26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2014ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2014ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2014ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1401497