4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Ediktua. 273/2011 prozedura arrunta
Antonio Fernández Ayesa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.
Aditzera ematen dut: 273/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
“365/2013 epaia.
Lehendakaria: Joaquín Galve Sauras jauna. Magistratuak: Antonio Rubio Pérez jauna eta Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.
Iruñean, 2013ko apirilaren 19an.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaunek osatutakoak, 273/2011 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtsoa “Hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoaren zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa” arautzen duen ordenantza fiskalaren behin betiko onespenaren aurkakoa da (Antsoaingo Udalak onetsia eta 2011ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 10ean). Auto horietan France Telecom Españan, S.A. izan da alderdi errekurtsogilea, Ana Muñiz Aguirreurreta prokuradore andreak ordezkatua eta Esther Zamarriego Santiago legelari andreak defendatua, eta Antsoaingo Udala alderdi demandatua, Francisco Javier Echauri Ozcoidi prokuradore jaunak ordezkatua eta Blas Ignacio Otazu Amatriain legelari jaunak zuzendua.
Epaitza:
France Telecom España, S.A.k prozesuan duen ordezkariak ebazpen honen idazpuruan aipatzen den erabakiaren kontra egindako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten dugu, erabaki hori deuseztatzen dugu zuzenbidearen araberakoa ez izateagatik eta demandako eskaera-atalean agertzen diren uzi guztiak baiesten ditugu.
Alderdietako inor ez dugu kostuak ordaintzera kondenatzen.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtagiria autoei erantsiko zaie).
Eginbidea: Iruñean, 2013ko maiatzaren zazpian. Nik, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatua, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtapena erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.”
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 21ean.–Salako idazkaria, Antonio Fernández Ayesa.
Iragarkiaren kodea: J1400919