2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Hirigintza hitzarmena
Zizur Nagusiko Udalak, 2014ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean edukitzea 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Kudeaketarako Hirigintza Hitzarmena, ACR2 Promociones S.L. eta Arrobia y Belotxi Jabeen Elkartea, S.L. enpresekin sinatua, Udal Planean aldaketa egiteko, hain zuzen ere H-27, 28 eta 29 unitate morfologikoetan.
Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24 eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Halaber, espedientea jendaurrean egonen da, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.
Zizur Nagusian, 2014ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L1401453