2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Ordenantza fiskala, Tuterako Udalaren larrialdi sozialeko pisuaren eta etxebizitza sozialen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Udalak, 2014ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen tasak ezartzea larrialdi sozialeko pisua eta etxebizitza sozialak erabiltzeagatik, eta orobat, hasiera batean onetsi zuen hori arautzen duen ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tuteran, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, Irene Royo Ortín.
Iragarkiaren kodea: L1401518