26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko administrari laguntzaile izateko bi lanpostutarako izendapen proposamena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko buruak ebazpena eman zuen 2014ko urtarrilaren 17an. Hona hemen haren testua:

1. Salomé Calvo Yanguas –lanaldi osoko lanposturako– eta Sonia Continente Toledo –lanaldi erdiko lanposturako– izendatzea Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko administrari laguntzaile izateko bi lanpostu betetzeko.

2. Salomé Calvo Yanguasi eta Sonia Continente Toledori ebazpen hau jakinaraztea.

3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko administrari laguntzaile izateko bi lanpostu betetzeko.

Zangozan, 2014ko urtarrilaren 17an.–Mankomunitateko burua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1401544