2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Herrilurretako larreak berriz esleitzea
Sartagudako Udalak, 2014ko urtarrilaren 24an egin bilkura berezian, hasiera batean erabaki zuen herrilurretako larreak berriz ere esleitzeko prozedura abiatzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuan eta udalerri honetakko herrilurretako larreak arautzen dituen ordenantzaren 4. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Ordenantza arautzailean xedatuarekin bat eta Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 188. artikuluan eta ondokoetan xedatuaren arabera, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik ematen diren baldintzak betetzen dituztenek Gobellako bazkalekuko edo Lodosako mugako herrilurretako larreen esleipena eska dezaten.
a) Adinez nagusi izatea edo adingabeko emantzipatu edo judizialki gaitua.
b) Udal Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea gutxienez 9 hilabeteko antzinatasunez.
c) Sartagudan urtean 9 hilabetez bederen egiazki bizi izatea.
d) Sartagudako Udalarekin zerga betebeharrak egunean izatea.
Eskabidean hau jaso beharko da:
–Eskatzaileak dauzkan azienda buruak, frogagiri eta guzti.
–Baliatu gogo dituen bazkalekuen zerrenda ordenatua.
–Familia egoera.
–Elkarrekin bizi diren kideak.
Udalak egiaztatuko ditu ekarritako datuak.
Esleipen hau arautzen duten baldintzak ikusgai daude udal bulegoetan, interesdunen eskura.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Sartagudan, 2014ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Carlos Ena Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1401267