2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ, ARESO, BETELU, LARRAUN ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA
2014ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak 2014ko urtarrilaren 27an egin bilkuran hasiera batean onetsi zuela Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen 2014ko aurrekontu orokorra. Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Areson, 2014ko urtarrilaren 28an.–Lehendakaria, Mikel Baraibar Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L1401264