26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2014rako ordenantza eta igorpenak. Behin betiko onespena

Tulebrasko Udalak, 2013ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2014rako aldaketak ordenantza, tasen tarifa, prezio publiko eta igorpenetan.

Iragarkia 2013ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 4an, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbertzez, hasierako erabakia behin betikoa bilakatu da eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanen da, 2014rako aurreikusitako aldaketekin batean, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Tulebrasen, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

ORDENANTZA FISKALAK ETA UDAL ORDAINARAZPENEN IGORPEN TASAK, 2014RAKO

1.–Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herrilurretako ondasunen eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza fiskala.

Auzolana eta bidelana arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hilerriaren erabilera eta zerbitzu horren eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Oharrak:

2013an Nafarroako KPIak zer gorakada izan duen (%0,0), ehuneko berean handituko dira, 2013koen aldean, 2014ko kuotak, horretarako aukera ematen duten udal ordainarazpen guztietan, betiere legeak ezartzen dituen gehienekoak gainditu gabe. EIOZ: bere horretan utzi da obra gauzatzeko aurrekontuaren %4a.

2.–Igorpen motak:

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 2014rako, igorpena %0,3418 izanen da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua: %40.

3.–Indar hartzea:

Aldaketa horiek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Iragarkiaren kodea: L1401444