26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa 6. ordenantza fiskalean, 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egon dadin

Udalbatzak, 2014ko azaroaren 23an egin osoko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

1. Aldaketa hasiera batean onestea 6. ordenantza fiskalean eta haren eranskinean; horren ondorioz indarrik gabe geldituko dira haren hainbat atal, espedientean dagoen aldaketa proiektuan zehazten den bidetik.

2. Aurreko erabakia jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean iragarri ondoan, bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

3. Jendaurrean egoteko tramite horren ondotik eta horren emaitza ikusirik, delako ordenantzaren behin betiko testua prestatuko da, orobat argitaratua izan dadin haren aginduetarik indarrean daudenen testua.

4. Erabaki hau Ekonomia eta Finantza Alorrari jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Tafallan, 2014ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1401510