26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 264/2012 prozedura arrunta

María Ángeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: 264/2012 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

“2/2014 epaia.

Lehendakaria: Joaquín Galve Sauras jauna. Magistratuak: Ignacio Merino Zalba jauna eta Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 10ean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaun-andreek osatutakoak, 264/2012 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Honako honen aurka sustatu zen errekurtsoa: telefonia mugikorreko zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoaren erabilpen pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Tuterako Udalaren ordenantza fiskalaren aldaketaren behin betiko onespena. 2011ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an; Ondokoak izan dira alderdiak: errekurtsogilea, Telefónica Móviles España, S.A.U., Jaime Goñi Alegre prokuradore jaunak ordezkatua eta Antonio Puentes Moreno legelari jaunak zuzendua; demandatua, Tuterako Udala, Francisco Javier Echauri Ozcoidi prokuradore jaunak ordezkatua eta José Huguet Madurga legelari jaunak zuzendua.

Epaitza:

Baiesten dugu Telefónica Móviles, S.A.U. entitateak prozesuan duen ordezkariak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, honako honen aurka: telefonia mugikorreko zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoaren erabilpen pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Tuterako Udalaren ordenantza fiskalaren aldaketaren behin betiko onespena; 2011ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an. Hortaz, deuseztu egiten da, eta eraginik gabe uzten. Ez da bidezko sortutako kostuen gaineko erabakirik hartzea.

Jakinaraz bedi ebazpen hau, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duenari jarraituz, eta aditzera ematen da kasazio errekurtsoa jar daitekeela haren aurka, Auzitegi Gorenaren hirugarren Salari zuzendua; errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Sala honi zuzenduta prestatu beharko da epai hau jakinarazi eta hamar eguneko epean.

Epai hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Horretarako, behar diren idatzagiriak igorriko dira. Behin argitaratzearen frogagiria eta demandatutako Administrazioaren hartu-agiria jasota, errekurtso hau artxiba bedi.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie).

Eginbidea: Iruñean, 2014ko urtarrilaren 13an. Nik, María Ángeles Ederra Sanz idazkari andreak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatua, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtapena erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 20an.–Salako idazkaria, María Angeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1400941