4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA
Ediktua. 1185/2012 hitzezko judizioa
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 12an. M.ª Victoria Baztán Maisterra andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 0001185/2012 hitzezko judizioa tramitatzen ari da (250.2). Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunak haren kopia du eskura bulego judizial honetan.
164/2013 epaia. Iruñean, 2013ko uztailaren 18an.
Nik, Rafael Ruiz de la Cuesta Muñozek, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1185/12 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut. Horien xedea, alderdiak, legelariak eta prokuradoreak goian ageri dira. Horiek horrela, honako epai hau ematen dut.
Epaitza:
Funtsean baiesten dut Martínez Chueca prokuradore andreak Segunda Agrupación Orvina Fase 704 jabe-erkidegoaren izenean Akousa Boachieren aurka jarritako demanda, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.529,80 euro ordaintzera.
Interesak ere bai, itundutakoaren arabera, zenbateko hori eratzen duten kuota arruntetako bakoitzaren %10 (2011ko azarotik 2013ko ekaina arteko kuotenak), bakoitzaren mugaegunetik erabat ordaindu arte. Auzi-jartzaileak frogatu beharko du, likidaziorako proposamenarekin batera, kuota bakoitzaren mugaeguna.
Prozeduraren kostuak, ordaintzekoak izanez gero, 788,15 euroko zenbatekoaren gainean kalkulatu dira.
Jakinaraz bekie epaia alderdiei (Akousa Boachie jaunaren kasuan, saiakera eginen da autoetako ikerketen ondoriozko helbideetan jakinarazpen pertsonala egiteko, eta ezin bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez jakinaraziko zaio, PZLaren 497.2 artikuluari jarraikiz) eta ohartaraz bekie irmoa dela eta ezin dela errekurtsorik jarri (PZLaren 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/11 Legearen arabera idatzia, lege horren xedapen iragankor bakarrari eta 1/2000 PZLaren 2. xedapen iragankorrari dagokienez).
Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaia epaien liburuan jasoko da eta haren lekukotza autoei erantsiko zaie.
Publiko egitea. Epai hori eman duen epaileak berak irakurri eta publiko egin du, epaiaren egunean egindako jendaurreko entzunaldian. Horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.
Akousa Boachieri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 13an.–Idazkari judiziala, M. Victoria Baztán Maisterra.
Iragarkiaren kodea: J1400606