26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

2014. urteko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2014ko urtarrilaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

San Adrianen, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1401534