4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 6397/2013 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
457/2013 epaia. Iruñean, 2014ko azaroaren 18an.
Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, maula-falta bategatik, bidegabeko jabetzeagatik eta beste iruzur batzuengatik José Otero Mota salatuaren, aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 6397/2013 falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.
Epaitza:
José Otero Mota absolbitzen dut leporatu zaion maula-faltatik, eta prozesuko kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut. Demandatzailearen esku gelditzen dira legozkiokeen akzio zibilak, zeinak jurisdikzio eskudunean gauzatu beharko baititu.
Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta José Otero Motari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Idazkari judiziala, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.
Iragarkiaren kodea: J1400637