2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
Oihan enkantea
Urrozko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, 2012ko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
Lote bakarra, 501 pagoz osatua, 440,71 m³ zur eta 188,88 m³ enbor txiki egiten dutenak. 25.435,34 euroko prezioa dute, BEZa kanpo.
Aprobetxamenduaren xede diren arbolak Urrozko hermendian daude, Erlin, Izturra eta Bonatxeta alderdietan.
Proposamenak Urrozko Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira (eredua eranskinean). Horretarako epea 2014ko martxoaren 13ko hamaiketan amaituko da. Proposamenak hurrengo egunean irekiko dira, ordu berean.
Eskatzaileek beren agirietan hau sartuko dute: enpresaren sailkapen agiria, eskatzailearen IFZ eta hasierako prezioaren %2 gordailuan sartu izanaren gordekina.
Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Udaleko Idazkaritzan daude interesdunen eskura.
Urrozen, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.
Eranskina
Proposamen eredua
Izena: ........................................................................................., bizitokia: ............................, helbidea: ......................................, NAN zenbakia: ......................., nire izenean edo hau ordezkatuz: ......................................... IFK zenbakia: .................., helbidea: ......................................, enpresaren sailkapen agiria dudana, oihan enkante honen iragarkiaren berri izanik: ................ pago, eta orobat hura gobernatzen duten baldintzen agiriaren berri izanik eta onarturik, zenbateko hau eskaintzen dut delako aprobetxamenduaren truke: ................................................. euro (....................), letra eta zenbakitan emana.
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L1401404