eta istripua ez den gertatu langilearen zuhurtzia faltagatik edo axolagabekeriagatik. Interpretaziorako batzorde mistoak aztertuko du hori.
Baja berezien kasuak interpretaziorako batzorde mistoan aztertuko dira.
Produktibitatearen urteko zenbatekoa handitu daiteke 28. artikuluan xedatuarekin bat.
28. artikulua. Soldata igoera eta soldataren urteko berrikuspena.
2013an, ordainsariaren kontzeptuak eta zenbatekoak bere horretan mantentzen dira 2012koei dagokienez, oinarrizko soldata izan ezik (I. eranskineko taulak), %5 murrizten baita kategoria guztietan. Edonola ere, 2013ko urtarrilaren 1ean kontratu mugagabea edo errelebo kontratua duten langileentzat, osagarri pertsonal bat sortzen da, edo daukatena handitzen da, oinarrizko soldata murrizten den %5 adinakoa.
2014., 2015. eta 2016. urteetarako, aplikatu beharreko baldintza ekonomikoak 2012ko ekitaldiko (aurreko hitzarmenaren amaiera) egoeraren aldean enpresaren jarduerak izanen duen eboluzioaren araberakoak izanen dira. Jardueraren eboluzio hori neurtzeko, kontuan hartuko da ekitaldi bakoitzaren amaieran korridorearen trafikoaren portzentajean izandako aldaketa metatua, 2012an erregistratutako mailaren aldean. Neurtzeko faktorea trafikoaren batez besteko urteko intentsitatea da, Tafalla-Noain tartean erregistratua (Artederreta), trafikoaren urteko estatistikan jasotzen dena (Koadroa: “Korridorean hartzea” –12 hilabetekoa– korridore osoan). 2012ko abenduaren oinarrizko datua 22.490 ibilgailukoa da.
Baldintzak ondoko tauletan laburbiltzen dira:
2014. urtea
JARDUERAREN EBOLUZIOA | ||
Hobekuntza maila 2012ren aldean | %3 baino gutxiago | %3 baino gehiago |
Oinarrizko sold. eta osag. pertsonala | Aldaketarik gabe | + %1 |
Plusak | Aldaketarik gabe | Presentzia: 9,85 euro Gauekoa: 14 euro Jaiegunekoa: 10 euro |
2015. urtea |
JARDUERAREN EBOLUZIOA 2012KO MAILAREN ALDEAN | NEGATIBOA | POSITIBOA | |||
Hobekuntza maila 2012ren aldean | - | %3 edo handik beherakoa | %3tik gorakoa eta %6tik beherakoa | %6 edo handik gorakoa eta %11tik beherakoa | %11 edo handik gorakoa |
Oinarrizko sold. eta osag. pertsonala | Oinarrizko soldataren -%2 | Aldaketarik gabe | %1 | %2 | %3 |
Plusak | Plusen -%1 | Aldaketarik gabe | Aldaketarik gabe | Presentzia: 10 euro Gauekoa: 14,5 euro Jaiegunekoa: 11 euro | Presentzia: 10 euro Gauekoa: 15 euro Jaiegunekoa: 12 euro |
Produktibitatea | Aldaketarik gabe | Aldaketarik gabe | Aldaketarik gabe | Aldaketarik gabe | 100 euro |
2016. urtea |
JARDUERAREN EBOLUZIOA 2012KO MAILAREN ALDEAN | NEGATIBOA | POSITIBOA | |||
Hobekuntza maila 2012ren aldean | - | %3 edo handik beherakoa | %3tik gorakoa eta %6tik beherakoa | %6 edo handik gorakoa eta %11tik beherakoa | %11 edo handik gorakoa |
Oinarrizko sold. eta osag. pertsonala | Oinarrizko soldataren -%2 | Aldaketarik gabe | %1 | %2 | %3 |
Plusak | Plusen -%1 | Aldaketarik gabe | Aldaketarik gabe | Presentzia: 10 euro Gauekoa: 14,5 euro Jaiegunekoa: 11 euro | Presentzia: 10 euro Gauekoa: 15 euro Jaiegunekoa: 12 euro |
Produktibitatea | Aldaketarik gabe | Aldaketarik gabe | Aldaketarik gabe | Aldaketarik gabe | 75 euro |
Aurreko koadroetan oinarrizko soldatan eta plusetan zehaztutako murrizketa posibleak urtero islatuko dira soldata tauletan; hala ere, 2013ko urtarrilaren 1ean kontratu mugagabea edo errelebo kontratua duten langileei ez die eraginen nominen murrizketa horrek, harik eta hitzarmen honetako ondoko urteetan soldatetan lortutako balizko igoerekin konpentsatu arte.
Nolanahi ere, hitzarmenaren indarraldia bukatutakoan zenbateko batzuek konpentsatu gabe jarraitzen badute, behin betiko deskontatuko dira nominatik, baldin eta 2016ko trafikoa 2012koa baino txikiagoa bada.
Halaber, 2016an jarduera handiagoa bada 2012koa baino, baina ez 2015ekoa baino, soldataren kontzeptuen zenbatekoak ez dira handituko.
29. artikulua. Soldata ordaintzeko baldintzak.
Gizarte Segurantzari eta Ogasunari egindako kotizazioen atxikipenak langileak ordaindu behar ditu. Soldatan zehaztuta egonen dira datu horiek, hilabetero ematen zaion nominan.
Ordainsariak banku bidezko transferentziaz ordainduko zaizkio langilearen izenean dagoen kontu korrontean edo aurrezki-libretan, langileak erabakitzen duen entitatean.
Soldataren nomina 6. eranskinean jaso da.
V. KAPITULUA
Laneko segurtasuna eta osasuna
30. artikulua. Segurtasun eta Osasun Batzordea.
Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeari jarraikiz, batzorde bat egonen da enpresan laneko segurtasuna eta osasuna zaintzeko.
Batzordea honako pertsona hauek osatzen dute:
Langileen ordezkariak:
–Jesús Ciria Basterra jauna.
–Jesús Abad Basaburua jauna.
–Jesús Arias García jauna.
Enpresaren ordezkariak:
–Miguel Larrea Zazpe jauna.
–Ignacio Muñoz Vizcaino jauna.
–José Catalán Lasheras jauna.
Bi aldeek ordezkoak izendatzen ahal dituzte, edozein arrazoi dela medio, batzordeko kideek bertaratzerik ez badute.
31. artikulua. Segurtasun eta osasun batzordearen eginkizunak.
Hauexek dira batzorde honen eginkizunak: batetik, enpresaren barrenean eta bertako egoitza guztietan laneko segurtasun eta osasun arloan indarra duten xedapen guztiak betetzen diren begiratzea; bestetik, laneko arriskuak gutxitzeko egokiak iruditzen zaizkion neurriak aztertu eta proposatzea, baita Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak eta Osasun eta Kontsumo Ministerioak langileen bizia, osotasun fisikoa eta ongizatea babesteko ematen dituztenak ere.
Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeak hiru hilabetez behin bilkura arrunta eginen du eta berezia, berriz, beharra dagoenean edo batzordeko ordezkariren batek eskatzen duenean.
32. artikulua. Osasuna zaintzea.
Osasun zaintzaren barrenean, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean ezarritakoaren arabera, honakook sartzen dira:
–Hasierako osasun azterketa, langilea enpresan hasten denean.
–Araudiak ezartzen dituen maiztasunarekin eta epeetan eginen den osasun azterketa, deusetan galarazi gabe epe laburragoetan egiteko aukera, hala behar izatera.
Horretarako, enpresak zerbitzu hori kontratatuko du osasun laguntzaren arloan komenigarrien jotzen duen entitate, mediku edo klinika espezializatuarekin.
Osasun azterketa atsedeneko jardunaldi batean, enpresak ordu bateko (1) konpentsazioa emanen du beste lanegun batean.
Osasun zaintzaren erantzukizuna duen medikua arduratuko da langile bakoitzari bere lanen araberako protokolo berariazkoa emateaz.
Langileak eskubidea du prebentziorako osasun azterketen emaitzei buruzko informazioa berari zuzenean eman dakion.
Osasun azterketen emaitza orokorrak Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeari emanen zaizkio.
33. artikulua. Norberaren babeserako ekipoak.
Segurtasun eta Osasun Batzordearen eskumena izanen da nork bere burua babesteko tresneriaren erabilera arautzea. Halakotzat hartuko da langilearen segurtasuna edo osasuna mehatxatzen duten arriskuetatik babesteko eraman dezakeen edozer.
Nork bere burua babesteko gauzen artean sarturik daude langilearen osasuna edo osotasun fisikoa babesten duten arropak, laneko jantzia, oinetakoak etab.
4. eranskinean dago deskribatua langileek lan-talde bakoitzean beren burua babesteko zer baliabide izanen dituzten, baita haiek aldatzeko maiztasuna ere.
Nork bere burua babesteko gainerakoak, modu sistematikoan erabiltzen ez direnak, Arriskuen Azterketan zehaztu dira, eta beren zereginetan haien premia duten langile guztiei emanen zaizkie.
Jarduera edo erreminta berriak direla-eta, norberaren babeserako oraindik ere definitu gabe dauden gauza gehiago behar balira, Segurtasun eta Osasun Batzordeak zehaztuko lituzke jarduera edo erreminta horiek kontuan hartuta.
Jarduera edo erreminta berriak direla-eta, norberaren babeserako definitu gabe dauden gauza gehiago behar balira, segurtasun eta osasun batzordeak zehaztuko lituzke jarduera edo erreminta horiek kontuan hartuta.
VI. KAPITULUA
Diziplina araubidea
Audenasako hitzarmen kolektiboaren Negoziazio Batzordearen ustez bazter ezin utzi dugun betebeharra da zaintzea langileek beren egiteko eta zereginak egin ditzatela, lan kontratuaren arauak behar den bezala bete eta interpreta daitezela eta langileek kasu egin diezaietela enpresaren zuzendaritzaren aginduei, baina aldi berean Negoziazio Batzordea jakitun dago beharrezkoa dela langileak motibatzea, sustatzea eta pizgarriak ematea.
Kontratuko betebeharrak ez betetzearen ondorioei dagokienez, gaur eguneko legeria indardunari jarraituko zaio.
34. artikulua. Hutsegiteak eta haien sailkapena.
A) Hutsegiteen definizioa eta sailkapena.
Lan harremanen arloan indarra duten legezko xedapenetan ezarritako edozein betebehar eta, bereziki, testu honetan zehaztutakoak, urratzen dituzten egintza edo omisioei esaten zaie hutsegiteak.
Langileak eginiko hutsegiteak arinak, ez larriak, larriak edo oso larriak izanen dira, haien garrantzia, ondorioa edo maltzurkeria ikusita.
B) Erantzukizuna aldatzen duten elementuak.
Hutsegiteak haiekin zerikusia duten zenbait inguruabarren arabera mailakatuko dira. Zorrotzago juzgatuko dira ardura berezia duten langileek egindako hutsegiteak, edo haien eginkizun berezia zaintzea, gainbegiratzea eta abar bada.
Hutsegiteen larritasuna erabakitzerakoan oinarrizko faktore hauek hartuko dira aintzat: berrerortzea, errepikatzea, diziplina falta edo ez obeditzea; maltzurkeria; zuhurtzia falta; eskandalua; hutsegitearen ondoriozko kalteak. Faktore horiek agertzea astungarria izanen da. Halakorik ez izatea, jakina, aringarria.
Erantzukizuna zehaztearren, hauxe ulertuko da dela errepikapena: langileari lehendik zigorra jarri baldin bazaio larritasun bereko edo handiagoko beste hutsegite batengatik, edo bi aldiz zigortu badute larritasun txikiagoko hutsegiteengatik, nahiz eta beste mota batekoa izan. Berrerori dela ulertuko hutsegitea egin duen langileari mota bereko beste hutsegiteengatik jarri baldin bazaio lehenago beste zigorren bat, larritasun berekoa izan edo desberdinekoa izan.
C) Prozesuaren bermeak.
Testu honetan hutsegite ez horren larriak, larriak edo oso larriak egiteagatik aurreikusita dauden zigorrak jartzeko, lanetik bidaltzea barne dela, aski izanen da enpresak langileari idatziz jakinaraztea. Idatzian, betiere, arrazoiak zehaztuko dira eta zigorrak noiztik noiz arte izanen duen eragina.
Hutsegiteen balorazioa eta horien gainean enpresak ezarritako zehapenak beti berraztertzen ahal dira jurisdikzio eskudunaren aurrean.
D) Hutsegite arinak.
Honakook hartuko dira hutsegite arintzat, betiere hutsegiteen ezaugarrien arabera eta enpresari egindako kaltea aintzat hartuta:
1.–Bidezko arrazoirik gabe, lanpostura hiru aldiz berandu iristea, hilabeteko epean, berandu iriste hori larriagotzat hartzen ez bada.
2.–Egun batez lanera ez agertzea bidezko arrazoirik gabe, hogeita hamar eguneko epean.
3.–Garbiketa edo higiene pertsonalik eza, edo arduragabekeriagatik enpresak ematen duen laneko arropa hondatzea.
4.–Lantokian edo enpresaren lokaletan egotea baimenik izan gabe, hartarako beharrezkoa denean, lanaldiaren barrenean zein lanalditik kanpo.
5.–Helbide edo telefono aldaketa izan eta berehala horren berri ez ematea enpresari.
6.–Deskuido txikiak izatea tresna, makina, material, lokal eta dokumentuak erabiltzerakoan edo zaintzerakoan.
7.–Lankideekiko begiramendu falta arinak.
8.–Esleitutako eginbehar, eginkizun edo zereginetan arduragabekeria arina edo eraginkortasun falta arina izatea, bereziki hilabeteko epean bost aldiz edo gehiagoz dirubilketan zifrak ez berdintzea.
9.–Bidezko arrazoia izanik, lanera joan ez izanaren berri behar den epean ez ematea, non ez duen frogatzen ezinezkoa izan zaiola.
10.–Sarrera eta irteerako erregistroa ez egitea fitxatzeko ezarritako kontrol gailuetan.
E) Hutsegite ez horren larriak.
Hauek hartuko dira hutsegite ez horren larritzat:
1.–Bidezko arrazoirik gabe, lanpostura lauzpabost aldiz berandu iristea, hilabeteko epean.
2.–Bi egunez lanera ez agertzea bidezko arrazoirik gabe, hogeita hamar eguneko epean.
3.–Zerbitzuen martxa egokiari edo enpresaren irudiari kalte egiten dioten eztabaidak, betiere langilearen erantzukizuna dagoenean.
4.–Bezeroekiko begirune edo arreta falta.
5.–Nagusi hurrenari ez abisatzea material, ibilgailu edo tresnetan akats edo matxurak daudela, edo lana egokiro egiteko behar direla. Abisurik ez ematearen ondorioz garrantzi handiko kalteak gerta balitezke, hutsegite larritzat hartuko da ez abisatzea.
6.–Material eta hornidura-gaiak alferrik galdu edo xahutzea.
7.–Lantokietan edo autobidean berean ikusitako edozein istripu edo gertakariren berri ez ematea, arina izanagatik. Enpresari edo jendeari kalte nabarmena sortzen badio, hutsegite larritzat hartuko da ez abisatzea.
8.–Eskatutako segurtasun elementuak ez erabiltzea.
9.–Langileak aldi baterako ezintasunaren agiria ez aurkeztea edo behar den denboraz baja ofizilaren berri ez ematea, non eta ez den frogatzen ezinezkoa izan zaiola.
10.–Lanaldiaren barrenean mozkortuta egotea inoiz.
11.–Bidezko arrazoirik gabe eta nagusi hurrenari esan gabe, lantokia abandonatzea, enpresari kaltea sortzen badio, edo lankideentzat edo bezeroentzat kaltea edo istripua izateko arriskua baldin badakar.
12.–Lankideei edo bezeroei zor zaien begiramendu eta errespetua ez izatea, edo haiei mehatxu egitea esaldi bortitzak, mespretxuak edo zakarkeriak esanez. Menpekoei tratu txarrik eginez gero, edo agintea erabiltzean ageriko abusurik eginez gero, hutsegitea larritzat hartuko da.
13.–Jokora emana egotea edo lankideak jokora bultzatzea enpresaren lokaletan, lanaldiaren barrenean edo lanaldia bukatuta, baldin eta dirurik baldin badago tartean edo bezeroen begien bistan egiten bada.
14.–Lanaldiaren barrenean lokartzea.
15.–Lanaldiaren barrenean enpresak agindu gabeko lanak egitea edo, enpresaren baimena izan gabe, instalazioak, zerbitzuak, informatikako baliabideak edo tresneria nork bere helburuetarako erabiltzea.
16.–Lanean zuhurtziarik gabe jokatzea. Jokabide hori hutsegite larritzat joko da baldin eta lankideak arriskuan edota instalazioak hondatzeko zorian jartzen badira.
17.–Nagusien erabakiak edo enpresako zuzendaritzak lanaren antolamenduaz hartutako neurriak jendaurrean kritikatzea edo desadostasuna adieraztea.
18.–Laneko ohiko errendimendua nahita eta tarteka gutxitzea. Enpresak horren gaineko ohartarazpena eginda, bere horretan jarraitzen badu, hutsegitea larria izanen da.
19.–Lankideak beren egitekoak ez betetzera akuilatzea, ondorio larririk ez badu edo akuilatzaileak helburua lortzen ez badu. Bestela hutsegitea larria izanen litzateke.
20.–Urtebetean zehatuta izan diren lau hutsegite arinetan edo gehiagotan berrerortzea edo errepikatzea.
F) Hutsegite larriak.
Honako hauek dira hutsegite larriak:
1.–Lanera berandu iristea sei-bederatzi aldiz hogeita hamar eguneko epean, bidezko arrazoirik gabe.
2.–Hiru egunez lanera ez agertzea bidezko arrazoirik gabe, hogeita hamar eguneko epean.
3.–Zerbitzuan eskandalu nabaria edo ondorio larria sortzen duten gertakariak, edozein izanik ere gertakari mota.
4.–Beste langile bat lanean dela itxura egitea, haren ordez sinatuz, fitxatuz edo beste edozein bide erabiliz.
5.–Lan edo segurtasun kontuetan nagusien agindu edo erabakiak ez obeditzea.
6.–Eritasun edo istripu itxurak egitea.
7.–Nahitaez isilpean gorde beharreko sekretuak haustea edo bortxatzea.
8.–Nagusiak faboritismoz jokatzea langileren batekin, horrek baldin badakar beste menpekoak mespretxatzea edo baztertzea, edo jazartzea.
9.–Erreleboa egin behar denean, zerbitzua eman behar duen tokitik urruntzea, ordezkoa ailegatu baino lehenago.
10.–Menpekoei laneko segurtasun neurriak hausten uztea.
11.–Lanean zabarkeriaz edo utzikeriaz jokatzea, horren ondorioz kalte egiten zaionean lanari berari edo lankideen edo jendearen segurtasunari.
12.–Laneko arriskuen prebentzio neurrietako edozein edo laneko segurtasun eta higieneko edozein neurri ez betetzea.
13.–Kargua dela-eta jakiten diren aferei dagokienez, behar den isilpea ez gordetzea edo zenbait lan prozesutan, langileak zenbait datu erreal edo ustezkoetarako irispidea izanda, enpresaren datu horiek zabaltzea, hartarako baimenik izan gabe.
14.–Arduragabekeria dela-eta, kalte larriak sortzea enpresaren lokaletan, ibilgailuetan, makinetan edo dokumentazioan, edo haiek beste helburu batzuetarako erabiltzea, behar den baimena izan gabe.
15.–Premia larriagatik edo ustekabeko beharrengatik langileari ohikoaz besteko lanen bat agintzen zaionean, lan edo zeregin hori egin nahi ez izatea.
16.–Urtebeteko epean, zehatuta izan diren lau hutsegite ez horren larri edo gehiagotan arduragabekeriaz jokatzea edo errepikatzea.
17.–Asmo txarrez lan istripuen ondoriozko lesioak sendatzeko bajako denbora luzatzea edo medikuek ezarritako aginduak ez betetzea, horrek lan zerbitzuari edo antolamenduari kalte egiten badio.
18.–Nagusiak edo enpresaren zuzendaritzak emandako aginduen aurreko diziplina edo obedientzia falta, horrek agerian uzten badu diziplina hausteko borondate nabarmena edo, haren ondorioz, enpresari ageriko kalteak egiten bazaizkio.
19.–Ezinbesteko kasuetan, bidezko arrazoirik gabe, aparteko orduak egitera ez agertzea edo egiterik ez onartzea.
20.–Jarduera profesional publikoetan nahiz pribatuetan aritzea, bateragarritasunari buruzko baimena eskatu gabe (abenduaren 26ko 53/1984 Legeari eta hura garatzen duten gainerako arauei jarraikiz).
21.–Gidabaimeneko puntuak galdu izanaren berri ez ematea langileriaren departamentuari (21. artikuluak ukitutako langileak), zehapena irmoa dela, betiere.
22.–Bide hezkuntzako urteko ikastaroak ez egitea, puntuak galdu direnean.
23.–Enpresan segurtasun informatikoari buruz indarra duen agirian berariaz debekatutako edozein jarduera garatzea, datu pertsonalak babesteari buruzkoak izan ezik, oso larritzat hartuko baitira.
G) Hutsegite oso larriak.
Honako hauek dira hutsegite oso larriak:
1.–Lanera berandu iristea hamar aldiz edo gehiagotan hogeita hamar eguneko epean, bidezko arrazoirik gabe.
2.–Hiru egunetik gora lanera ez agertzea bidezko arrazoirik gabe, hogeita hamar eguneko epean.
3.–Lankide bat edo bezero bat arrisku larrian jartzea edo, langilea zerbitzuan dela, leporatzen ahal zaion zerbait egiteagatik edo ez egiteagatik, enpresaren edozein instalazio edo material matxuratzea, hondatzea edo galtzea.
4.–Iruzur edo lapurreta baten berri ez ematea, bidezko arrazoirik izan ezean.
5.–Enpresaren kudeaketaren gaineko sekretuei buruzko fideltasun falta.
6.–Asmo gaizto nabarmenaz enpresaren dokumentuak eta segimendu eta kontrol datuak faltsutzea.
7.–Beste bat izatearen plantak eginez jokatu, eta enpresari, lankideei edo bezeroei kalte moral edo materialak egitea.
8.–Egin beharreko lanetan iruzur egitea, leialtasun falta edo konfiantza abusua; enpresari, lankideei edo, zernahirengatik delarik ere, enpresaren egoitzetan dagoen beste edozeini lapurtzea.
9.–Enpresaren lehengai, lanabes, tresna, makineria, aparatu, instalazio, eraikin, altzari eta dokumentuak desagerrarazi, hondatu, suntsitu edo haustea, propio eta asmo txarrez.
10.–Mozkortuta egotea maiz, edo droga toxikoak hartzea edo haien eraginpean egotea lanorduetan.
11.–Enpresaren isilpeko gutunen edo agirien sekretua haustea.
12.–Enpresan lan egiten dutenei edo haiekin bizi direnei edo bezeroei egindako hitzezko edo egitezko tratu txarrak, langilea denean ekintzaren erantzulea.
13.–Bidezko arrazoirik gabe lantokia uztea, horren ondorioz enpresarentzako kaltea sortzen duenean, istripuren bat gertatzen denean edo lankideentzat edo bezeroentzat laneko segurtasunaren arloko arrisku larria gertatzen denean.
14.–Ohiko lan errendimendua jarraian eta propio gutxitzea, aldez aurretik enpresak ohartarazpena egin dionean.
15.–Maltzurkeriaz familian izandako aldaketen berri ez ematea, familiagatik edo antzekoengatik ematen diren laguntzak jasotzen segitzeko asmoz.
16.–Laguntza sozialen atalean ezarritakoari jarraikiz, enpresak autobidean dohainik ibiltzeko emandako txartela uztea hartarako baimenik ez dutenei.
17.–Gidabaimenik gabe edo enpresaren baimena izan gabe, enpresaren ibilgailuak gidatzea.
18.–Lan jarduera normalean legez kanpoko greban edo beste edozein gorabehera ilegaletan modu aktiboan parte hartzea.
19.–Greba batean gutxieneko zerbitzuak bete nahi ez izatea, agintari eskudunak agindu dituenean pertsonen eta gauzen segurtasuna ziurtatzeko edo enpresaren lokalak, makinak, instalazioak, lehengaiak edo geroago berriz lanean jartzeko behar diren beste edozer egoera onean egon daitezen.
20.–Zehatuta izan diren lau hutsegite larritan edo gehiagotan berrerortzea edo errepikatzea, urtebetean.
21.–Bateraezintasunik suertatzen baldin bada, haiei buruzko arauak ez betetzea, abenduaren 53/1984 Legean eta hura garatzen duten gainerako arauetan ezarritakoari jarraikiz.
22.–Laguntza sozialen atalean gastu medikoetarako eta ikasketa-gastuetarako ezarritako laguntzak lortzeko, asmo txarrez datuak faltsutzea.
23.–Laguntza sozialen atalean etxebizitzarako mailegua eta diru aurrerakinak emateko eskatzen diren baldintzak faltsutu edo ez betetzea.
24.–Lanaren eremuan, ofentsa sexualaren bidez emakumearen edo gizonaren intimitatearen edo duintasunaren kontra egiten duen jokabide edo portaera oro, fisikoa edo ahozkoa izan. Jokabide edo portaera hori hierarkia-egoeraz baliatuz gauzatzen bada, hartarako inguruabar astungarria izanen da. Jazarpen sexualtzat hartuko da edozein jarduera sexual, ahozkoa edo fisikoa izan, enpresa antolatu eta zuzentzeko jardueretan, lan-harremanetan edo lan-harremanen ondoriozkoetan, langileak dakienean (edo jakin beharko lukeenean) hura laidogarria dela eta biktimak hura nahi ez duela, enpleguari eta lan baldintzei eragiten dien egoera eta/edo biktimaren kontrako lan giro laidogarri, mehatxuzko eta umiliagarria sortuz.
35. artikulua. Zehapenak eta haien jakinarazpena.
Aurreko artikuluan aipatu hutsegiteengatik, honako zehapen hauek jartzen ahal dira:
a) Hutsegite arinak:
–Hitzezko kargu-hartzea.
–Idatzizko kargu-hartzea.
b) Hutsegite ez horren larriak:
–Enplegu eta soldataren etenaldia, 3 egun arte.
–Lantokiz aldatzea, bizileku aldaketa ekarri gabe, gehienez 15 egunez.
c) Hutsegite larriak:
–Enplegu eta soldataren etenaldia, 4-15 egunekoa.
–Lantokiz aldatzea, gehienez ere 40 egunez.
–Mailaz igotzeko aukera atzeratzea, gehienez 2 urtez.
d) Hutsegite oso larriak:
–Enplegu eta soldataren etenaldia, 16-45 egunekoa.
–Igotzeko gaitasuna kentzea, behin betiko.
–Kaleratzea.
Ez larri, larri edo oso larri gisa definitutako hutsegiteengatik jartzen diren zigorrak idatziz jakinarazi beharko zaizkio langileari.
Enpresa Batzordeari ere eman beharko zaio jarritako zigorren berri.
36. artikulua. Hutsegiteen preskripzioa.
Hutsegite arinak eta ez larriak 10 egunen buruan preskribatzen dira, larriak 20 egunen buruan eta oso larriak 60ren buruan, enpresak hutsegiteaz jakitun egondako egunetik aitzina eta, nolanahi ere, hutsegitea egin eta sei hilabeteren buruan.
VII. KAPITULUA
Afera sindikalak
37. artikulua. Langileen ordezkaritza enpresa barrenean.
Enpresa Batzordea, langileen ordezkaritza organoa, indarrean den legeriari jarraikiz, bederatzi kidek (9) osatua dago.
Enpresako langileen eskubideen defentsa eta eskubideez baliatzea honako organo hauei dagokie:
–Enpresa Batzordea.
–Batzarra, sektoreka.
–Enpresako Batzar Nagusiak.
38. artikulua. Enpresa batzordearen eskumenak.
Enpresa Batzordearen jarduketa eta eskurantzak Langileen Estatutuaren 64. artikuluan daude zehaztuta.
Langileen Estatutuaren 64. artikuluko 7.2 atalean segurtasun eta osasun baldintzak zaindu eta kontrolatzeko lanaz ezarritako eskumenari dagokionez, hitzarmen honen V. kapitulura jo beharko da.
39. artikulua. Bermeak.
Enpresa Batzordeko kideek Langileen Estatutuaren 68. artikuluak ezarritako bermeak edukiko dituzte, baita legeak gerora jar litzakeenak ere.
Ordezkari bakoitzak hilean hogei ordu izanen ditu, ordainduak, bere ordezkaritza lanerako. Inguruabarrek bultzatuta, zenbait ordezkariren orduak batu litezke, eta haietako bati gehiago eman. Ordu kreditu hori ordezkaritza lanerako baizik ez da izanen.
Ordu horiek guztiak edo batzuk erabili, lan ordutzat hartuko dira, eta horren ondorioz langileak ez du galduko dagozkion presentzia edo garraio plusak.
40. artikulua. Enpresa Batzordearen legezko gaitasuna eta isiltasun profesionala.
Langileen Estatutuaren 65. artikuluak jarduteko gaitasuna eta ekintza administratibo edo judizialak bultzatzekoa aitortzen dizkio bere eskumenen eremuan, kideen gehiengoak hala erabakiz gero.
Bestetik, artikulu horretantxe, aditzera ematen da Enpresa Batzordeak isiltasun profesionala gorde beharko duela bere eskumeneko zenbait gaitan.
41. artikulua. Langileen batzarra.
Langileen Ordezkari Legalek enpresako sektore baten batzarrerako edo batzar nagusirako deia egiten ahal dute, Langileen Estatutuaren II. tituluko 2. kapituluko 77., 78., 79. eta 80. artikuluetan aurreikusitako moduan. Nolanahi ere, plantillaren herenak ere dei lezake, behar den bezala eskatuz gero. Deia egiten dutenak izanen dira, betiere, batzarretan gertatzen denaren erantzule. Batzarrak langilearen lanaldian egiten badira, bertan emandako denbora berreskuratzeko modukoa izan daiteke, edo soldatatik kentzeko modukoa.
42. artikulua. Lokalak eta iragarki-ohola.
Enpresak lokal egoki bat eskainiko die langileen ordezkariei beren ordezkaritza lana eta jarduera soziolaboralak egin ditzaten eta langileekin komunikazioa errazteko. Beharrezko diren altzariak eta baliabideak ere jarriko ditu.
Enpresak iragarki-ohol bat izanen du lantoki bakoitzean. Lanarekin zerikusia duten idazkiak eta informazioak eta ordezkari sindikalen eskumeneko dokumentazioak ordezkariek sinatuta jarriko dira. Beraz, haiek dira iragarki-oholean dauden papera horien edukiaren arduradunak.
Sindikatuetan afiliatutakoek ere beren propaganda edo iragarki sindikalak jartzen ahal dituzte eta jartzen dutenaren erantzule izanen dira.
43. artikulua. Garraio gastuak eta bestelakoak.
Enpresa Batzordeko kideek bilerak egiteko eta lantokitik kanpoko batzarreetara joateko dituzten garraio gastuak enpresak ordainduko ditu, hitzarmen honetan ezarritakoari jarraikiz.
Kilometraje gastuak ordaintzeko, langileen ordezkariaren helbidea hartuko da abiapuntutzat, eta bilera egiten den lekua helmugatzat.
Enpresak ez ditu gastu edo dieta hauek ordainduko baldin eta, hitzartutako arau hauek indarrean egonda, beste formularen bat erabakiko balitz, enpresaren barrenean edo enpresatik kanpo, gastu horiek beste entitate edo organismo batzuek ordain ditzaten.
Arestian esandakoak enpresaren Segurtasun eta Osasun Batzordeko kideentzat ere balio du, baita Batzorde Misto Paritarioko kideentzat ere.
Enpresaren garraiobideren bat erabiltzen bada, ez da, noski, inolako diru-ordainik jasoko.
44. artikulua. Sindikatuko kuota.
Sindikatu batean afiliatutako langileak idazki bat aurkezten ahal dio enpresaren zuzendaritzari, deskontua egin diezaion, adieraziz, nahi badu, zer sindikatutakoa den eta zenbatekoa den kuota.
Langile gehienei komeniko balitzaie, ordezkaritza lanek edo aholkularitza juridikoak Enpresa Batzordeari sortzen dizkion gastuen ondoriozko kuotak ere deskontatu litezke.
Kasu horretan, arestian aipatutako prozedura bera erabiliko litzateke.
VIII. KAPITULUA
Azken xedapenak
Lehenbizikoa.–Hitzarmen honen negoziazioetan parte hartu dutenek aditzera ematen dute indarra duen legea eta gainerako arau osagarriak hartu direla aintzat.
Bigarrena.–Bi parteentzako helburua da lan harremanei eustea, komunikazio etengabean eta elkarrizketan oinarrituta irizpide desberdinak adosteko; orobat, laneko giroa, langileen egoera eta enpresaren garapena hobetzea, jakitun baikaude enpleguaren segurtasuna eta hobekuntza sozialak lortzen ahal direla enpresaren produktibitatea handituz eta zerbitzuak hobeki aprobetxatuz.
Langileen ordezkariek konpromisoa hartzen dute absentismoa ahalik gehiena murrizteko eta lan hitzarmen kolektibo honen indarraldian bake soziala egon dadin laguntzeko, baita eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzeko ere, produktibitatea handitze aldera.
Eta azaldutako guztia behar den tokian jasota geldi dadin egin da dokumentu hau, 45 orri dituena eta 6 eranskin, ezkerreko bazterrean eta azkena den honen beheko aldean sinatuak. Taxoaren, 2013ko urriaren 14an.
1. ERANSKINA
Nafarroako Autobideak, S.A.
Oinarrizko soldatak. asteartea, 2013.eko urtarrilak 1
TALDEA | LANPOSTUA | ZENBATEKOA (euroak) |
1. TALDEA Zuzendaritzako kideak eta goi mailako agintariak | GOI MAILAKO TITULUA | 33.094,68 |
ERDI MAILAKO TITULUA | 32.600,73 | |
2. TALDEA Zerbitzuko arduradunak eta tarteko agintariak | TALDEKO BURUA | 32.046,12 |
TAILERBURUA | 26.671,86 | |
ZERBITZUKO EDO BULEGOKO BURUA | 32.046,12 | |
ESTAZIOKO BURUA | 26.671,86 | |
LANGILEZAINA | 25.003,27 | |
MANT.-LANETAKO TALDEKO ARDURADUNA | 22.919,67 | |
ANALISTA-PROGRAMATZAILEA | 32.046,12 | |
3. TALDEA Bulegoko, administrazioko eta zerbitzu orokorretako langileak | INFORMATIKARIA | 23.095,76 |
IDAZKARIA | 24.459,96 | |
1. MAILAKO ADMIN.-OFIZ. | 22.349,74 | |
2. MAILAKO ADMIN.-OFIZ. | 21.150,73 | |
ADMIN. LAGUNT. | 17.515,94 | |
BILTEGIZAINA | 20.758,08 | |
ORDENANTZA | 16.507,60 | |
TELEFONISTA | 16.507,60 | |
ZUZENDARITZAKO GIDARIA | 24.134,15 | |
4. TALDEA Ustiapeneko langileak | TEKNIKARI LAGUNTZAILEA | 26.671,86 |
DELINEATZAILEA-PROIEKTUGILEA | 26.671,86 | |
KOORDINATZAILEA | 23.247,73 | |
ELEKTRONIKARIA | 23.095,76 | |
ORDAINLEKUKO TXANDAKO BURUA | 22.091,70 | |
ORDAINLEKUKO LANG. | 19.886,55 | |
OFIZIAL ESPEZIALISTA | 23.961,47 | |
OFIZIAL MEKANIKARIA | 21.373,50 | |
MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALA | 20.836,07 | |
MANTENTZE LANETAKO LAGUNTZ. | 19.743,69 |
2. ERANSKINA
2013-2016an antzinatasuna aplikatzeko taula
URTEA | % | APLIKAGARRIA |
1. BIURTEKOA | 2 | %5 |
2. BIURTEKOA | 4 | %10 |
3. BIURTEKOA | 6 | %14 |
4. BIURTEKOA | 8 | %18 |
5. BIURTEKOA | 10 | %22 |
6. BIURTEKOA | 12 | %26 |
7. BIURTEKOA | 14 | %30 |
8. BIURTEKOA | 16 | %34 |
9. BIURTEKOA | 18 | %38 |
10. BIURTEKOA | 20 | %42 |
11. BIURTEKOA | 22 | %46 |
12. BIURTEKOA | 24 | %50 |
13. BIURTEKOA | 26 | %54 |
14. BIURTEKOA | 28 | %58 |
15. BIURTEKOA | 30 | %62 |
Hilabeteko oinarriak kotizazio taldearen arabera, 2013an
TALDEA | 1 | 1.000,38 |
TALDEA | 2 | 829,90 |
TALDEA | 3 | 721,49 |
TALDEA | 4-10 | 716,11 |
3. ERANSKINA Nafarroako Autobideak, S.A. Aparteko orduen koadroa, lanpostuaren arabera 2013ko urtarrilaren 1a |
TALDEA | KATEGORIA | ZENBATEKOA (eurotan) | |||
ARRUNTA | JAIEGUNA | GAUEKO LANEKO ORDUA | GAUEKOA ETA JAIEGUNA | ||
1. TALDEA Zuzendaritzako kideak eta goi mailako agintariak | GOI MAILAKO TITULUA | 25,05 | 26,53 | 27,19 | 28,67 |
ERDI MAILAKO TITULUA | 24,69 | 26,18 | 26,83 | 28,32 | |
2. TALDEA Zerbitzuko arduradunak eta tarteko agintariak | TALDEKO BURUA | 24,29 | 25,78 | 26,44 | 27,92 |
TAILERBURUA | 20,42 | 21,91 | 22,57 | 24,05 | |
ZERBITZUKO EDO BULEGOKO BURUA | 24,29 | 25,78 | 26,44 | 27,92 | |
GELTOKIKO BURUA | 20,42 | 21,91 | 22,57 | 24,05 | |
LANGILEZAINA | 19,22 | 20,71 | 21,36 | 22,85 | |
MANT.-LANETAKO TALDEKO ARDURADUNA | 17,72 | 19,20 | 19,86 | 21,35 | |
3. TALDEA Bulegoko, administrazioko eta zerbitzu orokorretako langileak | ANALISTA-PROGRAMATZAILEA | 24,29 | 25,78 | 26,44 | 27,92 |
INFORMATIKARIA | 17,85 | 19,33 | 19,99 | 21,47 | |
IDAZKARIA | 18,83 | 20,31 | 20,97 | 22,46 | |
1. MAILAKO ADMIN.-OFIZ. | 17,31 | 18,79 | 19,45 | 20,94 | |
2. MAILAKO ADMIN.-OFIZ. | 16,45 | 17,93 | 18,59 | 20,07 | |
ADMIN. LAGUNT. | 13,83 | 15,31 | 15,97 | 17,46 | |
BILTEGIZAINA | 16,17 | 17,65 | 18,31 | 19,79 | |
ORDENANTZA | 13,10 | 14,59 | 15,25 | 16,73 | |
TELEFONISTA | 13,10 | 14,59 | 15,25 | 16,73 | |
ZUZENDARITZAREN TXOFERRA | 18,60 | 20,08 | 20,74 | 22,22 | |
4. TALDEA Ustiapeneko langileak | TEKNIKARI LAGUNTZAILEA | 20,42 | 21,91 | 22,57 | 24,05 |
DELINEATZAILEA-PROIEKTUGILEA | 20,42 | 21,91 | 22,57 | 24,05 | |
KOORDINATZAILEA | 17,96 | 19,44 | 20,10 | 21,58 | |
ELEKTRONIKARIA | 17,85 | 19,33 | 19,99 | 21,47 | |
ORDAINLEKUKO TXANDAKO BURUA | 17,13 | 18,61 | 19,27 | 20,75 | |
ORDAINLEKUKO LANG. | 15,54 | 17,02 | 17,68 | 19,16 | |
OFIZIAL ESPEZIALISTA | 18,47 | 19,95 | 20,61 | 22,10 | |
OFIZIAL MEKANIKARIA | 16,61 | 18,09 | 18,75 | 20,23 | |
MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALA | 16,22 | 17,70 | 18,36 | 19,85 | |
MANTENTZE LANETAKO LAGUNTZ. | 15,44 | 16,92 | 17,58 | 19,06 | |
4. ERANSKINA
Laneko arropa
Mekanikariak:
2 | Neguko buzo urdina | Urtean behin |
2 | Udako galtza urdinak | Urtean behin |
2 | Udako ator urdina | Urtean behin |
Zuzendaritzako gidariak, elektronikariak eta biltegizaina:
Zer komeni den: jantziak, atorrak, zapatak, anoraka, buzoa etab.
Ordainlekuko langileak:
1 | Gerrikoa | 3 urtean behin |
1 | Anoraka-txamarra-txalekoa | 4 urtean behin |
2 | Udako galtzak | 2 urtean behin |
2 | Udako atorra | 2 urtean behin |
1 | Udako zapata parea | 2 urtean behin |
2 | Neguko galtzak | 2 urtean behin |
2 | Neguko atorra | 2 urtean behin |
1 | Neguko bota parea | 4 urtean behin |
1 | Neguko zapata parea | 2 urtean behin |
1 | Jertsea | Urtean behin |
Norbera babesteko ekipamendua.
Mantentze-lanetako langileak eta mekanikariak:
2 | Buzoa edo neguko jaka eta galtza horiak, zerrenda distiradunarekin | Urtean behin |
1 | Jertse horia, zerrenda distiradunarekin | Urtean behin |
2 | Neguko atorra, zerrenda distiradunarekin | Urtean behin |
2 | Neguko galtza horiak, zerrenda distiradunarekin | Urtean behin |
2 | Udako ator horia, zerrenda distiradunarekin | Urtean behin |
1 | Larruzko bota pare sendoa, negukoa | Urtean behin |
1 | Neguko katiuska parea | 4 urtean behin |
1 | Udako kirol-oinetako parea (*) | Urtean behin |
3 | Eskularru parea | Urtean behin |
1 | Anoraka | 4 urtean behin |
1 | Txaleko distiraduna (mekanikarientzat bakarrik) | 4 urtean behin |
(*) Gaueko ekipamendua: horren ordez, larruzko bota pare sendoa. | ||
Ordainlekuko langileak eta elektronikariak:
1 | Txaleko islatzailea | 2 urtean behin |
5. ERANSKINA
Erretiro aurreratuagatiko konpentsazioa, eurotan
ADINA | ZERBITZU URTEAK | |||||
30-29 | 28-27 | 26-25 | 24-21 | 20-18 | 17-15 | |
63 | 7.800 | 7.200 | 6.600 | 6.000 | 5.400 | 4.800 |
64 | 7.200 | 6.600 | 6.000 | 5.400 | 4.800 | 4.200 |
6. ERANSKINA |
ENPRESA: NAFARROAKO AUTOBIDEAK, S.A. | LANGILEA: | ||
HELBIDEA: AP-15 AUTOBIDEA, 83. km (HEGOALDEA) | NANa | LANBIDE KATEGORIA | |
HERRIA: TAXOARE | POSTA KODEA 31192 | ANTZINATASUNA: | EGUNAK, GUZTIRA: |
PATRONALAREN ZK. | IFK: | GIZARTE SEGURANTZAKO AFILIAZIO ZK. | LIKIDAZIOALDIA |
Kotizazio oinarriak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean |
ORDAINSARIAK, GUZTIRA | APARTEKO PAGEN HAINBANAKETA | GUZTIRA | TALDEA | TARIFATUA | APARTEKO ORDUAK | LAN ISTR. ETA GAIXOTASUNAREN KONT. | PFEZAREN OINARRIA |
Sorrarazpenak |
KODEA | KONTZEPTUA | PREZIOA | KOPURUA | KENKARIAK | SORRARAZPENAK |
Soldataz kanpoko ordainsariak |
KALTE-ORDAINAK ORDEJARRIAK | PREST. ALDI BATERAKO | PREST. LAN ISTR. | BESTELAKO KONT. | GIZARTE SEGURANTZAREN PRESTAZIOAK, GUZTIRA | ||
Zenbat egun? | Zenbatekoa | Zenbat egun? | Zenbatekoa | |||
Kenkariak |
KONTINGENTZIA ARRRUNTAK | LANGABEZIA, SBF ETA LH | EZINBESTEKO APARTEKO ORDUAK | BESTELAKO APARTEKO ORDUAK | P.F.E.Z. | BESTE KENKARI BATZUK | B. KENTZEKOA, | A. SORRARAZITAKOA, GUZTIRA | |
A-B. JASO BEHARREKO LIKIDOA | ||||||||
GUZTIRA URTEAN | Hemen sartzeko: | |||||||
PFEZaren oinarria | ||||||||
PFEZaren atxik. | ||||||||
GZaren atxik. | ||||||||
7. ERANSKIN AUDENASAREN 2013-16KO HITZARMEN KOLEKTIBOA
Bertaratutakoak:
Enpresa ordezkatuz: José Astráin Calvo jauna, Manuel Forcada Huguet jauna, Manuel Cespedosa Casado jauna eta Manuel Soria Molinero jauna.
Langileak ordezkatuz: Andrés Carrillo Mateo jauna, José Luis Garcia Melendo jauna, Jesús Liroz Navarro jauna, Anabel Goizueta Janices andrea, Jesús Arias Garcia jauna, Jesús Ciria Basterra jauna.
2013ko abenduaren 16an, eguerdiko 13:00etan, Nafarroako Gobernuak jakinarazpena egin ondoren hitzarmen kolektiboa erregistratzean, non zehazten baita klausulek ez zutela biltzen Langileen Estatutuaren 85.3 artikuluan hitzarmen kolektiboetarako eskatutako gutxieneko edukia, alderdietako ordezkariek akordio hau hitzartu dute:
Hitzarmen horren 3. artikuluaren parte gisa (Iraunaldia), erabaki da hura urteka luzatuko dela adierazpenik egin gabe, ez bada berariazko salaketarik aldez aurretik egiten, idatziz eta mugaeguna baino 3 hilabete lehenago gutxienez. Nolanahi ere, eduki ekonomikoaren atala berriz negoziatu beharko da, hura aldi baterako baita berez.
Halaber, 8. artikuluaren barnean (Bitartekotza eta arbitrajea), hitzarmena ez aplikatzeagatik eta/edo handik kanpo gelditzeagatik sortzen ahal diren desadostasunak konpontzeko prozedurari dagokionez, alderdiek erabaki dute gatazkak Hitzarmen Kolektiboetarako Aholku Batzorde Nazionalaren menpe edo autonomia erkidegoko dagokion erakundeen menpe jartzea, horiek dagoeneko eraturik badaude.
Eta akordio horren froga gisa, gorago adierazitako ordezkariek sinatzen dute.
Iragarkiaren kodea: F1400751
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
